Gizakiaren Izaera: Ikuspegi Filosofiko eta Zientifikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,69 KB
Gizakiaren Izaerari Buruzko Galderaren Garapena
Ekialdeko Tradizioa
Ekialdeko tradizioan, gizakiaren ikuspegi dualista garatu zen. Gizakia izaki transzendente gisa ikusten zen, elementu natural bat (bere gorputza) eta naturaz gaindiko elementu bat (arima hilezkorra) zituena.
Greziar Tradizioa
Greziar tradizioan, gizakia beste animaliengandik bere izaera arrazionalagatik edo bere logos-agatik bereizten zen. Gizakiaren izaera soziala hizkuntzaren bidez eraikitzen zen.
Judu-Kristau Tradizioa
Judu-Kristau tradizioaren arabera, gizakia Jainkoaren kreatura bat da, jainkotasunaren menpekoa.
Tradizio Humanista (Antropozentrismoa)
Tradizio humanista, Errenazimenduan sortu zen eta gizakiaren duintasun natural eta unibertsala aitortzen du. Horrela, Erdi Aroko teozentrismoa gainditu zen. Gizakia unibertsoaren erdigunetzat eta gainerako izakiak baino hobetzat hartzen da, bere gaitasun arrazionalagatik. Natura menderatzea beharrezko zerbait gisa erakusten du. Altruismoan oinarritutako gizarte demokratiko eta etiko bat eraiki nahi du.
Tradizio Positibista
Tradizio positibistan, ikuspegi tradizionalei egindako kritiketatik eta aurrerapen zientifikoetatik abiatuta, gizakia ikuspegi zientifiko hutsetik azaldu behar den izakitzat hartzen da.
Bioteknologia eta Giza Izaera
Naturala gure biluztasun biologikoa da, eta aldi berean, inguratzen gaituen eremu artifiziala ere bada. Giza izaerak etengabe elementu artifizialak sortzera eta ekoiztera garamatza, hala nola nanoteknologia.
XXI. mende honetan errealitate humanoide berriak ikusten dira, eta beldur zaharrak azeleratu dira.
Badira garuneko inplanteekin bizi diren gizakiak, gorputza erabili gabe. Bioteknologia funtsezkoa izango da.
Biokontserbazioa
Biokontserbazioaren kezka nagusia da hobekuntza teknikoek giza izaera aldatuko ote duten, ikuspegi etikoa murriztuz.
Transhumanismoa
Transhumanismoaren xedea giza gaitasunak hobetzea da, biologiak ezartzen dituen mugak gaindituz, eta existentzia modu berri bat bilatzea. Bizitza hobetu edo zabaldu nahi da.
Teknologikoki hobetzeko nahiaren ondorioz, hirugarrenen esku egongo ginateke, eta hackeatu ere egin gaitzakete. Sektore horretako korporazio handiak izan litezke giza izaera definituko dutenak.
Natura Gara: Ikuspegi Biologikoak
Gizakia, edozein izaki bizidun bezala, sistema bizi bat da. Geneek zehazten gaituzte.
Eboluzionismoa
Eboluzionismoaren arabera, gure izaera eboluzio biologikoko prozesu baten emaitza da. Gure izateko era eta jokamoldea ere halaxe dira, naturak agintzen baitigu nola jokatu.
Etologia
Etologiak animaliek beren ingurune naturalean eta artifizialean duten portaera aztertzen du. Ezin diogu ihes egin gure geneek daramaten informazioan oinarritzen den instintuzko izaerari. Lehen etologoentzat, gizakia librea zen, eta haren portaera berariaz zitala zen.
Soziobiologia
Soziobiologiak gizakiari aplikatu nahi dizkio tabula rasa-ren aurkako behaketen ondorioak. Gizakiak eboluzioaren zehar gorde diren estrategia batzuk dituelako. Jokabide hori gizabanakoaren geneen eta ingurunearen arteko elkarrekintzaren emaitza da. Gure geneek modu jakin batean jokatzera bultzatzen bagaituzte ere, ez du esan nahi jokabide hori egokia denik.
Epigenetika
Antropologia Filosofikoa
Gizakia errealitate konplexu bat da, eta hainbat elementuk osatzen dute: biologikoak, psikologikoak, kulturalak eta pertsonalak. Biologia-zientziek, psikologiak, antropologiak eta soziologiak aztertzen dute.
Galdera horiei ezin zaie zientifikoki erantzun, ezinezkoa delako enpirikoki egiaztatzea. Antropologia filosofikoa arduratzen da, zehazki, gizakiari buruzko galderei erantzuteaz.
Kultura Gara: Ikuspegi Kulturalak eta Filosofikoak
- Soloman ASCn
- Millesman
Pobrea da gizakia 46 kromosomaren emaitza gisa definitzea.
Konduktismoa (Jokabidea)
Konduktismoak erabat baztertzen du gizakiak instintuak dituela, eta ikasitako jokabidea hartzen du azalpen ororen oinarritzat. Gugan dena ikasia da; adimena folio zuri bat da jaiotzen garenean, eta kultura folio horretan idazten hasten da.
Historizismoa (Historia)
Historizismoaren arabera, animaliek natura dute, baina gizakiek ez. Historia nahitaezkotzat eta biografikotzat jotzen da. Pertsona bakoitza ere bakarra da, bizi izan dituen esperientzien eta bere inguruabar zehatzen arabera.
Existentzialismoa (Existentzia)
Existentzialismoak baieztatzen du naturarik ez dugula, eta hori kondena bat dela guretzat. Aukeratzera derrigortuta gaude beti. «Aske izatera kondenatuak gaude» (J.P. Sartre).
Existentsialismoa humanismoa da (Sartre).
Askeak garenez, askatasun horrek babesgabe uzten gaitu.
Gizakiok etorkizun bat dugu eraikitzeko. Erabakiak hartuz eraikitzen dugu etorkizuna. Horien erantzule garela konturatzen garenean, konturatzen gara zer den gizaki izatea.
Horretaz jabetzeak babesgabe sentiarazten gaitu, baina aldi berean, babesgabetasun eta angustia hori sentitu ezean, ezingo gara askeak izan.
Gizakion Berezitasunak
Gizakiak ez du berariazko esentziarik, baina hainbat filosofok ezaugarri bereziak proposatu dituzte:
- Aristotelesen ustez, arrazionaltasuna; Descartesen ustez, zalantza egiteko gaitasuna.
- Beste batzuek hizkuntza erabiltzeko ahalmena, arima hilezkorra edo lana aipatu dituzte.
- Existentzialismoak bereziki azpimarratu duen ezaugarria landuko dugu: askatasuna da gizakion berezko ezaugarria.