Gizarte Aurreratuko Jarduera Politikoa: Sistema Politikoa eta Demokrazia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Gizarte Aurreratuko Jarduera Politikoa: Zer da Sistema Politikoa?

Sistema politikoa: Arauen, erakundeen eta gizarte harremanen multzoa da, zeinen bidez gizarte bateko pertsonen interesen arteko oreka adierazten den.

Gaur Egungo Sistema Politiko Demokratikoen Jatorria

Demokrazia garaikidearen aurretik demokrazia klasikoa zegoen (gaur egungo demokraziaren tipo ideala). Lehenengo saiakera garaikideak inperfektuak ziren (gizartearen portzentaje txiki batek zuen boto eskubidea). Demokrazia antolamendu politiko formula hoberenean bihurtu da.

Estatu Nazional Demokratiko Modernoen Dimentsio Politiko Administratiboak:

  1. Area territorial mugatuan jurisdikzio gorena duena.
  2. Estatu modernoa boterearen egitura inpertsonal baten moduan garatzen da.
  3. Estatu modernoak boterearen eta erlijioaren arteko erlazioa baztertzen du.
  4. Estatuak biztanleriaren leialtasuna irabazten du (konstituzioa).

Demokrazia Poliarkia Moduan

Poliarkia herritarren ordezkaritzarako sistema formal bat da. Honetarako boto eskubidea gizarte gehienari eman behar zaio. Sufragio unibertsala egon behar da. Dahl-en poliarkia, desadostasun publikoa eta liberalizazioa, eta ordezkaritza eta partizipazio politikoen artean kokatzen da.

Politika Instituzionala

Politika orokorra (ekintza politiko indibidualistak eta kolektiboak), gizartearen eskaria eta defentsara bideratua. Politika instituzionala ekintza kolektibo formal eta antolatuak dira, politika orokorraren helburu berarekin. Gizarte garatuen forma politikoan bateratze bat dago politikoen eta gizarte ez politikoen artean. Indibiduoak ekintza politikoa garatu nahi badute nahitaez kolektibo berriak sortu behar dituzte edo beste batzuei asoziatu (politika instituzionala). Presio kolektiboak ere badaude (sindikatuak), presio ekintzak (manifestazioak eta grebak).

Botere Egitura eta Prozesu Politikoa

Prozesu hau hiru nibeletan banandu dezakegu, nibel hauek erlazionatuta daude modu zikliko batean, bata bestearen ondorengoa baita:

  1. Alderdi politiko ezberdinak boterea lortzeko lehiatu egiten direnean, herritarrek beraien boto eskubidea erakutsiz alderdi bat aukeratuz.
  2. Erabaki politiko asko erabakitzean gizarte indarren garrantzia, zeintzuk politikoen perspektibak aldatzen diren.
  3. Botere sozialaren birbanatzea lortzeko borroka.

Demanda Politikoak eta Komunikabideen "Filtroa"

Komunikabideek sozietateak emandako informazioa biltzen dute gizartea informatuta mantentzeko. Komunikabideek informazioa filtratu dezakete modu objektibo batean gertakizunak ikusteko edo beraien pentsamendu politikoak islatzen eta informazioa beraiei komeni zaien moduan islatzea.

Medioen Lan Politikoa:

  1. Jende aurrean zabaltzea talde ezberdinen preferentziak eta demandak.
  2. Ekintza politikoaren esparruen eta esparru sinbolikoen hedapena eskaini.
  3. Medida publikoen eta nortzuk eta nolakoak diren gure politikoak hedatzeko zeregina.
  4. Medioen datuen hedapenari esker hiritarrek gero eta aukera gehiago dute ekintza politikoan parte hartzeko.
  5. Talde eta organizazio sozial ezberdinak dituzten desadostasunen adierazpenak argitaratu eta iritzi publikoetarako espazio bat uzten dute.

Komunikabideak 4. botere moduan ezagutzen da (legegilea, betearazlea eta judizialarekin batera). Kanpaina elektoraletan eta adostasun sozialen garaian garrantzia handia. Poliarkiak benetan demokratikoak izateko hiritarrei informatuta mantendu behar zaie benetan beraien botoa eta nahi dutena politikan eta gizartean plasmatuta ikusi ahal izateko.

Entradas relacionadas: