Gizakiaren Moralaren, Politikaren eta Erlijioaren Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB

1. Nola deskribatuko zenuke ekintza morala?

Hona hemen ezaugarriak:

  • Bere ekintzen erantzukizuna betetzea gizakiaren betebeharra da.
  • Gizakiaren ekintzek gizartean ondorioa izaten dute, zuzenean edo zeharka.
  • Moralki epaitu ditzakegun ekintzak dira. Moralki epaitzean, kontuan izan beharreko gauzak:
    • Zergatia: zerk bultzatu duen ekintza burutzera (zergatik?).
    • Helburua: ekintzarekin zer lortu nahi zuen (zertarako?).
    • Tresna: erabili duen baliabidea (nola?).

2. Zergatik da moralduna gizakia?

Gizakia moralduna da, askea delako eta gizartean bizi delako. Gizakiaren ekintzak gainerako kideengan eragiten dute eta, horregatik, hauen erantzukizunaz jabetu beharra dauka gizakiak. Gizakiak eboluzioan zehar ikasi duena:

  • Gizakiak bere ekintzen ondorioak aurreikusi ditzake. Mila batean, ez guztiz, etorkizuna irudikatu dezake.
  • Gizakiak objektu eta ekintzak aukeratu eta epaitu ditzake, baduelako errealitatea sailkatzeko gaitasuna.
  • Jokatzeko modu ezberdinak sortzeko gaitasuna dauka gizakiak. Senaz mugaturik ez dagoelako, asmatu beharra dauka.

Bi esanahi ditu:

  • Erantzunak gure gain ditugun ekintzak onartzera behartzen gaitu.
  • Ekintzak onartzeaz gain, erantzukizunak gure ekintzek besteengan eragin ditzaketen ondorioak onartzera behartzen gaitu.

3. Zer esan dezakezu bizitzen ikasteari buruz?

Animaliek existentziarekin bizitza egina dute jaiotzen direnetik. Pertsonok, ordea, bideratu gabeko gizakiak gara. Horregatik, gure bizitza eraiki eta bideratu beharra daukagu, hau da, bizitzen ikasteko beharra dugu. Bizitzen ikastea behar-beharrezko jakintza da. Zeregin horretan laguntzeko, baditugu hainbat jakintza. Morala, politika, zuzenbidea eta erlijioa, zentzu zabalean, jakintza praktikotzat har daitezke, lagundu egiten baitigute gure bizitza eraikitzen eta norabidea finkatzen. Norabidea finkatzea diogunean, esan nahi da zerbait edo norbait xede baterantz zuzentzea edo bideratzea.

  • Moralak esparru pertsonalean eta besteekiko harremanetan orientatzen gaitu.
  • Politikak eta zuzenbideak, berriz, esparru sozialerako eta publikorako orientazioa ematen digute.
  • Erlijioak, aldiz, beste pertsonekin eta munduarekin bat garela eta lagun hurkoarekin harremanetan gaudela sentitzen laguntzen digu.

4. Norantz zuzentzen gaituzte politikak eta zuzenbideak?

Arau juridiko eta erabaki politikoak komunitate politiko jakin bateko guztien ongia lortzera zuzenduta daude. Arau eta erabaki horiek alde indibiduala eta alde soziala dute. Gizabanakoaren ongia guztien ongiaren gainetik jarri behar da. Politikarekin eta moralarekin lotutako kontzeptu bat izan behar dute ardatz: justizia edo zuzentasuna.

5. Norantz zuzentzen gaitu moralak? Eta nola erlijioak?

Moralak esparru pertsonalean eta besteekiko harremanetan laguntzen digu, eta gure errealizazioa lor dezagun gidatzen gaitu. Horretarako, bizitza oneko idealak, aholkuak eta bizitako esperientziak eskaintzen dizkigu, balio eta arau bihurtuta.

  • Legeek estatu jakin bateko kideei soilik eragiten diete, baina jarraibide moralek pertsona guztiak orientatzen dituzte.
  • Batzuetan, inongo legek agintzen ez duen zenbait lege moraltzat hartzen dugu, gure jarraibideei kasu eginez.
  • Beste batzuetan, berriz, betebehar moralaren aurkakotzat jotzen dugu lege batek agintzen duena.

Erlijioak hilezkortasun nahira eta azkenburuko zentzuaren bila ibiltzen gaitu. Erlijio-esperientziei eta bilaketei erantzuten diete. Erlijio-erantzuna zoriontsu izateko eta nahigabeak arintzeko gonbita da. Jarrera maitekorra, laguntza eta errukia eskaintzen dute.

Testu komentarioak

  • Lehoia: hizkuntzarekin (hizkuntzak pertsona banako izatea).
  • Hitz egitea: pultsioa eta hizkuntza.
  • Biologikoki: jasotzea eta hizkuntza.
  • 3. dokumentua: bizitzen ikastea.
  • 4. dokumentua: aldartea eta izatea.

Entradas relacionadas: