Gizakiaren izaera soziala eta arrazoiaren bilakaera filosofian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,73 KB

Gizakiak, sozialak gara izatez?

4.8. Gizakiaren izaera sozialaren inguruko eztabaida.

  • Bai, sozialak gara izatez

    • Jaiotzetik hil arte gizartearen beharra dugu, ezin gara bakarrik bizi.
      • Aristotelesek hori uste zuen, eta froga bat dago horretarako: Lengoaia.
  • Ez, ez gara sozialak izatez

    • Gizartea asmakizun bat da, ez da naturalki ematen; hau da, artifiziala da.
    • Bi modu daude ulertzeko ez garela izatez sozialak:
      • Rousseau

        • Uste du gizakiak onak garela jaiotzez.
        • Gizarteak gaiztotzen gaituela uste du.
        • Gizartea eraberritu beharko genukeela uste du.
        • Gizartea hezkuntzan oinarritua izan behar dela uste du, desberdintasunekin amaitzeko.
        • Guztion artean kontratu soziala egin behar dela uste du.
      • Hobbes

        • Gizakia ez dela fidagarria uste zuen.
        • Gizarte on bat egiteko gizakiak menperatu behar direla uste du.

Arrazoia

  • Definizioak

    • Ahalmen gisa: Arrazoiaz pentsatzeko ahalmena dugu, baina ez dugu arrazoia beti erabiltzen; batzuetan ahalmen horri ez diogu kasu egiten. Adibidez: Sena erabiltzen dugunean, gauzak arrazoia erabili gabe esaten, egiten... ditugunean.
    • Metodo gisa: Urrats batzuk izan beharko lituzke, ordena bat mantenduz, modu horretan ulertzeko. Urrats horiek argiak eta errazak izan behar dira.
    • Kausa edo zergati gisa: Zergatik gertatu den bilatzen saiatzen zara.
    • Asmakizun gisa: Adibidez: 2+2=4 (arrazoia duzu).
    • Filosofian, batez ere, metodoa erabiltzen da, arrazionaltasuna izenez.
  • Arrazionaltasunaren ezaugarriak

    • Unibertsaltasuna: Gizaki oro arrazoiaz hornituak gaudenez, unibertsala da, nahiz eta batzuek ezin duten arrazionaltasuna erabili (adimen gaixotasunak dituztenek).
    • Eraginkortasuna: Nire helburuak lortzeko metodorik hoberena da, gehienbat tresna gisa.
    • Sistematizitatea: Sistematikoa da arrazoia; loturak eta zentzua ditu, sare batean lotuta.
    • Koherentzia: Zentzua izatea eta ulertu ahal izatea. Gaur esaten duguna bihar berdina izango da. Adibidez: Armiarmek sareak egiten dituzte animaliak eror daitezen, eta lotura hori konturatzeko egiten dute.
    • Errealismoa: Arrazoiak ez du ezinezkorik eskatzen; erreala izaten da. Ameskorrak bagara, irudimena erabiltzen dugu, ez arrazoia.
    • Tolerantzia: Desberdinak errespetatuz jokatzean datza. Onargarriak dira iritzi aldaketak, eta iritzi desberdinak onargarriak dira arrazoiak ematen badituzte. Zientzialariek eta filosofoek erabiltzen dute arrazoia, zientzialariek batez ere.
    • Autonomia: Arrazoia erabiltzean autonomia da; ez dago baldintzatua, arrazoiak bakarrik baldintzatzen du. Iritzi bat baldintzatzen dutenak tradizioa edo autoritatea izan daitezke. Adibidez: Elizak zerbait esatean, elizak esan duelako eta tradizioak horrela dioelako da.
  • Arrazoia filosofian zehar

    • Idealismo Platonikoa (K.a. V. mendea)

      Platon oso garrantzitsua izan da filosofiaren historian. Platonen ustez, bi modutan ikus daitezke gauzak; jakintza bi modutan banatu zuen:

      • Zentzumenen jakintza: Gizakiok eta animaliek partekatzen dugu, nahiz eta berdinak ez izan. Jakintza honek jakintza anitza ematen du. Zentzumenek informazio desberdinak ematen dituzte denbora igaro ahala. Zentzumenek askotan engainatu egiten gaituzte; ondorioz, ez dira fidagarriak.
      • Jakintza arrazionala: Ideia abstraktuak dira. Platonek matematika jakin behar dela adierazi zuen, arrazoiaz eginda dagoelako. Adibidez: 2+2=4.

      Hau guztia azaltzeko, kobazuloko mitoa asmatu zuen.

    • Optimismo Arrazionalista (XVII. mendea)

      Arrazoiarekin Platonek emandako ideietara iritsi gaitezke. Erdi Aroan arrazoia alde batera utzi zuten, erlijioa garrantzi handiagoa zuelako, fedean oinarrituta. Fedea arrazoiaren gainetik zegoen beti. Dena fedearen menpe egongo litzateke.

      XVII. mendera iristean, fedea baztertu zuten (ez guztiz), arrazoiari sarrera emanez. Arrazoia jakiteko tresna hoberena da, Descartes, Spinoza eta Leibniz-en ikuspuntutik, nahiz eta ez zuten erlijioa alde batera uzten.

      Descartesek arrazoiarekin lortzen zen jakintza mugagabea zela uste zuen. Arrazoiarekin lehen ziurtasun bat aurkitu zuen. Ordura arte ematen zen jakintza zalantzan jarri zuen lehenetariko bat izan zen, ohituretan eta tradizioetan oinarrituta baitzegoen. “Pentsatzen dut, beraz, banaiz” (*Pienso luego existo*). Alzheimerra duen pertsona ezin da esaldi honi jarraitu. Moralari bide ematen dio, jakitea zer dagoen ondo eta zer gaizki. Jakintza moral probisional bat egiten dugu, ez gara inoiz iritsiko jakintza absolutura.

    • Enpirismo Erradikala (XVII-XVIII. mendeak)

      Batez ere Ingalaterran eman zen. Batez ere David Hume eta Hobbes. Beraien ikuspuntuaren sustraia Platonek eta Descartesek alde batera utzi zutena da: zentzumenetan oinarrituta, esperientzia. “Sentitzen dut, beraz, banaiz”. Beraien ustez, gure bizitza hutsik dago eta esperientziaz, sentimenduz... betetzen dugu.

    • Kritizismo Ilustratua (XVIII. mendea)

      Batez ere garaiko jakintza kritikatzen dute eta arrazoian jartzen dute ikuspuntua. Kritikoa den ilustratua batez ere Kant alemaniarra izan zen. Arrazoia ez da mugagabea; arrazoiak mugak ditu jakintzan, ezin du dena azaldu. Batez ere arrazoia kritikatzen du.

Entradas relacionadas: