Gizarte Antolaketa, Botere Politikoa eta Legitimazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Gizabanakoen Antolaketa

Gizabanakoak gizartean antolatzen dira, helburu komunak lortzeko eta gizarteak ondo funtzionatzeko. Herrikideak bi taldetan banatuta daude: alde batetik, gobernariak, zeintzuek guztien onura lortu behar duten; bestetik, gobernatuak (herria), zeintzuek gizarte-antolamenduaren zerbitzuak eta kargak jasaten dituzten.

Aginte Politikoa eta Bere Formak

Adituen esanetan, agintea hau da: pertsonen ahalmena beren borondatea besteen gainetik inposatzeko. Gure bizitza osoa besteekin ditugun aginte-harremanen inguruan gertatzen da, eta agintea izateak ez dakar, berez, ez manipulaziorik, ez indarkeriarik. Horiek biak agintea gaizki edo gehiegi erabiltzearen ondorio dira, eta ez dagokio agintearen izaerari berari, botere-erabiltzaileari baizik. Gizartea aurrera gidatzeko agintariak behar dira, baina gobernarien agintea legitimitatean oinarritu behar da.

Weberrek estatua horrela definitu zuen: lurralde-mugen barruan indar fisikoa erabiltzea legezkotzat jotzen duen giza elkartea da.

Estatuaren funtzioak:

  • Herritarren jokabidea kontrolatzeko estatuak polizia eta justiziaren administrazioa erabil ditzake.
  • Beste lurraldeekiko harremanetarako aduana-, muga-aparatuak eta armada ditu, kanpo-erasoetatik babesteko.

Gobernuak estatuaren funtzioak betearazten ditu eta hainbat pertsonez osatuta dago.

Aginte Politikoaren Legitimazioa

Anarkistentzat izan ezik, pentsamendu-joera gehienek beharrezkotzat jotzen dute estatua, gizartearen eta ekonomiaren garapenerako, kultura sendotzeko, indarkeria kontrolatzeko eta guztien ongizate ekonomikoa sustatzeko. Baina ez dugu pentsatu behar estatuaren helburua errepresioan oinarritzen dela; etika eta filosofiak garrantzi handia dute, ordea.

Weberren arabera, zilegizko hiru eredu daude:

Legitimazio Karismatikoa

Herritarrak buruzagiarengandik oso hurbil sentitzen dira, buruzagiaren gaitasun edo kualitateengatik. Agintariak gobernatuak nolabait erakartzen ditu, eta horiek jarraitzen diote, zuzen gidatuko dituela sinetsiz.

Legitimazio Tradizionala

Agintean dauden pertsonei zein erakundeei nolabaiteko santutasuna dariela sinestea da. Antzinatik datorkie sineskera hori, eta obedientzia dietela uste dute.

Legitimazio Legal-Arrazionala

Legeak finkatzen du gobernaria nor eta zergatik den, zalantzarik utzi gabe. Ordainetan, herritarrei obedientzia exijitzen zaie. Mota hau konstituzioa duten estatuetan nagusitzen da. Herritarrek arautegia hitzartzen dute, herrikideen arteko berdintasuna eta askatasuna bermatuz. Legitimazio mota hau gaurko gizarte demokratikoetan ematen da.

Entradas relacionadas: