Gizarte Desberdintasunak, Kanpo Zorrak eta Ongizate Estatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB

Ipar-Hegoa eta Erlijioa: Ikuspegi Etikoa

Pertsona ez-erlijiosoak ere arduratu daitezke besteen arazoez eta konpontzen saiatu. Horretarako ez da premiazkoa erlijiosoa izatea.

Baina erlijioa praktikatzen duen pertsona bat ezin da ezer egin gabe geratu injustiziaren aurrean. Budismoak natura eta pertsonekiko “errukia” eskatzen du. Judaismoak, Kristautasunak eta Islamak solidarioa izatea eskatzen dute. Erlijio hauek Giza Eskubideen aldarrikapenaren oinarrian daude. Erlijioen iritziz, beharrezkoa da Ipar-Hegoa egoera ezagutzea, injustiziak salatzea eta konponbideak jartzen ahalegintzea.

Hegoaldeko Herrien Arazo Larrienak

Hegoaldeko herriek jasaten dituzten arazo larrienak hauek dira:

  • Pobrezia munduan.
  • Giza eskubideen urraketa.
  • Eskubide sozialen murrizketa: hezkuntza, osasun zerbitzuak, eskubide politikoak.
  • Gatazken ugalketa: gerrak.
  • Ingurumen arazoak: berotze efektua, basoak soiltzea.
  • Aberastasunaren banaketa bidegabea.
  • Emakumeen bazterketa.

Kanpo Zorrak: Definizioa eta Justizia Eztabaida

Kanpo Zorrak Hegoaldeko edo Hirugarren Munduko herriek Iparraldeko gobernuei, enpresei eta banketxeei zor dieten dirua da.

Gaur egun, Iparraldeko herrietan mugimendu sozial handia dago kanpo zorra barkatzearen alde. Haien proposamena zorraren abolizioa da. Zergatik?

  1. Kanpo zorra ordainduta dagoelako. Orain interesak besterik ez dira ordaintzen.
  2. Hegoaldeko gizarteko pobreenek jasaten dute kanpo zorra ordaintzearen kaltea. Eta eurek ez zuten zorra sortu, diktadoreek baizik. Baina zorra hartu zutenak ez dira ordaindu behar dutenak.
  3. Kolonizazioaren historia kontuan hartuz, zorra duena ez da Hegoaldea, Iparraldea baizik, beti herri pobreez aprobetxatu direlako. Kanpo zorra ez da bidezkoa, justiziaren aurkakoa da.

Giza Garapen Indizea (GGI)

Giza Garapen Indizea (GGI) gizarte adierazle estatistiko bat da (0tik 1erako zenbaki baten bitartez ematen da; zenbat eta 1etik gertuago, indize altuagoa izango da). Hiru parametroz osatuta dago:

  • Bizitza luzea eta osasungarria (bizi itxaropenaren datuekin neurtuta).
  • Hezkuntza (alfabetizazio tasa eta lehen, bigarren eta goi mailako irakaskuntzaren tasa).
  • Maila ekonomiko egokia (BPG – Barne Produktu Gordina - per kapita dolarretan neurtuta).

Hegoaldeko Ondasunen Ustiapen Ekonomikoa

Hegoaldeko herri batzuen ondasunen ustiapen ekonomikoa egin ohi da, bidegabeko merkataritzaren bitartez. Herri hauei lehengaiak lapurtzen zaizkie:

  • Diamanteak
  • Urrea
  • Uranioa
  • Koltana
  • Petrolioa
  • Egur bereziak
  • Arrantza

Emakumeen Egoera Hegoaldeko Herrietan

Emakumeen egoera txarra da Hegoaldeko herri askotan:

  • Emakumeak egin ohi du lana, baina lurraren jabeak gizonak izaten dira.
  • Klitoriaren ablazioa egiten da herrialde batzuetan.
  • Harrika hiltzera kondenatzen dituzte (lapidazioa).
  • Eskolara joaterakoan desberdintasuna egon ohi da, mutilei lehentasuna emanez.
  • Haurdunaldian hiltzen diren amen tasa altua dago (1/14).

Ongizate Estatua: Funtzioak eta Erronkak

Ongizate Estatua: Estatuak eta gainontzeko erakunde publikoek pertsona guztiei eta bakoitzari ahal den ongizate material handiena bermatzen diete. Horretarako, estatuak ZERGAK biltzen ditu eta ZERBITZUAK eskaintzen ditu:

  • Osasun zerbitzuak
  • Hezkuntza
  • Azpiegiturak (errepideak,...)
  • Langabezia laguntzak

Ongizate Estatuaren Lorpenak

  • Langileen egoera hobetzea.
  • Kultura eta hezkuntza zabaltzea.
  • Zergak modu egokian banatzea.
  • Gizarteko sektore pobreenei laguntza bideratzea.

Ongizate Estatuaren Arazoak

  • Familiaren egoera zaila da: familia eredu berriak; lan erritmo gogorrak.
  • Eskolak ez du lortu gizarte berdintasuna (eskola porrota).
  • Langabezia handia, “egiturazko langabezia” bihur daitekeena.
  • Populazioaren zahartzea: arazo sozial eta ekonomikoa bihur daiteke.
  • Indibidualismoa eta hedonismoa (plazeraren bilaketa) nagusi dira.
  • Laugarren Mundua dago gizarte aberatsetan ere: eskaleak, etorkinak, drogen menpekoak, langabetuak, arazo psikologikoak dituztenak.

Bazterketa Motak eta Diskriminazioa

  1. Diskriminazioa: Pertsonak edo gizarte taldeak balio gutxiagokoak balira bezala tratatzea, arrazoi ekonomikoak, sexualak, etnikoak edo erlijiosoak direla eta.
  2. Xenofobia: Atzerritar edota beste kultura bateko pertsonenganako beldurra, nazka edota etsaitasuna.
  3. Arrazakeria: Herri bateko kideak baztertzea, beraien gorputzeko ezaugarriak kontuan hartuta (azal kolorea, begien itxura, usaina...), guk hobeak garela zientifikoki frogatuta dagoela suposatuz.
  4. Sexismoa: Emakumea gutxiestea edota indarrezko tratu txarrak ematea.
  5. Homofobia: Homosexualenganako gorrotoa.
  6. Indarkeria:
    • Zuzenekoa: Pertsona edo talde batek jasaten duen eraso fisikoa.
    • Egiturazkoa: Pertsona edo taldeei eskubideak ukatzea, hainbat arrazoirengatik.
  7. Adinaren ondoriozko diskriminazioa:
    • Haurtzaroan: jipoiak, esklabutza, adin txikikoen lana, ume soldaduak, haurren prostituzioa.
    • Hirugarren adineko pertsonak: Familia batzuetan adin handikoak ez dira ondo zaintzen.

Entradas relacionadas: