Gizarte Hitzarmenaren Teoria Klasikoak: Hobbes, Locke eta Rousseau

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

Gizarte Hitzarmenaren Teoria Klasikoak (Hobbes, Locke, Rousseau)

1. Hitzarmena Menpekotasun gisa: Thomas Hobbes

Hobbesek absolutismoaren justifikazio sendoa egiten du Leviathan izenburuko liburuan (1651).

Egoera Naturala

  • Gizakia, izatez, berekoia eta bortitza da.
  • Homo homini lupus (gizakia otsoa da gizakiarentzat).

Egoera Zibila

Liskar iraunkorra gainditzeko, segurtasuna eta bakea lortzeko, gizabanakoek hitzarmen erabatekoa egiten dute, botere absolutua Estatu bati emanez.

2. Hitzarmen Liberala: John Locke

Egoera Naturala (Jatorrizko Izaera)

Gizaki guztiak berdinak dira, alegia, gogo-ahalmen eta ahalmen fisiko berak dituzte. Natur egoeran gizakia askea da eta, jabegoari dagokionez, burujabea da.

Locke ez da Hobbes bezain ezkorra. Gizarte zibilaren mendean bizi ez arren, badaude eskubide eta eginbehar naturalak ezartzen dituzten natur legeak:

  • Bizitza
  • Askatasuna
  • Jabetza Pribatua

3. Hitzarmen Soziala: Jean-Jacques Rousseau

Egoera Naturala

Giza espeziearen hastapenetan, gizakiak bere burua aski zuen bizibidea lortzeko; ez zuen oldarkortasunik erakusten, eta lagun hurkoenganako errukia eta gogaidetasuna sentitzen zuen. Izatezko norberekeria bereizgarri duen jatorrizko gizabanako “ideal” horri “basati ona” deritzo.

Egoera Zibila

Gizabanakoak gizartean biltzen diren uneaz geroztik, hondatzen hasten dira. Elkartean bizitzeak sorrarazi du gizakiarengan aurkitzen dugun txar eta makur oro. Gizartean gertatzen dira injustiziak, desberdintasunak, indarkeria eta elkartasun eza.

Rousseauk jabego pribatua jartzen du gizakien galbidearen iturritzat, naturarekiko hasierako harmonia desegin zuelako.

Eredu Politiko Hoberena eta Borondate Orokorra

Eredu politiko hoberenak gizabanako guztien askatasuna, berdintasuna eta eskumen politikoa bateratu beharko lituzke, pertsonak eta haien ondasunak babestea helburu. Horrelako eraketa lortzeko, nahitaezkoa da hitzarmen soziala.

Estatua ez da inondik sortzen, herritarren borondate eta asmo guztiek bat eginda ez bada. Boterea, eskumena eta berezko subiranotasuna hiritarrengan dautza. Estatuari aitortzen zaion agintea herritarren “botoen” menpe dago.

Estatua, azken batean, Borondate Orokorraren zerbitzaria da, eta guztien ongia eskuratzen ahalegindu behar du. Legeek, hortaz, Borondate Orokorretik eratorriak direnez, taldearentzat onuragarriena zer den bilatzera jo behar dute.

Rousseauren Ekarpena

Gizarte-hitzarmenaz duen ikuspuntuagatik esan daiteke Rousseauk estatu demokratiko modernoaren oinarriak finkatu dituela. Borondate Orokorra eta guztien ongia bezalako kontzeptuak, baita herritarren subiranotasuna ere, osagai saihestezin bihurtu ziren Rousseauren garaitik hasita eta ondoren idatzitako nazio-konstituzioetan.

Entradas relacionadas: