Gizakiaren Kontzeptua eta Eboluzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB

Zer da Gizakia?

Antropologia: Gizakiaren inguruko ezagutzak biltzen dituen zientzia da, gizakiaren eboluzio biologikoa, desagertu diren herrien bizimoldeak edo gizarte ezberdinetan aurki daitezkeen kultura ezberdinak aztertuz.

Eboluzioaren Teoriak

Fixismoa: Espezie guztiak munduaren sorreratik aldatu gabe, modu finkoan, iraun dutela dioen doktrina eta teoria da.

  • Independenteak
  • Garapenik ez, betidanik betiko berdinak

Eboluzionismoa:

  • Garapenaren menpe
  • Aldaketak: ez dira betidanik berdinak, ezta betirako ere

Darwinismoa: Bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, baliabideak izaki bizidunak baino urriagoak direnean. Hautespen naturala da borroka horren ondorioa. Hala, espezierik gogorrenek egiten dute aurrera, hau da, ingurunean moldatzeko gaitasun handienak dituztenek. Aldiz, moldatu ezin direnak suntsitzen dira, eta gai direnen ezaugarriak, berriz, ondorengoetara igarotzen dira.

Lamarckismoa: Bizitzan zehar lortzen dituzun garapenak zure ondorengoei pasatzen dizkiezu, izaki bizidunek ingurunera moldatzeko duten premiak euren organoetan aldaketak sortzen baititu.

Gure Eboluzioaren Bi Etapak

  • Hominizazioa: Primate batzuetatik gaur egungo gizakietara eboluzionatzeko prozesu ebolutiboa da.
  • Humanizazioa: Humanizatzeko ekintza.
  • Hominidoa: (Definizioa falta da)
  • Hominoidea: (Definizioa falta da)

Homo Sapiens: Naturara moldatzeko bizkortasuna duen eta ingurumenak eragiten dion presioari biologikoak soilik ez diren kulturaren, hizkuntzaren edo gizartearen bidez eusten dion duela 100.000 urteko gizakia da.

Gizakiaren Portaera Desberdinak

  1. Sinbolizatzeko gaitasuna: Animaliek zeinu naturalen bidez komunikatzen diren bitartean, gizakien arteko komunikazioa zeinu hizkuntza bidez gertatzen da.
  2. Errealitatearen pertzepzioa: Kanpoko eta barneko objektuen eta gure baitaren arteko bereizketa egiten dugu. Aldiz, animaliak euren ingurunea estimulu bidez jaso eta bertan murgilduta bizi dira.
  3. Munduari irekiak: Gure baitan garenaz gain kanpokoa nahi izatearekin batera, espazioaz eta denboraz urrunagoko errealitateak pentsatzeko gai gara.
  4. Aukeramena: Gizakiak, gainontzeko animaliak ez bezala, bere senezko desirei ezetz esan eta etorkizuna aukeratzeko gai dira.
  5. Amaitu gabeak: Gizakia ez da inoiz guztiz egiten, beti dauka gehiagoren desioa. Bukatu gabeko proiektua gara. Horregatik gara promesak egin ditzakegun animalia bakarrak (Nietzsche).
  6. Bere baitan biltzeko gaitasuna: Gizakiak bere burua du bere ekintzak bideratu eta arautzeko. Horrela egiten ez duenak bere burua alde batera uzten du.
  7. Irudikatzeko gaitasuna: Ezagutzen ditugun gauzetatik askatuz gauza berriak sortzeko gaitasuna da.
  8. Arrazoitzeko gaitasuna: Gure proiektuak eta bizitza antolatzeko dugun gaitasuna da.

Gizabanakoa, Gizartea, Kultura

  • Indibiduoa: Kulturaren araberakoa den, eta Mendebaldearen historian Aro Modernoaz geroztik kokatzen den duintasun paregabean eta errepikaezinean oinarritzen den gizabanakoaren duintasuna, eskubidez eta askatasunez hornitzen da.
  • Gizabanakoa: Biologikoki, giza espezieko ale bat da. Baina kulturalki, modu askotara uler daiteke.
  • Indibidualismo posesiboa: Jendeak pentsatzen duenean bere buruaren jabe bakarra dela eta inori ezer zor ez diola.
  • Nortasun pertsonala: Nortasun sozialarekin batera garatzen dugun nortasuna.
  • Nortasun soziala: Bakoitzak duen jatorri sozialarengatik edo taldean izandako bizipen eta harreman ezberdinetatik sortutakoa eta errepikaezintasuna ematen digun nortasuna.

Entradas relacionadas: