Gizarte

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 28,29 KB

3.- Nola dago lurraren ardatza, bertikal ala inklinatua? Zer ondorio ditu horrek? Esplika ezazu grafiko baten bidez.Lurra bere ardatzaren inguruan mugitzen ari denean, denbora berean ari da mugitzen eguzkiaren inguruan. Baina eguzkiaren inguruko biraren planoa eta lurraren ardatza ez dira perpendikularrak.Lurraren ardatza 66ºtan makurtuta dago eta makurdura horrek urtaroak, eguna eta gauaren iraupen desberdina eta urtaroen alderantziketa esplikatzen ditu:Martxotik Irailera: Ipar hemisferioak denbora luzeagoaz hartzen ditu eguzkiaren errainuak hegokoak baino. Ipar hemisferioan egunak gauak baino luzeagoak izango dira. Udaberria eta uda da. Hego hemisferioan berriz, udazkena eta negua izango dira garai berean. Irailetik Martxora:Alderantziz gertatzen da. Hegoaldeko hemisferioak eguzkitapen handiagoa du iparrekoak baino. Ekuatorean berriz, egunek eta gauek urte osoan iraupen berdina dute. 4.- Zeintzuk dira errotazioaren ondorioak?Lurra ardatz irudikari baten inguruan mugitzen da. Ardatz honen muturrak bi poloak dira. Lurbira burutzen 24 ordu ematen ditu lurrak eta mugimendu horren ondorio dira gaua eta eguna. Baina gaua eta eguna ez dira garai berean izaten lur osoan: lurra mendebaldetik ekialdera mugitzen da eta horregatik esaten dugu eguzkia ekialdetik agertzen dela eta mendebaldetik sartu. Eguzkia berriro agertu arte 24 ordu behar dira, beraz munduko populazioa 24 ordu ardatza ezberdinetan bizi da. Ordu ardatz bakoitzak 15º neurtzen dituelarik. Horregatik diogu denbora eta espazioa oso lotuta daudela, denbora eta ordua, eguna eta gauaren txandaketaren ondorio baitira, eguzkiak espazioan egiten duten itxurazko mugimenduaren ondorioa alegia. 5.- Esplika ezazu solstizioa (negukoa, udakoa) edo ekinozioa ( ..., ...) Grafikoa egin.Udako solstizioan, Ekainaren 21 edo 22an, eguzkiaren errainuak perpendikularki iristen dira Iparraldeko tropikora (Kantzer Tropikora). Egun horretan beran eguzkia bere zenitean dago, hau da, eguerdian eguzkia geure buru gainean ikusiko genuke.Ipar Hemisferioak, hegoaldekoak baino denbora luzeagoz hartuko ditu eguzkiaren errainuak, ondorioz, Ipar Hemisferioan egunak gauak baino luzeagoak izango dira. Hego Hemisferioan ordea, gauak egunak baino luzeagoak dira.Ipar Zirkulu polarrean argitan dagoenez. Bertan 24 orduko egunak izango dituzte eta Hego Zirkulu Polarrean aldiz, 24 orduko gauak. Neguko solstizioan ordea, Abenduaren 21 edo 22an, Ipar Hemisferioa da egunak gauka baino laburrago dituena, eguzki errainuak zeharka iristen baitira bertara, eguzkia Kaprikornio Tropikoaren parean kokatzen baita. Honen ondorioz garai hotzagoak iritsiko dira hemisferio honetara, eta negua abiatuko da. Hegoaldeko Hemisferioan kontrako egoera jasango dute, hau da, bertan uda eta udaberria izango dute. Martxoaren 21an ematen den ekinozioan edo Irailak 23an ematen denean, Ekuatorean eguzkia bere zenitera iritsiko da eta bertan egunek eta gauak iraupen berdina izango dute, hau da, 12 orduko eguna eta 12 orduko gaua. Bi hemisferioak eguzkitik distantzia berdinera egongo dira. Ipar Poloan ordea, Irailaren 23tik Martxoaren 21ra gaua izango da, eta Hego Poloan eguna.
6.- Zein da urtaroen alderantzizketaren zergatia?Lurra bere ardatzaren inguruan mugitzen ari den denbora berean ari da mugitzen eguzkiaren inguruan. Baina eguzkiaren inguruko biraren plano eta lurraren ardatza ez dira perpendikularrak. Lurraren ardatza 66ºz makurtuta dago eta makurdura honek esplikatzen ditu urtaroak: Martxotik irailera Ipar Hemisferioak denbora luzeagoz hartzen ditu eguzkiaren errainuak hegokoak baino. Ipar Hemisferioan egunak gauak baino luzeagoak izango dira. Udaberria eta uda da. Hego Hemisferioan berriz, udazkena eta negua izango dira garai berean. 8.- Grafiko batean adieraz ezazu translazio mugimendua, elementu hauek era egokian kokatuz: eguzkia, lurra lau jarrera nagusietan, lurraren ardatza, ekuadorea, tropikoak eta poloak. Ondoren, urtaro bakoitzean eguzkiaren errainuak zuzenean nora doazen, eta argiztapen zirkulua marraztu.Lurra, Eguzkiaren inguruan mugitzen da eta egiten duen bideak ORBITA izena du.Orbita osoa betetzen ematen duen denborak URTE BETE izena du eta 365 egun, 6 ordu eta 9 minutuz osaturik dago. Denbora honetan lau urtaroak izaten dira: UDABERRIA , UDA , UDAZKENA eta NEGUA. Egutegiko urteak 356 egun izan ohi dituenez, eta soberan dauden 6 ordu horiek batzearen ondorioz, lau urtetik behin, Otsailak 29 egun izaten ditu. Urte horri (366 egunez osatuta) BISISTURTE edo BISESTU deritzo. 9.- Translazio mugimenduaren grafiko osoaren edo atalen baten azalpena eman: adib. Zer gertatzen da Lur planetan abenduaren 21ean?Abenduaren 21 edo 22an Neguko solstizioan aurkituko gara Ipar Hemisferioan, egunak gauak baino laburragoak izango dira eguzki errainuak zeharka iristen baitira bertara. Eguzkia Kaprikornio Tropikoaren parean kokatzen da une horretan. Honen ondorioz garai hotzagoak iritsiko dira hemisferio honetara, eta negua abiatuko da. Hegoaldeko Hemisferioan kontrako egoera jasango dute, hau da, bertan uda eta udaberria izango dute. 10.- Zeintzuk dira koordenatu geografikoak? Defini itzazu.Erreferentzia hauen inguruan erabaki ahal izan dira koordenatu geografikoak: latitudea eta longitudea. Bi datu hauek beharrezkoak dira Lurreko gainazalean edozein puntu erraz kokatzeko.Longitudea: Lurrazaleko puntu batetik 0ºmeridianora (Greenwich) gradutan dagoen distantzia ematen digute. Graduei, puntu hori 0º meridianotik ekialdera edo mendebaldera dagoen erantsi behar zaio. Meridianoek longitudea adierazten digute.Latitudea: Paraleloek adierazten digute. Lurrazaleko puntu batetik ekuadorrera dagoen distantzia adierazten du eta ekuadorretik iparraldera edo hegoaldera dagoen zehaztu behar du beti. 13.- Zein norabidetan mugitzen dira eguzkiak eragindako itzalak? Grafikoa egin eta zergatia esan.Eguzkiaren itzalak Mendebaldetik Ekialdera mugitzen dira. Eguzkia Ekialdetik atera eta Mendebaldean sartzen delako. Eguzkia eguerdiko 12tanHegoaldean egongo da eta bere itzalek Iparra markatuko dute. 14.- Zeintzuk dira klimaren eta eguraldiaren elementuak? Defini ezazu horietako bat.Nonbaiteko klima definitzerakoan 3 elementu nagusietan oinarritzen gara: Tenperatura, prezipitazioak eta presio eta haizeak.Gertaera meteorologiko hauek dira bestalde, une bakoitzeko eguraldia erabakitzen dutenak. TENPERATURALurreko energia iturri nagusia eguzkia da, eguzkia etengabe ari da bidaltzen energia espaziora eta energia horren oso zati txikia bestetik ez da iristen lurrera. Eguzkiaren errainu edo izpiek lurrazala berotzen dute eta honek berotasuna islatuz, bere inguruko airea berotzen dut (lurrazala berotze eta berotasunaren islatze honetan atmosferak zer esan handia dauka).Lurreko tenperatura (airearena esan beharko genuke, 1,5 m-tara neurtzen baita) faktore edo eragile batzuen baitan dago:Latitudea: Latitudeak eragiten du eguzkiaren izpiak zuzenago ala makurtuago iristea lurraren alderdi desberdinetara, horregatik da tropikoen arteko lurraldea beroena (lurralde beroa) eta hortik, poloetara gerturatzen garen neurrian, tenperaturak jaisten doaz eguzkiaren izpien makurdura handiagoa egiten den maila berean. Eguna eta gauaren iraupena urtean zehar ere, latitudearen baitan dago: tropiko inguruetan eguna eta gauak berdinak dira urte osoan, beraz urtean zehar tenperaturaren gora behera oso txikia da.Epelaldean ez da horrelakorik gertatzen: egunaren eta gauaren iraupena aldatu egiten da urtaroaren arabera eta ondorioz, baita urtean zehar lurrazalak hartuko duen energia kopurua ere.Poloetan eguzkiaren errainuak iristen direnean ere, makurdurarik handienarekin iristen dira, horregatik ez da lurrazala berotzen.Kontinentaltasuna: lurra eta ozeanoa ez dira berdin berotu eta hozten, eta honek badu eragina tenperaturetan: itsasoak leundu egiten ditu tenperaturak. Baina itsasoaren eragin hau ez da neurri berean gertatzen toki guztietan, desberdintasun handiak daude ozeanoaren alde bateko eta besteko itsasertzen artean, itsas korronteen eraginez. Adibidez, gure latitudeetan, zergatik da Europako itsasertza Ameriketakoa baino epelagoa?Altuera: Altuerekin tenperatura jaitsi egiten da (160 metroko 1º gutxi gora behera). Zergatik gertatzen da hau? Arrazoiak bat baino gehiago dira: oxigenoaren gutxitzea (atmosferan gero eta gorago joan gero eta oxigeno gutxiago dago, beste gas batzuk dira ugariago, eta beste hauek ez dira oxigenodun airea bezain ondo berotzen) presioaren ahultzea izan daiteke beste arrazoi bat; baia badago mendietan garrantzi handiko elementu bat: orientazioa, eguzkiaren izpiek oso indar desberdinez jo dezakete mendiaren isurki batean ala bestean. Erregimen termikoak Klimak aztertzerakoan, erregimen termikoaren kontzeptua oso adierazgarria gertatzen da: honela deitzen zio hilabete beroenetik hotzenera dagoen tenperatura aldaketa .Lurralde beroan erregimen termikoa erregularra da, urtean zehar dagoen tenperatura aldaketa oso txikia da, 3º ingurukoa ekuatore aldean. Hau da lurralde beroko klimen ezaugarri nagusienetakoa. Epelaldean berriz, negua eta udaren arteko tenperatura bitartea askoz handiagoa izaten da.Aipagarria da basamortu subtropikaletan gertatzen dena: urteko bero zabaldura baino handiagoa izaten da gaua eta egunaren artekoa. 18.- Zeintzuk dira gure zonaldeko haize nagusiak? Zer nolako eragina dute gure kliman? Haizea presio desberdintasunak berdintzeko mugitzen den airea da; presio astunetatik presio arinetara mugitzen da, hau da, aire pilaketa dagoen tokietatik hutsuneetara, hutsuneak (depresioak) airea bereganatu egiten baitu. Beraz, haizea, antizikloitik depresiora joaten da eta antizikloiak zabaltzen duen airea depresioak xurgatzen du.Haizearen abiadura presio desberdintasunaren araberakoa da: bi punturen arteko presioaren aldea handia bada, haizea gogorra izango da, abiadura handikoa; alderantziz, presioen artean alde handirik ez badago, haizea motela izango da.Mapetan presio desberdintasuna isobaren bidez adierazten da: isobarak oso hurbil badaude bata bestetik, presio aldaketa adierazten dute eta ondorioz haize indartsuak; isobarak aparte samar agertzen badira berriz, presioaren aldaketa ez dela gogorra adierazten dute eta haizea leuna izango dela.Antizikloiak haizeen abiapuntu dira, eta batez ere antizikloi subtropikalak, haize iraunkor eta garrantzitsuen abiapuntu dira:- Alisioak: Antizikloi subtropikaletatik ekuatore aldera abiatzen dira. IE-HM norabidea hartuz Iparraldeko hemisferioan (haize hauen topaketak edo elkargunea izan daiteke ekuatore aldeko presio arinen zergatia).- Mendebaldeko haizeak: Antizikloi subtropikaletatik Iparraldera Ekialdera desbideratuz doazen haizeak dira. Hauek dira gure latitudean haize nagusiak; haize hauei esker daukagu Europaren mendebaldean klima epel eta hezea, alderdi epeletatik datoz eta guregana iristerako ozeanoa zeharkatu dute, beraz hezetasunez beteta iristen zaizkigu.19.- Zergatik du Europako itsasertz atlantikoak latitude bereko Ameriketako atlantiko alderdiak baino klima leunagoa?Europako itsasertz atlantikoa zonalde epelean kokatu behar da. Haize nagusia mendebaldetik dator, hala ere hau hegoaldetik ozeanoa zeharkatuz datorrenez, epela eta haizea izaten da.Ameriketako haizeak berdinak dira, baina Ameriketako atlantiar alderdira iristerako, kontinentea zeharkatu behar dute. Beraz, udan lehortu egiten dira eta neguan, aldiz, hoztu. Kontinentaltasuna handia denez, itsasoaren eragina txikia da eta jakina, itsasoak tenperatura leundu egiten ditu.Mendebaldeko haizeakNeguan kontinentea ozeanoa baino gehiago hozten da, ozeanoa epelagoa baita. Ozeanoaren eragina jasotzen duten lurraldeak tenperatura epelagoa izaten dute. 22.- Zein da nozio topologikoen eta proiektiboen arteko desberdintasuna?Nozio topologiko eta proiektiboen bereizketa, nozio espazialaren iraupenak markatzen du: nahiz eta ikuspuntua aldatu (goitik, behetik, alde batetik edo bestetik begiratu), bere ezaugarriak mantentzen dituztenak dira nozio topologikoak. Nozio proiektiboak aldiz, ikuspuntua aldatuz alda daitezkeenak.Nozio topologikoak: hurbiltasuna, muga, barrua, kanpoa, jarraia, etena, irekia eta itxia.Nozio proiektiboak: aurrea,atzea, goia, behea, ezkerra eta eskuina. 23.- Zer esan nahi du espazioaren etapa proiektiboan egoteak?Piageten teoriaren arabera, haurrak espazio kontzeptua garatzen doa, ez dakar berez. Haurraren oharmen espazialaren garapenean etapa batzuk bereizten dira: oharmen topologikoaren etapa (6-7 urte bitartean), oharmen proiektiboarena( 7-10 urte bitartean) eta oharmen euklidearra (10-12 urte bitartean).Oharmen proiektiboa: Ikuspuntu jakin batetik begiratzean, antzematen diren perspektiba eta erlazioen bidez ulertzen den espazioa. Oinarrizko nozio proiektiboak aurrea, atzea, goia, behera, ezkerra ea eskuina dira. Etapa honetan haurrak ez dauka nozio hauek esperimentatu beharrik, oharmen topologikoaren etapan gertatzen zen bezala, paisaia edo argazkia batetan ezagutu ditzake. Hau da guk daukagun espazioaren ikuspegia (ez guk dakiguna), guk gauza guztiak ikuspuntu batetik ikusten ditugu momentu bakoitzean, munduaren ikuspen proiektiboa baitaukagu.Oharmen proiektiboaren bitartez, Geografiaren eremuan sartzen gara, paisaia zabalen azterketan. Nozio topologiko eta proiektiboen bereizketak, nozio espazialaren iraupenak markatzen du, nahiz eta ikuspuntua aldatu (goitik, behetik, alde batetik edo bestetik begiratu), beren ezaugarria mantentzen dutenak dira nozio topologikoak. Nozio proiektiboak ordea, ikuspuntua alda daitezkeenak dira. 26.- Eman itzazu eskala hauek eskala numeriko moduan:0 +----+----+ 100 m.; 0+----+----+----+----+ 200 Km. 2zm=100 m; 2zm=10000 zm; 1zm=x; 2x= 10000; x=5000;1:5000---4zm=200 Km;4zm= 20000000zm, 1zm=x; 4x=20000000; x= 5000000; 1:5000000Alderantziz, adieraz itzazu eskala numeriko hauek, eskala grafiko eran:1: 50.000; 0,5Km=1 zm; 0+---+---+---+---+---+---+3Km; 6zm= 3Km1: 200.000; 2Km=1 zm; 0+---+---+---+---+---+---+12 Km; 6zm=12 Km27.- 1: 50.000 eskalako mapa dugu. Mapa horretan neurtutako 4cm.ko distantzia, zenbatekoa da errealitatean?1zm=50000zm;1zm=0,5 Km;4zm= 0,5 Km x 4= 2 Km- Eta alderantziz, zer luzera izango du 1: 150.000 eskalako mapa batean, errealitateko 9Km.ko distantziak?1zm= 150000zm;1zm= 1,5 Km;9Km / 1,5 Km = 6 zm. G.L:Koordenatu sarea: definizioa, elementu garrantzitsuenak, beren jatorria.DEF:Eguzkiaren jarrera desberdin hauetan oinarrituz finkatu ahal izan dira kokapenak ezagutzeko beharrezkoak diren erreferentzipuntuak, hau da, meridiano eta paraleloek osatzen duten koordenatu sarea.Abiapuntua lurraren ardatza eta bere bi muturrak dira: poloak; hauen inguruan finkatu eta koordenatu geografikoen sarea: ekuatorea, tropikoak, zirkulu polarrak eta gainontzeko paralelo eta meridianoak.Marra hauek irudikariak dira, lurraren ardatza bezalaxe, baina behar beharrezkoak orientatu gaitezen.Paraleloak ekuatorearekiko paralelo dauden lerro irudikariak dira eta ekuatoretik distantzia berera dauden puntuak lotzen dituzte; distantziaren arabera paralelo bakoitzak 0º eta 90º bitarteko neurria adieraz dezake. 0º ekuatorea da eta 90ºkoak poloak dira. Badaude dagoeneko aipatu ditugun paralelo berezi batzuk:Ekuadorea: lurra bere alde zabalenetik hemisferio izeneko bi zati berdinetan banatzen duen lerro irudikaria da.Tropikoak: (23º 27´) solstizioetan eguzkia bere zenitean ikusi dezaketen lurrazaleko puntuak lotzen dituzten paraleloak dira, Kanzer tropikoa iparraldeko hemisferioan, eta Kaprikornio Tropikoa Hegoaldekoan.Zirkulu polarrak: (66º 33´) urtean behin 24 orduko eguna eta 24 orduko gaua izan dezaketen lurrazaleko puntuak lotzen dituzten paraleloak dira. Meridianoak berriz, polo batetik bestera ezartzen diren zirkuluerdiak dira, ekuatorea perpendikularki ebakitzen dutenak. Meridiano batek eguzkia punturik gorenean (eguerdia9 garai berean ikusten duten lekuak biltzen ditu.Paraleloek bezalaxe, meridiano bakoitzak bere neurria du, 0ºtik hasi (Greenwichen) eta 180ºraino ekialdera eta mendebaldera. 5.- Klima gaiaren baliagarritasun didaktikoa Lehen HezkuntzanIngurunearen azterketa egiterakoan ezin dugu ahaztu lurralde bereko ezaugarri fisiko eta gizatiarrak etengabeko elkarrekintzan ari direla nolako edo halako paisai zehatza sortaraziz. Ezaugarri fisikoen oinarrian dagoen elementuen artean klima dago, lurralde baten nortasuna gehien definitzen duen baldintzetako bat.Lehen Hezkuntzan baina, nola landu klimaren gaia?Eduki kontzeptualei dagokionez, inguruaren ezagueraren atal garrantzitsu da, berarekin zerikusia duten hainbat gai funtsezkoak direlako inguru zehatz baten ezaugarriak ulertzeko: klimaren elementuak, eragileak, tenperaturak, prezipitazioak, presioak, klima mota desberdinen ezaugarriak,...Baina zein prozedura erabiliko genituzke ezagupen hauek lantzeko?-Grafikoen elaborazio, irakurketa eta interpretazioa: eguraldiaren mapak, klimogramak, isotermen mapak,...-Informazio bilketa: datuak biltzen ikastea egunkarietatik edo beste iturri batzuetatik.-Informazioaren aplikazioa: ezaugarri orokorrak mapa edo leku desberdinetara egokitzen jakitea; lurralde bateko ezaugarri klimatikoak ateratzea,...-Erlazioak ezartzea: a)klima gaiaren beraren barruan presioak, haizeak, itsas korronteak, e.a. b)klima eta ingurunearen arteko erlazioa: landaredi naturala, hidrografia,...c)klima eta gizakiaren bizimoduaren arteko erlazioa: klima-turismoa, klima-nekazaritza, klima-etxebizitza,... 7.- Eskalari buruzko gaia garatu: definizioa, adierazteko moduak, sailkapenak, neurrien erabilera... Gaiaren alderdi didaktikoa azaldu.DEFINIZIOA: Lurrazaleko luzera neurri errealaren eta berau errepresentatzen duen mapako neurriaren artean dagoen erlazioa da. Errealitatea eta plano edo mapen arteko proportzioa da eskala.ADIERAZTEKO MODUAK: Eskala numerikoa: Zenbaki bidez adierazten den erlazioa da. Adib. 1:20.000. Bigarren zenbakiak lurrazalean neurtutako luzera adierazten du, lehenengoak aldiz mapan neurtzen duena. Beraz, mapa horrek, neurri errealak 20.000 aldiz txikitzen ditu. Eskala grafikoa: Errealitateko distantziak graduatutako marra batean adierazten dira. Eskala numerikoaren ondoan adierazi ohi da.0l---+---+---+---l 2KmSAILKAPENAK:1. Oso eskala handia: 1:10.000 baino eskala handiagoa (2.zenbakia txikiagoa). Hauek dira Lehen Hezkuntzan erabiltzeko egokienak.2. Eskala handia: 1:10.000-100.000 bitartekoak. Mapa topografikoak eskal amota honetan egiten dira (1:25.000 eta 1:50.000).3. Erdi mailako eskala: 1:100.000-1:11.000.000 bitartekoak. Adib. Errepideetako mapak.4. Eskala txikia: 1:11.000.000 eta txikiagoa (bigarren zenbakia handiagoa). Atlas eta hormako mapa mundialetarako erabiltzen da.Eskala handia eremu txikiak modu zehatzean adierazteko aukera ematen du, eskala txikiak ordea, alderdi zabalak agertzen ditu, baina zehaztasunik gabe. Era guztietako mapak dira beharrezkoak momentuko interesaren arabera.NEURRIEN ERABILERA: Eskalak ez du neurri unitaterik adierazten, proportzioa adierazten du.Mapan neurketa egiteko erabiltzen dugun neurri bera izango da, hainbeste aldiz handituta, errealitatearen tamaina adieraziko diguna. Neurri aldaketak beharrezkoak izango dira zenbaitetan.8 Planoa. Planoa Lehen Hezkuntzan lantzen hasteko proposamena egin. Atal edo ariketa bat garatu.Planoa errepresentazio mota bat dugu, hau da, espazioa azalera lau batean adierazteko bide bat. Errepresentazio mota hau lurrazal zati mugatuetarako erabiltzen da, gehienetan hiri edo espazio hiritarretarako: auzo, herri, etxebizitza, e.a. Planoa, hiru dimentsiotako espazio edo objektu errealaren errepresentazio laua da, bi dimentsiotakoa; azaltzen duena goitik ikusita bezala adierazten du. Planoan elementu finkoak agertzen dira, mugikorrak ez (Autoak, jendea, animaliak,...).Erlazio topologikoetan oinarritzen den espazioaren errepresentazioa da; planoan errealitatean ikus daitekeena agertzen da: itxurak, hurbiltasuna, barrua, e.z. 2. zikloko ikasleak menperatzen ditu kontzeptu hauek, beraz, Lehen Hezkuntzako etapa egokia da planoak ulertzen eta interpretatzen ikasteko eta baita egiten hasteko ere. 2.zikloko ikasleak menperatzen dituen erlazio topologikoen artean, garrantzi berezia dauka jarraipen kontzeptuak, honek errazten baitu espazio topologikoen errepresentazioa. Ikasleak, espazioan elkarren ondoan edo bata bestearen atzetik agertzen diren elementuak ekar ditzake plano batean, ikuspuntu jakin bat erreferentzia bezala hartuz: adib. Herriko plaza irudikatzerakoan, badaki alderdi batean daudela: denda, taberna, etxea, harategia, okindegia.Planoak eskala handia erabiltzen du normalean: 1:100; 1:5.000; etab. Honelakoetan ez da beharrezkoa gertatzen zeinu konbentzionalen erabilera, planoan agertzen diren elementuak nahikoa erraz ezagutu baitaitezke. Badira eskala txikira egindako planoak, 1:25.000; 1:50.000 hauei mapa topografiko deitzen zaie.Planoek orientazioa espresuki adierazi behar dute.Planoak erabiltzen hasteko ariketak:a)Lehen hezkuntzako ikasleak planoa zer den uler eta esperimenta dezan, objektu errealen plano egiten has gaitezke, 1:1 eskalan, hau da, bere benetako tamainan. Horrela ohartuk oda planoa objektuak espazioan hartzen duen orubearen azalpena dela. Ariketa honen maila pixka bat igo dezakegu 1:2; 1:4; 1:8 eskalak erabiliz gelako objektuak errepresentatzen baditugu: liburuak, karpetak, mahaiak,...b)Hurrengo pausua marrazkiaren eta planoaren arteko konparazio eta bereizketa izango da. Egokia da, marrazki baten planoan, marrazkiko elementuak agertzea, edo objektu errealak eta bere errepresentazioa lotzea, irudian ikusten den bezala.c)Gelako plano aegin: eskala eta orientazioa zehaztuz (Eskala mota desberdinak erabili).d)Maketa edo marrazkitik planora pasatzea. Ariekta honek, ikuspuntuaren aldaketaz jabetzea suposatzen du.e)Planoa oinarri bezala erabiltzen duten jokuak antolatu: adib. altxorraren bila jokua, planoaren gaineko argibideak emanez, hasteko puntu kardinalak erabili gabe, eta geroago puntu kardinaletan oinarrituz oharrak. (Eskolako planoa, herrikoa, Donostiakoa, e.a. erabili).f)Mapa kognitiboa.g)Mapa topografikoaren irakurketa.9.- Mapa. Bere garrantzia Lehen Hezkuntzan eta bere erabilerarako estrategiak.Planoa errepresentazio mota bat dugu, hau da, espazioa azalera lau batean adierazteko bide bat. Mapak, planoak ez bezala, eremu zabalagoa hartzen du eta ez da inguru urbanistikoetara mugatzen, eskualde osoak, herrialde edo nazioak, kontinenteak, etab. adieraz ditzake.Mapek erabiltzen duten eskala, errepresentatzen duten eremuaren araberako da.Lurrazal zabalak azaltzean ezin dira arlo guztiak zehaztu eta horregatik sailkatzen dira mapak adierazten duten gaiaren arabera: mapa tematikoak deitzen zaie eta izan daitezke politikoak, fisikoak, ekonomikoak, populazioarenak, e.a.Mapek orientazio modu unibertsala erabiltzen dute: mapearen goikaldeak iparra adierazten du.Mapa baliabide didaktiko bezalaMapak planoen ondoren hasiko gara erabiltzen, espazio proiektiboaz gain, erlazio euklidearrak ere agertzen dira eta: distantziak, eskalak, altuerak, angeluak, eta. Beraz zailtasuna handiagoa da. Distantziak eta eskalak nahikoa zailak gertatzen dira, proportzioaren ideiarekin jokatzen dutelako eta 11-12 urterekin oraindik nekez erabiltzen dute kontzeptu hau eta nahiz eta ulertu. Kontzeptu hauek lantzeko, itinerario eta distantzia ariketak dira egokiak.2.zikloko ikasleak hasi daitezke mapak erabiltzen. Hasteko eskala bereko eta gai bakarra adierazten duten mapa tematikoak erabiltzea izango litzateke egokiena: adib. Euskal Herriko mapa fisiko, politiko, etab. eskala berekoak. Lehen hezkuntzako ikasleek,etapa honen bukaeran, mapak irakurtzen eta bertako informazioa erabiltzen jakin beharko lukete:-Gauzak kokatzen jakin: hiriak, autopistak, mendiak, ibaiak,...- Informazio mota bereiztu: sinboloak ezagutu eta ulertu.-Norabideak zehaztu, orientazioa menderatu.- Distantziak kalkulatu, eskala erabili.- Mapak aukeratzen jakin: mapa tematikoak bereiztu./Orokorrean hizkuntza grafikoak, eta mapak ez dute informazio espaziala biltzeko bakarrik balio, baita informazioa horren barneratzea erazteko ere, hau da, memorian gordetzen laguntzeko.Espazioko ezaugarrien inguruko informazioa atera, grafikoki adierazi eta gordetzen laguntzeko, zenbait estrategia didaktiko erabili dezakegu: espazioaren eskematizazioa.Eskemak, maparen datu ugaritasuna eta nahasmendua argitzen laguntzen du, eta bide batez, gogoratzen errazagoa da. Adibide argiena nazio eta kontinenteen ingurua azaltzen duten mapak dira eta hauei itxura geometrikoa ematen saiatzen bagara, ezaugarri geografikoak arretaz begiratu beharko diegunez, behin eskematizazio lana egin eta gero, oso erraz gogoratuko gara.


Entradas relacionadas: