Gizakiaren Kontzeptu Filosofiko eta Sozialak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,94 KB
Gizakia Karentziala da
Gizakia “animalia karentziala” dela esateak adierazten du, ikuspegi biologikotik, ez duela bere ingurune naturalean bizirauteko beharrezko egokitzapen fisiko edo organikorik modu instintiboan, hau da, ez duela ingurunera egokitzeko berezko tresna naturalik. Beste animaliak jaiotzetik moldatuta dauden bitartean biziraupenerako, gizakiak bere adimena eta sormena erabili behar dituen bitartean ingurua eraldatzeko. Horregatik kultura, teknologia eta gizarte-egiturak sortzen ditu bere beharrak asetzeko. Hori dela eta, Gehlenek gizakia animalia karentziala dela dio.
Historizismoa
Dioenez, gu ez gara naturalak, edo naturarik ez dugu, baizik eta gizakia historiaren emaitza dela; pertsona bakoitza bizitzako egoera edo esperientzia horien ondorioz dela gizakia.
Konduktismoa
Etologiari erantzuteko sortu zen korrontea da. Gizakiak instintuak dituenik baztertzen du. Gugan dena ikasia dela dio, Tabula Rasa kontzeptuan oinarrituz.
Existentzialismoa
Baieztatzen duenez, naturarik ez dugu, eta hori “kondena” bat da guretzat. Aukeratzera derrigortuta dago gizakia: Tu Decides.
Intsektuen Eboluzioa
Hautespen naturalaren eta mutazioen emaitza da. Horren arabera, espezieak mutazioen edo hautespen naturalaren bidez eboluzionatzen dira. Horrek esan nahi du, bizi-baldintza ezberdinetara moldatzen direla bizirauteko; bestela, hil egingo dira. Eta hori guztia intsektuei gertatu zaiena da, belaunaldiz belaunaldi eboluzionatuz, mutazioen ondorioz.
Sartre: Gizakiaren Existentzia
Gizakia lehenik existitzen da, eta ondoren eraikitzen du bere esentzia. Hau da, ez dugu aurrez zehaztutako izate edo helburu finkorik, baizik eta gure ekintzen bidez definitzen ditugu gure nortasuna eta izaera. Gure bizitzan erabakiak hartzeko askatasuna dugu, eta horien bidez moldatzen dugu gure norabidea. Gizakiak ez du berez ezarritako esentziarik; bizitzan zehar bere buruaren eraikitzaile bihurtzen da. Hori da existentzialismoaren oinarrietako bat.
Marx: Azpiegitura eta Gainegitura
Marxek uste duenez, gizartea egitura ekonomiko baten arabera antolatuta dago, eta horren baitan bi maila bereizten direla:
Azpiegitura
Ekonomiaren oinarria da, ekoizpen-modua, produkzio-harremanak eta baliabideen banaketa barne hartzen dituena. Bertan, klase sozial nagusiak bereizten dira, hala nola, burgesia (jabetza dutenak) eta proletariotza (lan-indarra saltzen dutenak).
Gainegitura
Azpiegituraren gainean eraikitzen da, eta gizartearen alderdi ideologikoak barne hartzen ditu, hala nola, kultura, politika, erlijioa eta legeak. Elementu horiek boterean dagoen klasearen interesak babesten dituzte, eta azpiegituraren funtzionamendua sendotzen laguntzen dute.
Marxen arabera, azpiegitura da gizartea benetan baldintzatzen duena, eta gainegitura horren legitimazio-tresna da, klase nagusiek beren boterea mantendu dezaten.