Gizarte Bazterkeria: Lehen Mailako Gizarte Zerbitzuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,57 KB

Gizarte Bazterkeria: Eguneko Arretarako Zerbitzuak

Lehen mailako gizarte zerbitzuen barruan, eguneko arretarako zerbitzuek gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendutako laguntza eskaintzen dute.

Funtzioak

  • Zerbitzua behar duten pertsonei harrera egitea.
  • Oinarrizko premiei erantzutea, erabiltzaileei babesteko, garbitzeko eta jateko leku bat eskainiz.
  • Erabiltzaileei dituzten eskubideei eta eskuragarri dituzten gizarte baliabideei buruzko informazioa ematea, eta egoera normalizatzeko kudeaketak egitera bideratzea.
  • Dagokion oinarrizko gizarte zerbitzura bideratzea.
  • Eskakizun maila txikiko eta premiaz lortu beharreko zerbitzuak dira, aldi baterako erabilerakoak.

Modalitateak

  • Arreta zerbitzuak gizarte larrialdiko zerbitzutzat hartuko dira.
  • Jantoki sozialek gosari, bazkari eta afari zerbitzua eskaintzen dute, eta modalitate espezifiko bat dira bazterkeria arriskuan edo bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako eguneko arretarako zerbitzuaren barruan.

Prestazioak

  • Informazioa.
  • Bitartekaritza.
  • Hezkuntza arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: aktiboki entzutea eta emozioei eustea.

Prestazio Osagarriak

  • Mantenua.
  • Higiene pertsonala.
  • Ikuztegia.

Hartzailearen Adina

18 urtetik gorakoak.

Administrazio Baldintzak

Ez dago baldintza espezifikorik.

Premia Baldintzak

  • Bazterkeria egoeran egotea.
  • Intentsitate txikiko babesa behar izatea.
  • Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat edo gaixotasun psikiatriko bat izanez gero, dagokion tratamendua ez ukatzea.
  • Jokabide nahasterik ez izatea.
  • Zerbitzuaren berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasun laguntza espezializatu eta iraunkorrik ez behar izatea.

Parte-hartze Ekonomikoa

Dohainik.

Gaueko Harrera Zerbitzuak

Prestazio Teknikoak

  • Informazioa.
  • Premiaren ebaluazioa.
  • Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzea.

Prestazio Osagarriak

  • Mantenua.
  • Higiene pertsonala.
  • Ikuztegia.
  • Premiazko oinarrizko arropa.

Hartzaileak

Bazterkeria egoeran dauden 18 urtetik gorako pertsonak.

Administrazio Baldintzak

Ez dago baldintza espezifikorik.

Premia Baldintzak

  • Bazterkeria egoeran egon eta 18 urtetik gorako adina edukitzea.
  • Gaua emateko toki baten premia izatea.
  • Zentroko langileek higiene pertsonalari eta zentroaren higieneari dagokienez emandako jarraibideak betetzeko konpromisoa hartzea.
  • Jokabide nahasterik ez izatea, eta zerbitzuaren funtzionamendua edo ohiko bizikidetza larriki eragotz dezaketen edo pertsona berarentzat, beste erabiltzaileentzat eta esku hartu dezaketen profesionalentzat arriskutsuak izan daitezkeen portaerak ez izatea.
  • Ospitaleratzea eskatzen duen gaixotasun fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
  • Zerbitzuaren berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun laguntza espezializatu eta iraunkorrik ez behar izatea.

Parte-hartze Ekonomikoa

Dohainik.

Ostatu Zerbitzuak: Etxebizitza Babestua

Bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuaren ostatu zerbitzuak.

Prestazio Teknikoak

  • Jarraipen-balioespena.
  • Lagun egite soziala.
  • Bitartekaritza.
  • Bestelako prestazio teknikoak: tutoretza eta gainbegiratzea.

Prestazio Osagarriak

  • Ostatu ematea.
  • Mantenua.
  • Garbitasuna.

Hartzaileak

  • Bazterkeria arriskuan dauden 18-64 urteko pertsonak.
  • Eskatzailearekin bizi den ezkontidea edo izatezko bikotekidea (tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak izan ezik).
  • Bere ardurapean dauden adingabeak eta tutoretzapeko helduak.

Administrazio Baldintzak

  • Legeak ezartzen dituen baldintza orokorrak betetzea.
  • Eskaera unean herrialde horretako edozein udalerritan urtebete baino gehiago erroldatuta egotea.

Premia Baldintzak

  • Bizitzeko toki bat behar izatea, egonaldi luzea edo ertaina.
  • Intentsitate txikiko babesa behar izatea.
  • Gizarte zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun laguntza espezializatu eta iraunkorrik ez behar izatea.
  • Gaixotasun infekzioso-kutsakor bat edo gaixotasun psikiatriko bat izanez gero, tratamenduari uko ez egitea.

Parte-hartze Ekonomikoa

Baterako ordainketa.

Entradas relacionadas: