Gizarte Bazterkeria eta Gizarteratzea: Definizioak, Neurriak eta Laguntzak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,35 KB
Alboraketa diagnostikatzeko tresnaren arabera, zer egoera eman daitezke?
Gizarte bazterkeria egoera eta horien neurriak
Gizarte bazterkeria diagnostikatzeko tresnaren arabera, hiru egoera nagusi bereiz daitezke:
- Gizarteratze egoera
- Gizarte bazterkeria arrisku egoera
- Gizarte bazterkeria egoera
Gizarte bazterkeria egoera
Bizitzarako eta elkarbizitzarako egoerak eta ahalmenak oso eskasak direnean arlo anitzetan, eta eskastasun hori denboran mantentzen denean gertatzen da. Denboraren eragina eta arazoen metaketaren (kumuluaren) eragina nabarmenak dira. Errekurtso pertsonalekin, erlazio errekurtsoekin eta errekurtso materialekin lotuta dago zuzenean.
Egoera honetan dauden pertsonek eragozpen larriak dituzte benetako informazioa transmititzeko eta komunikatzeko, eta bizitza sozialean eta komunitarioan parte hartzeko. Beraien konpetentzietan, gizarte trebetasunetan eta ahalmen pertsonaletan arazo larriak dituzte, baita beraien beharrizanak asetzeko erantzukizunean ere.
Gizarte bazterkeriaren neurriak
- Gizarte alboraketa arina: Gizarte egoeratatik hurbil, hasieratako deserrotzea edo arina. Familiarekin edota laguntza sare pertsonalarekin kontaktua mantentzen da.
- Gizarte alboraketa ertaina: Distantzia nabarmena dago gizarteratze egoerarekin, deserrotze prozesua areagotuta dago, eta oinarrizko laguntza familiarrak eta sozialak apurtuta daude.
- Gizarte alboraketa larria: Distantzia handia gizarteratze egoeretatik. Deserrotze egoera sakona. Gizarte parte-hartzerik gabe, erlazio sozialak edota familiarrak eta afektiboak desegokiak direlako edo ez daudelako.
Ezertarako ez dela balio sentitzeak, edo ezertarako ez kontatzeak esan nahi du gizarterako ez baliotzea, ziztrin hutsa sentitzea, parte-hartzeagatik alboratuta egotea edo sentitzea. "Hil edo bizi, berdin da".
RGI prestazioa: Definizioa, baldintzak eta iraupena
Definizioa
Aldizkako eta eskubide subjektiboa den prestazio ekonomikoa da. Bizikidetza unitate bateko pertsonei zuzendutakoa, diru-sarrerarik ez daukatenen premietako gastuei aurre egiteko, ez gizarteratze edo laneratze prozesu baten ondorio diren gastuei aurre egiteko. Eskubide subjektiboa denez, araututako baldintzak betetzen dituzten guztientzat da.
Baldintzak
- Bizikidetza unitate bat osatzea, gutxienez eskaera egiten denetik urtebete lehenago. Salbuespenak:
- Adingabeak kargura dauzkaten pertsonak.
- Ezkontza bidez, edo horren antzeko harreman iraunkor baten bidez, osatzen denean bizikidetza unitate berri bat.
- Bizikidetza unitate berria banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztasun bategatik osatu denean.
- Etxeko tratu txarren biktimak.
- Zahartzaro, baliaezintasun edo alarguntza pentsioen onuradunak.
- Gutxieneko errolda denbora:
- Azken 3 urte jarraian EAEn.
- Urtebete jarraian, 5 urteko bizitza laborala egiaztatu ahal bada.
- "a" edo "b" kasua ez bada betetzen: azken 10 urteetan, 5 urte jarraian erroldatuta egotea.
- Nahiko baliabiderik ez edukitzea:
- Bizikidetza-unitateko kide kopuruaren arabera legokiokeen RGI zenbatekoaren azpitik dauden diru-sarrerak edukitzea hilean.
- Ondasunik ez edukitzea, ohiko etxebizitza (garajea eta trastelekuarekin) izan ezik.
- 23 urte baino gehiago eduki. Salbuespenak:
- Baliaezintasun pentsioa jasotzen dutenak.
- Aitarik eta amarik gabeko umezurtzak.
- Ekonomikoki beren ardurapean adingabeak edo ahalmen-urritasunen bat duten adinduak, edo mendekotasuna onartuta duten adinduak dituztenak.
- Etxeko tratu txarren biktimak direnak. Ezkonduta edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez beste pertsona batekin lotuta daudenak, gutxienez sei hilabete lehenagotik.
Iraupena
RGI aitortuta gelditzen da errenta hau ematea eragin zuten arrazoiek irauten duten bitartean. Dena dela, 2 urterako emango da, eta 2 urtetik behin berrituko da egoera aldatzen ez den bitartean. Behar den guztietan errebisioak eskatuko dira.
RGI prestazioa: Betebeharrak
Definizioa
Aldizkako eta eskubide subjektiboa den prestazio ekonomikoa da. Bizikidetza unitate bateko pertsonei zuzendutakoa, diru-sarrerarik ez daukatenen premietako gastuei aurre egiteko, ez gizarteratze edo laneratze prozesu baten ondorio diren gastuei aurre egiteko. Eskubide subjektiboa denez, araututako baldintzak betetzen dituzten guztientzat da.
Betebeharrak
- Administrazioarekin gizarteratze aktiborako hitzarmena negoziatu, sinatu eta betetzea.
- Prestazio ekonomikoa bizikidetza-unitateko kide guztien oinarrizko premiei aurre egitera bideratzea.
- Arduralpean dauzkaten adingabeak eskolatzea eta eskolara benetan joango direla bermatzea.
- Eskean ez ibiltzea, ez norbera ez behartu bere bizikidetza unitateko beste kide bat.
- Ez zegozkien prestazioen zenbatekorik, edo behar baino gehiago zenbateko handiagorik jasoz gero, zenbateko hori itzultzea.
- Administrazioaren aurrean agertzea eta harekin lankidetzan aritzea.
- Lan komunitarioak egiteko prest egotea.
- Enplegurako prest egotea.
- Hamabost eguneko epean Lanbideri gertakari honen berri ematea (prestazioaren eskubidea aldatzea, etetea edo galtzeko motiboak direlako). Batez ere:
- Diru-sarreretan edo ondasunetan aldaketak.
- Bizikidetza unitatearen aldaketak (kideren baten heriotza, jaiotza - adopzioa, kanpora joatea, kide berri bat etxeratu…).
- Etxebizitza aldaketak.
Gizarte Segurantzaren printzipio orokorrak
Hauek dira gure Gizarte Segurantza sistema sustatzen eta orientatzen duten printzipio nagusiak:
- Kontributibitatea: Antzemandakoaren eta emandakoaren arteko oreka. Antzemandako prestazioaren eta emandako kontribuzio ekonomikoaren oreka pertsona landudunen eskutik. Kontsiderazio eskasa eta nulua izan daiteke subjektu babestuaren errekurtso ekonomikoak kontuan hartuz.
- Unibertsaltasuna: Akzio babestuaren hedapena. Gizarte Segurantzaren izaera publikoko akzio babesleak guztiei bermatu behar die, aparteko herritarrak, behar-egoeren aurreko babes nahikoa eta aipaturiko akzio babeslea finantzatzeko baliabide ekonomiko egonkor eta nahiko batzuk.
- Solidaritate intergenerazionala: Lan egiten duten gazteek, pertsona jubilatuen pentsioak finantzatzen laguntzen dute.
- Eskubide berdintasuna: Momentuaren eta bizi-lekuaren independentzia.
- Nahikotasuna: Prestazio egokien bidez, bizi-maila hobetzea.
- "Unitate kutxa": Estatua errekurtso guztien titularra da, eta Gizarte Segurantzaren betebeharren prestazioena baita ere.
Gizarte Segurantza sistemako prestazio motak
Orokorrean, Gizarte Segurantza sisteman honako prestazio mota hauek daude:
- Gaixotasuna: Kontributiboa eta ez-kontributiboa.
- Jubilazioa: Kontributiboa eta ez-kontributiboa.
- Langabezia: Kontributiboak eta ez-kontributiboak.
- Heriotza eta biziraupena: Alarguntasuna eta umezurtzak. Zure ardurapean duzun seme-alaba bakoitzarengandik, esleipen ekonomiko bat izatea.