Gizarte Bazterketaren Historia eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB
Errealitate historiko gisa, gizarte bazterketa iraganeko, orainaldiko eta konpontzen ez bada etorkizuneko fenomeno bat izango da. Hala ere, bazterketa gauzatzeko moduak aldatzen joan dira historian zehar. Esan daiteke errealitate baztertzaileak kolektibitatean bizitzarekin batera sortzen direla eta espazio eta aldi historiko desberdinetan agertzen direla.
Egiaztatu den bezala, gizarte bazterketaren nozioak barruan/kanpoan dualtasunera garamatza eta posizio ezberdin hoiek hainbat planori eragin diezaiekete. Adibidez badaude eskubide osoa duten pertsonak, beste batzuk eskubide partikular bat dutenak eta beste batzuk eskubide bat bera ez dutenak.
Bazterketa modu horiek ez ziren bazterketatzat hartzen baizik eta nagusi zen gizarte-ordenari atxikitako errealitate normalizatuak.
Asko dira historian zehar ekonomian, arrazan, politikan etb oinarrituta errealitate baztertzaileak izan dituzten kolektiboak (adibide nabarmena: emakumeak).
Aldagarritasun horrek, denborari ez ezik espazioari ere eragiten dio. Horrela lurralde edo herrialde berean hainbat errealitate baztertzaile identifika daitezke. Errealitate baztertzaileak prebenitzeko eta arintzeko gizarte-kontzientzia pixkanaka garatzen ari da.
Azaldutako bazterketak goraldian dauden gizarte-fenomenoen bidez mantentzen dira, hala nola arrazismoaren, diskriminazioaren eta marjinazioaren bidez. Hala ere, errealitate horiek gero eta gutxiago onartzen dira berdintasunezko gizarte bat bilatzearen ondorioz.
Lehen aipatu bezala bazterketak hainbat adierazpen izan ditu historian zehar, adibidez:
- ITXIALDI HANDIA (bazterketaren adierazpen nagusia): ikuspegi sozial eta moral batetik eromena garai klasikoaren amaieran konfinatzeko modua adierazten du. <> sortu eta han konfinatu burgesiaren gizarte-ordena berria ezartzeko mehatxu diren pertsonak.
- KOLONIZAZIOA: Herri kolonizatuek ezin dute erabakirik hartu beren destinoari buruz eta mugatuta dauzkate beren kulturaren eta sinesmenen arabera bizitzeko aukerak.
- GIZARTE AUZI BERRIA: Proletarioen bizi baldintzen aldaketa sakonak deskribatzen ditu.
...