Gizarte eta Estatuaren Oinarriak: Morala, Zuzenbidea eta Demokrazia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB
Morala, Zuzenbidea eta Erlijioa
Antzinako aginduak dira, non norbanakoa libre den aukeratzeko eta bere ekintzen ondorioen erantzule den. Hirurek bat egiten dute, baina desberdintasunak dituzte: esparru jakina, tresna propioak eta onura eta kalte desberdinak. Moralaren helburua zoriona eta gizarte justizia dira; zuzenbidearena, ordena publikoa; eta erlijioarena, liburu santuak eta sariaren trukea.
Balio Unibertsalak
Erlatibismo Morala
Bakoitzak bere morala duela dio, eta horrek gauza onartezinak onartzen bukatuko luke.
Eszeptizismoa
Ezinezkoa dela dio, baina ahalegindu behar dela.
Subjektibismoa
Morala eta zientifikoa bereizten ditu: zientzian egia absolutuak esperientzian oinarrituak eta frogagarriak dira; morala, berriz, ez da beharrezkoa frogagarria izatea, baina objektiboa izan daiteke.
Morala Historian
Epikuro
Eudemonista edo materiala da. Helburua zoriona da, plazerraren eskutik. Kontzeptu nagusiak: aponia (min eza) eta ataraxia (kezkarik eza). Beldurrak: heriotza, jainkoa, ongia eta gaizkia (teologikoa).
Kant
Formala da: zer egin, ez nola egin. Zure ustez egin beharrekoa da. Deontologikoa da, motibazioa epaitzen du, ez ondorioak.
Legezkotasuna
Legea ez haustea.
Legitimitatea
Morala, juridikoa eta onarpen soziala (jendeak errespetatzen duena).
Estatu Modernoaren Oinarrizko Ezaugarriak
- Karisma: Izaeragatik sortzen duen leialtasuna.
- Tradizioa: Ohiturazkoa, monarkia kasu.
- Arrazionala: Legez hautatua.
Botere Politikoaren Legitimazioa
Estatuaren Sorrera
- Hobbes: Hasieran borroka zen nagusi; indartsuenak hobeto betetzen du bere funtzioa. Absolutismoa defendatzen du.
- Locke: Hasieran eskubideak ez ziren bermatzen. Liberalismoa defendatzen du.
- Rousseau: Hasieran gizakia jatorra zen, baina jabetza pribatuak hondatu zuen. Herriaren kontrolpean egon behar du. Demokrazia defendatzen du.
Estatu Modernoaren Bilakaera
- Estatu Absolutista: Monarkiak dena kontrolatzen zuen.
- Zuzenbidezko Estatu Liberala: Iraultza eta konstituzioaren ondorioz sortua.
- Zuzenbidezko Estatu Demokratikoa: Aurrerapenaren garapena eta ordezkaritza sistema.
- Zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratikoa: Langile mugimenduaren eraginez sortua.
Estatua Erakunde Gisa
Hiru botere eta lau erakunde ditu:
- Botereak: Legegilea, betearazlea (edo exekutiboa), judiziala.
- Erakundeak: Estatu-burutza, gobernua, parlamentua, erakunde judizialak.
Demokrazia Gaur Egun
Ordezkariak Hautatzeko Baldintzak:
- Sufragio unibertsala.
- Aldizkako hauteskunde erregularrak.
- Botere banaketa (legegilea, betearazlea, judiziala).
- Eztabaida askerako bermea.
- Hautagai izateko aukera.
- Gehiengoa erabakiak hartzeko irizpide nagusia.
- Gehiengoaren nahiei mugak jarri beharra eta gutxiengoen eskubideen defentsa.
Parte-hartzearen Garrantzia:
- Gutxieneko justizia-maila bermatzea.
- Ordezkaritza sistema egokia, gardena eta irekia izatea.
- Herritarren heziketa eta protagonismoa sustatzea.
Gizarte Zibila
Sistema politiko-ekonomikoa baino sakonagoa da. Herri ekimenez sortutako erakunde guztiak biltzen ditu, borondatez elkartzen direnak interes komun baten inguruan. Ez dute botererik ez etekinik bilatzen, eta iritzi publikoa sortzeko tresna dira.
Demokraziaren Geroa
Desatxikimendu Demokratikoa:
Estatu eredu egokiena izan arren, hutsuneak ditu (frustrazioa edo nahigabea, inpotentzia, politikarien jarrera desegokia). Horrek demokrazia ahuldu eta eraberritu beharra dakar.
Demokrazia Kosmopolita
Unibertsaltasun nahia du ezaugarri.
D'Hondten Legea
Proportzionala den hauteskunde-metodoa da, alderdi handien aldekoa.