Gizakiaren Sozializazioa, Politika eta Teoria Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,91 KB

Gizakiaren Sozializazioa eta Garapena

Sozializazioa ezinbestekoa da jaioberriarentzat? Bai, ezinbestekoa da. Izan ere, ume jaioberri bat babesgabeenetako bat da, eta bere alderdi biologikoaren babesgabetasuna sozializazioaren bidez orekatzen da. Jaioberri batek beharrezkoa du sozializazioa, bizirik iraun nahi badu. Sozializazioaren bitartez kultura bateko baloreak ikasten dira, eta jaioberri batentzat garrantzitsua da, lehenengo baloreak eta ezaugarriak ikasten hasten direlako; psikomotrizitatea adibidez. Jaiotzen garenean ez dakigu ezer egiten.

Homo Sapiensaren Garaipena

Zergatik Homo Sapiensa atera zen garaile Neandertalekin izandako gatazkatik? Garun-jarduerak aurrera egin ahala, Homo Sapiensak kide gehiago kudeatzen zituzten mikro-gizarteetan elkarbizitzarako eta antolatzeko gai izan ziren. Horrela, Homo Sapiensa garaile atera zen, Neandertalen garapena mugatuagoa zelako talde-kudeaketari dagokionez. Homo sapiensak komunikatzeko gaitasuna zuten eta taldeetan antolatzeko eta beraien ezagutzak transmititzeko ahalmena zuten. Komunikazioa eta hizkuntza abantaila handi bat da edozertarako.

Hizkuntzaren Garrantzia

Azal ezazu hizkuntzaren garrantzia gizakiaren garapen kulturalerako. Hizkuntza oso garrantzitsua izan da gizakiaren garapen kulturalerako, izan ere, gure gizartearen garapenean, talde handietan antolatzeko, ideiak, ezagutzak eta ezagutzak transmititzeko, eta gure beharrizanak asetzeko beharrezkoa da hitza.

Aristotelesen Ikuspegia

Azal ezazu Aristotelesen esaldi hau: “pertsona berez da izaki soziala”. Ezaugarri sozialekin jaiotzen garela eta bizitzan zehar ezaugarri horiek garatzen goazela. Umea jaiotzen da eta ya amen eta aitaren aurpegiak nahi ditu ikusi eta gauzak ukitu.

Azal ezazu Aristotelesen esaldi hau: “gizakia animalia politikoa da”. Gizakia soziala denez, berez sortzen du gizarte bat, beraz, gizarte horrek gizakiaren izaera politikoa behar du. Hau da, giza bizikidetza ona izateko eta herritarrei onurak emateko politika behar da, eta hori gizakiak ematen du.

Politika eta Botere Politikoa

Politika eta Boterearen Definizioak

Definitu politika kontzeptua. Politika, gizartea antolatzeko eta herritarrei onurak edo zerbitzuak emateko erabiltzen den praktika da. Politikaren zeregina gizartea antolatzea da. Gizarte horretan zereginak egongo dira eta horiek egiteko politika behar da.

Zer da botere politikoa? Botere politikoa, talde bat gidatzen duen eta talde horren antolakuntza errazteko erabakiak hartzen dituen pertsona talde bat da. Botere politikorik egongo ez balitz, nekez iraungo luke gizarte batek.

Zein hiru elementuk osatzen dute botere politikoa?
  • Indarra: Pertsona batek beste batzuk, haien interesen edo sinesmenen aurka, obeditzerera behartzeko duen ahalmena da.
  • Eragina: Zenbait proposameni eusteko edo haiei aurka egiteko, ahalik eta herritar gehienen babesa erakartzeko, konbentzitzeko eta mobilizatzeko ahalmena da. Botere pertsuasiboa da.
  • Autoritatea: Pertsona batek bere jarraibideak edo iritziak gainerakoek onar ditzaten duen ahalmena da. Konbentzitzeko ahalmena da, zuzenbidearen eta iritzi publikoaren babesa duena.
Demokraziaren Kontrol Mekanismoak
  1. Zer arrazoi ematen ditu egileak demokrazia gobernatzeko modua kontrolatzeko mekanismo eraginkorrena dela adierazteko? Hiru arrazoi ematen ditu:
    1. Botere politikoa komunitatetik datorrela (herritar guztiengandik), eta hark ordezkari batzuei (gobernariak) emandakoa da.
    2. Demokraziaren funtzioak gizarteko guztien ongia errealitate bihurtzera bideratuta daudela da.
    3. Gobernatzeko modua aldatzea edo ez aldatzea gobernariek beren egitekoa behar bezala betetzeak baldintzatzen duela da, eta beren lana ondo ez eginez gero, herriak beste gobernari batzuk aukera ditzake.
    Gure esku dago gustuko ez dugun hori aldatzea.
  2. Zer eginkizun ematen die autoreek herritarrei gobernu batek guztien ongia lortzen ez duenean? Gobernu batek ez badu guztien ongia lortzen, beren gobernua aldatzea eta lehenengo gobernariren ordez beste batzuk jartzea. Horretarako garrantzitsua da komunikabideen askatasuna, izan ere, ongi jakiteko zer gertatzen ari den komunikabideak beharrezkoak dira. Demokratikoak ez diren herrietan komunikabideak kontrolatzen dituzte.

Estatu Demokratikoa eta Legitimitatea

  1. Estatu demokratikoa eta legitimazioa:
    1. Bereizi itzazu estatua eta gobernua. Gobernua estatuaren funtzioak gauzatzeko ardura duen hura baino ez da, eta horretarako beste erakunde batzuetan delegatzen ditu bere ahalmenak. Estatuak, arau bidez bizikidetza erregulatzeko boterea duten erakunde-multzo batez osatuta daude, lurralde jakin baten bizitza nazionalaren testuinguruan. Gobernua guk aukeratutako politikariek osatzen duten taldea da, legeak egiteko eta horiek betearazteko. Botere legegilea, parlamentuan dago, lege bat onartzeko parlamentuan adostu behar da. Lege hori martxan jartzea da gobernuaren beharra (Botere exekutiboa). Gobernuak legeak idatzi eta parlamentuan onartzen bada, lege horiek betearazi. Gobernua behin-behinekoa da. Estatu betirakoa edo luzerakoa da, nahiz eta gobernua aldatu, estatuko erakundeak hor mantentzen dira. Parlamentua, juezak, botere judiziala, polizia, armada… erakunde horiek osatzen dute estatua.
    2. Azal itzazu estatu liberal demokratikoaren ezaugarriak. Berdintasunezko gizarteetatik sortutako estatu-eredua da. Eredu horren printzipioak honako hauek dira:
      • Herri-subiranotasuna: Boterea herriarena da.
      • Ordezkaritza: Agintzen dutenen agintarien oinarrian, obeditzen dutenen iritziak egon behar dute, agintarien hautesleak baitira.
      • Legearen arrazionaltasuna: Boterearen legitimazioa legearen arrazionaltasunean oinarritzen da, ez hura erabiltzen duen pertsonarengan. Legea arrazionala da, baldin eta arazoak konpontzeko balio badu eta, konpondu ezean, aldatzeko malgua bada.
      • Askatasuna: Estatu demokratikoak gizabanakoen eskubideak errespetatu behar ditu. Eskubide horietako bat bizitza pribatua antolatzeko askatasuna da. Hala, demokraziak gizabanakoen autonomia du ezaugarri.
      • Aurrerapena: Herritarren arazoak detekta ditzakete eta konponbideetan esku hartu.
      • Pluralismoa eta moderazioa: Botere guztiek, oso legitimoak izanda ere, mugatuta egon behar dute; ezin dira pilatu ez pertsona batengan, ez erakunde batengan. Botere-banaketa egon behar du eta elkar orekatu behar dute.
      Boterean isladatzen dira leku baten dauden ideologiak, plurala da. Demokrazia batean hori aberastasun bat da. Diktadura batean pentsamendu edo ideologia bakarra onartzen da eta demokraziak ideologia gehiago onartzen ditu.
    3. Azal itzazu estatu liberal demokratikoaren printzipio etikoak.
      • Gardentasuna: Herritarrek argi izan behar dute zer eskubide eta betebehar dituzten.
      • Ideal etikoa: Pertsona guztien giza eskubideak defendatzea izan behar da.
      • Berdintasuna: Pertsona guztiak berdin zerbitzatzea, pribilegiorik edo tratu berezirik gabe.
      • Errespetua: Herritarrek ezin dute eskatu erregulatzen dituzten arauen salbuespenik. Arauek eta legeek pertsona guztien eskubideei erantzun behar diete.
      Garrantzitsuena berdintasuna da, izan ere, ematen du elitean daudenek delitu bat egiten badute ez dutela zigor berdina jasoko maila baxuago bateko pertsona batek baino. Horregatik askotan berdintasun hori ez da ikusten.
  2. Bereizi itzazu legezkotasuna eta legitimitatea. Legezkotasunak esan nahi du legearen arabera ezarri dela zerbait. Legitimitatea, berriz, legea betetzeko dauden arrazoiei egiten die erreferentzia. Botere bat legitimoa izateak, botere hori justifikatuta dagoela esan nahi du.

    Adibidez: Eutanasia, lege hori martxan jarri da eta lege horrek esaten duena bete behar da (legezkotasuna). Legitimitatea, gure funtsezko eskubideak errespetatzea da.

    Desauzioak, legezkoa da baina ez da legitimoa, ez duelako errespetatzen gure funtsezko eskubideak.

Teoria Politiko Nagusiak

  1. Platonen sistema politikoa
    1. Platon demokraziaren kontrakoa zen. Zergatik? Gorroto zuen demokrazia: batetik, Platon familia noble batekoa zelako; eta, bestetik, Sokrates bidegabeki kondenatzeko adina ere usteldu zelako sistema hori. Sokrates Platonen irakaslea, demokraziak Sokrates heriotzara eramaten du, heriotza zigorra ematen diote. Bere ustez gizon zintzoa eta zuzena zen eta ez zegoen ados zigorrarekin. Demokrazia da ez dakitenen gobernua, ahulen gobernua da, prestatuta ez daudenena. Gobernua elitearen esku egon behar zen, erabaki zuzenak hartuko zituztenak. Jende askok demokrazia zertarako? Gobernua elitearen esku egon behar da.
    2. Platonen sistema ideia honetan oinarritzen da: “herritar bakoitzak bere talde sozialari dagozkion bertuteak baliatu behar ditu”. Zer esan nahi du? Pertsona bakoitzak gaitasun edo bertute batzuk izango ditu. Batzuk elitekoak, gai izango dira gobernatzeko, beraz haurtzaroan ikusten denean lider izateko gaitasuna, gobernarien taldean sartuko dute eta gobernatzeko heziko dute. Sasoi hartan armada potente bat eduki behar zen, oso garrantzitsua zen. Gerrero asko eta onak edukitzea, beraz haurtzaroan ikusten bazuten armadarako aproposa izango zela, horretara dedikatzen ziren. Ogibide baxuenak dituztenak, izango litzateke hirugarren blokea eta hori ere haurtzarotik bereizten zen. Estatuak haurtzarotik mailakatzen zuen gizartea, pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera. Ez zegoen aukera talde batetik bestera pasatzeko, soilik soldaduak zuten gaitasun hori.
    3. Zer pentsatzen duzu Platonen sistema politikoari buruz? Gure ikuspuntutik ez gaude ados, pertsonak mailakatzea beraien gaitasunen arabera ez dagoelako ondo, azkenean txikitatik bereizten duzulako jendea. Gure ikuspuntutik oso garrantzitsua da jendea. Eta Platonen sistema politikoa totalitarioa da, estatuari ematen zaiolako botere guztia.
    4. Azal ezazu Makiavelo teoria politikoa. Oinarritu zaitezke ondorengo esaldian “helburuak justifikatzen ditu bitartekariak” (gutxienez 150 hitz). Makiavelok erabat aldatu zuen politikaren kontzeptua. Kontzeptu tradizionalaren arabera, arrazoiaren eta justiziaren arabera gobernatzeko artea da politika; Makiaveloren arabera, berriz, boterea lortzeko eta botereari eusteko artea da. Bere ustez, garrantzitsuena emaitzak dira eta, politikari dagokionez, bitarteko kaskarrak desegokiak dira. Azken finean, politikari baten bere boterea babestu behar du, gobernatzeko artea bere boterea mantentzeko artea da. Horregatik dio, botere hori mantentzeko, hau da, emaitza onak izateko, edozein gauza egin daitekeela. Helburu ona bada edozein gauza egin daiteke. Gobernari ona bada, askotan berak gustuko ez dituen dezisioiak hartu behar ditu, baina helburua ona bada berdin da dezisio hori zein den. Helburu onak, bitarteko txarrak justifikatu ditzake. Adibidez: gaur egun esaten da gure politika makiavelikoa dela, gure politikariak beraien boterea luze mantentzeko edozer gauza egiten dutelako. Politikatiek gezurrak esaten dituzte eta hainbat kontradizio esaten dituzte, egunero ikusten dugu kontraesanetan erortzen direla, beraien ustez nahiz eta gustokoa ez izan, beraien helburuak mantentzeko hori egin behar dute. Koronabirusaren egoeran, esaten zuten ez dela behar maskarilla ez zegoelako maskarillarik, hau da, gezurretan ibili ziren gizartea manipulatzeko, eta behin maskarillak lortu zirenean orduan esan zuten beharrezkoak direla.
      • Gaur egungo politika makiavelikoa da? arrazoitu erantzuna. Bai, askotan hala dela esan daiteke, politikariak beraien helburuak (boterea mantentzea) lortzeko bitarteko ez-etikoak erabiltzen dituztelako, nahiz eta horrek herritarren konfiantza kaltetzen duen.
  2. Kontraktualismoa: Hobbes, Locke, Rousseau eta Montesquieu.
    1. Zer defendatzen du kontraktualismoak? Teoria horien arabera, herriak du benetako subiranotasuna, herria osatzen duten gizabanakoen artean gizarte-itun edo kontratu baten ondorio baita gizartea. Hain zuzen, haien teoria politikoak ideario demokratiko aitzindaritzat hartzen dira, eta handik mende batera arrakasta izugarria izan zuten ilustratuen artean. Politikan kontraktualismoak esaten du kontratu bat egin behar dela, gobernariren eta herritarren artean. Egin behar dela ustezko kontratu bat eta bi partean eskubide eta betebehar batzuk edukiko dituzte. Defendatzen dute egon behar dela bi parteen artean kontratu bat, betebehar eta eskubide batzuk, hau da, lotura bat egon behar da behartzen gaituena marko juridiko baten barnean jokatzen.
    2. Azal ezazu kontraktualismoaren bilakera:
      1. Hobbes. Thomas Hobbesek gizakiari buruzko ikuspegi pesimista du, eta haren ustez, gizakia grinen mende bizi da. Hobbesen arabera, jatorrizko egoeraren ezaugarri bereizgarriak ezegonkortasuna eta indarkeria dira; izan ere, ez badago legerik, ez agintaritzarik, ezer ez da bidezkoa, ezta bidegabea ere, eta denek dute denerako eskubidea. Gizaki guztiak ia berdinak dira indarrari eta makurkeriari dagokionez, ez da inor nabarmentzen, eta horrek eragiten du, Hobbesen hitzetan, “Bellum omnium contra omnes”, hau da, gizakiaren arteko etengabeko gerra. Egoera horretan, bizitza laburra eta jasanezina da. Adierazitako guztia Hobbesek latinezko esapide baten bidez laburtu zuen: “Homo homini lupus” (gizakia otsoa da gizakiarentzat). Gizakiak berez gaiztoak izateaz gain, adimendunak ere badira, eta beren artean itun bat egitea erabakitzen dute une jakin batean. Gizabanakoaren botere guztia subirano bati ematean datza itun hori, hark ordena eta bakea jar ditzan. Sinatutako ituna atzeraezina da; hau da, behin betikoa. Gizakia pesimista da, berezko gaiztoak garela. Utzi ezkero, edozer gauza egiteko kapazak garela, hil, apurtu… orduan gizakiok behar dugu botere absolutu bat biolentoak izateko jatorrizko bulkada hori kontrolatzeko, izan ere, utzi ezkero etengabeko gerran egongo ginela, eta beraz, beharrezkoa dela norbaiten hori kontrolatzeko. Hobbesek monarkia bultzatzen zuen. Adibidez: krisi garaian jende askok hau defendatzen du, izan ere, Txinak pandemia gelditzea lortu du herritarren eskubideak mugatuta daudelako eta maila altuko pertsona baten agintzen duelako. Baina askatasuna galtzen da.
      2. Locke. Jatorriz berekoiak gara, baina dio botere bat egon behar dela hau kontrolatzeko, hau da, kontratu bat, baina betebehar batzuk ditu gobernuak: gizabanakoen eskubidea bermatzea.
      3. Rousseau. Kontrako argumentua, gu izaten onak gara, zergatik gaiztotzen gara? Bizi garelako gaiztotzen gaituen pertsonen menpe. Onak gara baina bizi bagara gure jatorri hori errespetatzen ez duen sistema baten, ba sistema hori kendu eta gure jatorrizko zientzia hori errespetatzen duen sistema jarri, demokrazia. Gizarteak egiten gaitu gaizto.
      4. Montesquieu. Botereak bananduta egon behar dira, hiru botere:
        • Legegilea: Parlamentuan kokatzen da. Parlamentuan esaten da onartutzat ematen den edo ez.
        • Betearazlea: Gobernuari dagokio lege hori martxan jartzea.
        • Judiziala: Lege hori ez bada betearazten hartzen du parte. Askotan, botere judiziala politizatuta dago.
      • Gaur egungo sistema demokratikoak kontraktualismoan oinarritzen dira? Bai, horretan oinarrituta dago. Herritarren artean aukeratzen direlako ordezkariak eta kontratua bezala legeak idatzita daude. Badaude legeak gure kontratuak direnak, lege horiek esaten dute gure betebeharrak.
  3. Kapitalismoaren oinarri filosofikoak XIX. Mendean:
    1. Stuart Mill: “indibidualtasuna” (estatu batuetan, indibidualtasuna da balore bat)
      1. Zer esan nahi du? “Gizabanako bakoitzak bere indibidualtasuna landu behar du, harmonizazioaren eta gizarte berdintzailearen aurka” Gizakiak ez garelako makinak, espezie batekoak gara baina guztiok desberdinak, bakoitza berezia eta bakarra, errepikaezinak eta ez gara egokitzen eredu estandar batera. Stuart Millek demokrazia bultzatzen du eta horretarako bakoitzaren garapena eta gizartearen heldutasunaz jokatzea ezinbestekoa dela. Gizakiak denok bereziak eta bakarrak gara. Eta berezitasun hori sistemak mantendu behar du. Lehiaketa bat justua izateko, abiapuntua guztiontzako berdina izan behar da, eta hori sistemara eramaten badugu, estatu batuetan esaten da abiapuntua berdina denez denontzako, bakoitza bere ahaleginagatik helduko da heldu behar den tokira eta beste batzuk atzean geratuko dira. Hori justua da. Bakoitza nahi duen eta ahal duen lekura helduko da bere ahaleginaren arabera eta hori justua da. Ziurtatu behar dena da denok abiapuntu berdinetik hasten garela. Bakoitza berezia da eta egin duenaren arabera geratuko da leku baten eta ez dugu atzera begiratu behar indibidualistak izan behar gara.
      2. Ados zaude aurreko esaldiarekin? Arrazoitu erantzuna. Bai, bakoitzak bere ideiak garatu behar dituelako, bere pentsaerak eta ez da besteenetaz eramaten hutsi behar guztien onerako.
    2. Marx: labur ezazu Marxen pentsamendu politikoa. (berdintasuna) Marxek ustez gure gizartean bi klase sozial nabarmen daude: esplotatzaileak eta esplotatuak. Eta beraien artean liskarrak sortzen dira. Marxen ikuspegi optimista eta utopikoaren arabera aurkakotasun hori ez da saihetsezina eta betirakoa; gizartea egin behar dela prozesu iraultzaile baten bidez (Jabetza pribatuak, klase sozialak desageraraziz). Marxismoak klase sozialekin nahi du amaitu, izan ere, gure gizartea piramide bat da. Beraz, Marrxek piramide hori apurtu nahi du, berdintasuna nahi duelako. Goian dagoenak diru asko du eta behian dagoenak ez. Piramide goian jabetza asko dituenak daude, adibidez: Amancio Ortega. Marx egongo bazen hemen, Amancio-ri dena kenduko lioke. Indibidualismoan dena da pribatua eta marxismoan dena da publikoa. Alde batetik sistema indibidualista daukagu, erdian sistema mixtoa dago eta beste aldetik marxismoa daukagu.
  4. Habermasen teoria politikoa:
    1. Zer esan nahi du ondorengo esaldiak: “beharrezkoa da herritarrek etorkizun komunaren erantzukizuna onartzea, eta gizarteari eta gizarteko baldintzei buruzko gogoeta egitea” Habermasen deliberazio-politikak oinarritzat duen alderdi erabakigarrietako bat gizarte zibilak izan behar duen sendotasuna da, bai eta hark gizarteari eta gizarteko herritarrei eragiten dieten kontu guztiak zalantzan jartzeko. Gure demokrazia parte hartzailea izan behar da. Sortzea sistema bat, guretzako beharrezkoak diren gauzetarako erabakietan parte hartze gehiago edukitzea eta ez, lau urtean behin bakarrik bozkatu. Gu ez gara pasiboak, guk zuzenean kudeatzen dugu gure dirua. Deliberatu egin behar da, guk eztabaidatu behar dugu erabakietan. Horrela bada, guk neurri handi baten aktiboak gara, prozesu baten parte gara ez baitugu dena politikoen eskuetan uzten. Gure demokrazia ordezkaritza da, lau urtean behin bozkatu egin behar dugu. Gu ez dugu erabakiak hartzen zuzenean, gu gure ordezkariak aukeratzen ditugu eta gero hartzen dira erabakiak. Ordezkariari ematen diogun boterea oso handia da.
    2. Irakur ezazu 4.testua: erantzun galderak. Ustelkeria du mintzagai testuaren egileak. Zure ustez, zer ustelkeria mota aipatzen ditu egileak? Ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, gizarte-ondasunen abusua egitea, kontratu publikoak manipulatzea, enplegu faltsuak sortzea eta finantzatzea, zergak/iruzurrak egitea, legez kontrako jardueren bidez lortutako kapitala zuritzea, etab. Egilearen ustez, zer da demokrazia? Arrazoitu zure erantzuna. Demokrazia proiektu etiko bat da, bertutean eta balio sozial eta moralen sistema batean oinarritua. Demokraziak egiten gaituelako berdinak boterearen aurrean. Testuan irakurritakoaren arabera, zer ondorio kaltegarri eragiten ditu ustelkeriak demokrazian? Demokraziak ospe ona galtzen du, politikarekiko gaitzespena gailentzen da, abstentzio kopuruak gora egiten du eta muturreko eskuinek ere bai. Gobernua usteldu egiten da eta ondorioz demokrazia ere bai. Jendeak politikariak arazo bezala ikusten du. Arazoak konpondu behar dituztenak, arazo bihurtzen dira.
  5. Herritartasun globala eta demokrazia:
    1. Zer proposatzen du herritartasun globalaren teoriak? Estatu-mugarik gabeko mundu demokrazia bat, gizaki guztientzat giza eskubide berberen alde egiten duten herritar, kosmopolitek osatuko lukete demokrazia hori. Lortu behar dugu superatzea nazio ikuspuntu hori, zu zara frantsesa, zu zara alemana, zu zara espainiarra… Mundu global baten eskubideak globalizatu behar dira.
    2. 5.Testua: irakur ezazu testua eta erantzun galderak.
      1. Justifikatuta al dago hauteskunde-kanpainetan egia ostea erabiltzea boterea eskuratu ahal izateko? Ez, gero eta jende gehiago algoritmo bidez aukeratutako edukietatik jasotzen dute informazioa.
      2. Nork du erantzukizun handiagoa egia-osteraren sinesgarritasunean, sortzen dutenak ala sinisten dutenak? Sortzen duenak, berak gezurra dela dakielako eta bere nahia, gezur hori ahal denik eta jende gehienek sinistean datza.
      3. Zer sektoretan da sistemikoa ustelkeria, autoreak dioenez? Kontratazio publikoetan, hirigintzan eta kontratazio publikoan.
      4. Zertara bideratzen dira prozedura ustelen bidez lapurtutako baliabide gehienak? Zegatik gertatzen da ustelkeria hori? Alderdi politikoa finantziatzera, politikarien eta funtzionarioen jardunak kontrolatzeko.
      5. Zer iritzi duzu politikako gezurrei buruz, Gogorrago zigortu beharko litzateke? Bai, gogorrago zigortu beharko litzateke, politikariak transparenzia osoz jokatu behar dute gure ordezkariak direlako.
      6. Zergatik leuntzen dute teknologia berriek (gure politikarien gezur oinarria)? Sare sozialen eta Interneten ondorioz, gizarte baten gezur dosi onargarria nabarmen gainditu da eta horrek ondorio suntsitzaileak izan ditu gizartearentzat eta demokraziarentzat.
  6. Pentsaera utopikoa.
    1. Zer da utopia? Utopia kontzeptuak mundu ideal edo ironiko bati egiten dio erreferentzia; benetan daukan mundua ez bezalako mundu bat aurkezten du, hari kritika egin ondoren. Adibidez, herritartasun globala agur egunean utopia da, guk ametsa daukagu egunen batean denok eskubide berdinak izatea.
    2. Zein funtzio betetzen du utopiak?
      • Itxaropena: Amets horrek esperantza ematen digu.
      • Kritika egitea: Utopia amets bat bada, gaur egungo egoera kritikatzen du, zaharra dena kritikatzen du, zerbait superatu nahi duelako.
      • Balio batzuk adieraztea: Utopiak beti mundu hobe bat nahi du lortu, balio berriak lortu nahi ditu. Gaur egun utopikoa ematen duena, posible da lortzea. Ematen duena amets bat dela lortu daiteke.
    3. Zer da distopia? Distopia edo antiopia fikziozko gizarte mespretxagarri bat deskribatzen du. Halako gizarte distopikoak eleberrietan, saiakeretan, komikietan, telesailetan eta zineman ikusten dira. Utopiaren kontrakoa da, utopia amets polita da beti hobekuntza lortzeko jarraitzen den bidea, eta distopia guztiz kontrakoa da, ez da ideala. Gure egoera distopikoa da. Pelikula askotan deskribatzen den mundua distopikoa da, pandemia, gerrak…

Entradas relacionadas: