Gizarte eta Ekonomia Kontzeptu Garrantzitsuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Zentsua

Herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu: sexua, adina, hizkuntza, eta abar.

Zentsua Espainian hamar urtetik behin egiten da, 1 zenbakian amaitzen diren urteetan.

Udal Errolda

Udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Errolda urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratzen da.

Erregistro Zibila

Jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak jasotzen dira.

Biztanle Dentsitatea

Biztanle dentsitateak inguru bateko biztanleria eta azalera (kilometro karratuetan) lotzen ditu.

D = Biztanleria / Azalera Km2 = Biz/km2

1973ko Petrolio Krisia

1973an zeharo aldatu zen egoera. Urte horretan, Egiptok eta Siriak osatutako koalizio arabiar batek lurralde israeldarra eraso zuen gainerako herrialde islamiarren laguntzarekin. Israelek bat-bateko laguntza militarra jaso zuen Estatu Batuengandik eta Europa mendebaldekoak bere aldetik, gatazkan nahastu gabe, isilean Israelen alde egin zuen. Erantzun gisa, petrolio-ekoizpen talde nagusia osatzen zuten herrialde arabiarrek produkzioa erradikalki murriztu eta prezioa igo erabaki zuten. Bi urte baino gutxiagotan petrolio gordinaren barrilaren balioa hamar aldiz biderkatu zen, 1970eko hamarkadaren hastapenetako prezioarekin konparatuta. Horrek munduko ekonomian ondorio izugarriak ekarri zituen.

Jaiotza Tasa

Urte bateko jaiotza kopurua biztanleria osoarekin lotzen du, eta milakotan adierazten da.

Jaiotza Tasa = (Jaiotza kopurua x 1000) / Biztanleria osoa = ‰

Heriotza Tasa

Urte bateko heriotzen kopurua biztanleria osoarekin lotzen du eta milakotan adierazten da.

Heriotza Tasa = (Heriotza kopurua x 1000) / Biztanleria osoa = ‰

Berezko Hazkundea edo Hazkunde Begetatiboa

Jaiotza-tasaren (jaiotza kopurua) eta heriotza-tasaren (heriotzen kopurua urte batean) arteko aldea da. Ehunekotan adierazten da (%).

Bizi-Itxaropena

Jaioberri bakoitzak batez beste zenbat urte egin ditzakeen adierazten du. Espainiako estatuan, gizonezkoen bizi-itxaropena 77,7 urtekoa da, eta emakumezkoena 84,4 urtekoa.

Haurren Heriotza-Tasa

Denbora-tarte zehatz batean urtebete baino gutxiago hil diren haurren kopurua denbora-tarte berean jaiotako haurren kopuruarekin zatitzen da.

Iraupen Krisiak

Erregimen demografiko zaharrean, nekazaritza ekonomia zuten herrialdeetan gertatzen ziren. Uzta txarrak ematen direnean, batez ere, premiazko elikagaiei dagokienez (garia, ardoa, eta abar), espekulazio prozesu bat hasten da eta horren ondorioz, prezioak asko igotzen dira. Jendeak ezin ditu oinarrizko gauzak erosi eta gosearen ondorioz matxinadak eta istiluak sortzen dira.

Landa Exodoa

Landa eremutik bereziki hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, bereziki gazteek egiten dutena. Historian zehar anitz izan dira landa exodoak, bereziki Industria Iraultzaren ondoren.

Migrazio Saldoa

Migrazioak biztanleriak espazioan egiten dituen mugimenduak dira. Emigrazioa, edo biztanleak jaioterritik irtetea, eta immigrazioa, edo biztanleak jomuga batera iristea, bereizten dira.

Migrazio-saldoa immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da.

MS = I – E

Malthus

Surrey-n jaio zen 1766ko otsailaren 13an. Bere ikerketa nagusia Biztanleriaren Printzipioari buruzko Saiakera (1798) izan zen, non baieztatzen zuen biztanleria progresio geometrikoan hazteko joera duela, elikagaiak, berriz, progresio aritmetikoan soilik handitzen direla; beraz, biztanleria beti dagoela bizirauteko baliabideek mugatuta.

Entradas relacionadas: