Gizarte Aldaketarako Bideak: Erresistentzia, Utopia eta Mugimendu Altermundistak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Zer da erresistentzia?

Erresistentzia ezetz esatea da, baina baita baietz esateko ahalmena ere. Adibidez, ezetz esatea mundua kaltetzen duten kontuei, hala nola:

  • Mespretxuari
  • Merkatu totalitarioari
  • Hiperproduktibitateari
  • Baztertzeari
  • Pobreziari
  • Ingurumenaren suntsiketari
  • Terrorismoari
  • Merkataritza libre integralari
  • Gezurra esaten edo manipulatzen duten komunikabideei

Bestalde, baietz esateko ahalmena ere egon behar da, adibidez:

  • Zazpi mila milioi biztanleen arteko elkartasunari
  • Emakumeen eskubideei
  • Berritutako NBE bati
  • Afrikan laguntzeko beste Marshall plan bati
  • Analfabetismoaren desagerrarazteari
  • Etorkinen eskubideei
  • Herrialde pobreen zorraren deuseztapenari

Erresistitzea beste mundu bat posible dela sinestea da, eta horretarako eraikitzen laguntzea.

Utopia: Zer da eta zergatik da beharrezkoa?

Utopia amets bat da, inoiz gertatu ezin dena, eta inoiz gauzatu ez dena. Gure gizartean beti utopiak bilatzen gabiltza, gure mundua hobetzeko; baina gauzatu ezin bada, zertarako balio du utopiak? Batzuetan gure utopiekin helburua zein zen argi geneukan, baita hara heltzeko zer bide aukeratu behar ez genuen ere. Utopiak gure bideak egiten laguntzen digu, hemendik edo handik eramaten gaitu, etab. Argi dagoena, Eduardo Galeanok esan zuen bezala, utopiak mugitzeko eta ibiltzeko balio duela da; hau da, utopia ezin da inoiz lortu, baina lortzen saiatzen garenean, pixka bat gertuago gaude nahi dugun horretaz (kasu honetan, gizarte hobe bat) eta saiatzen ari garen bitartean, mugitzen gara eta gure mesederako izango diren gauzak abian jartzen ditugu.

Mugimendu altermundista nagusiak

FSM (Munduko Gizarte Foroa) mugimendu altermundista bat da. Hasieran ez zuen arrakasta handirik izan, baina 2009an indar handia hartu zuen. Foro honek globalizazio alternatibo baten alde egiten zuen. Haiek izan ziren lehenak kapitalaren mugimenduei zerga bat jartzea eskatu zutenak 2000. urtearen hasieran, baina ez zuten lortu.

Mugimendu ezberdinak sortu dira arlo ezberdinetan:

  • Batzuk nekazarien aldekoak izan dira (adibidez, Rajagopal, MST).
  • Beste batzuk bidezko merkataritzaren alde (adibidez, Artisans Du Monde).
  • Badaude herrialde pobreen zorrak ezabatu nahi dituzten mugimenduak (adibidez, Jubileo Sur).
  • Beste hainbat gizon-emakumeen eskubideen, ingurumenaren eta emakumeenganako indarkeriaren aurka doaz (adibidez, Amnistia Internazionala, Lurraren Lagunak eta Emakumeen Mundu Martxa).

Horrez gain, hainbat sindikatu ere sortu dira.

Entradas relacionadas: