Gizakiaren Eboluzioa: Teoriak eta Giza Garapena
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,3 KB
Gizakiaren Alderdi Biologikoa
Gizakia naturaren zati bat da
Honek beste galdera batzuk ekarriko dizkigu: zerk desberdintzen ditu materia bizigabea eta izaki bizidunak? Zergatik dago horren aniztasun handia bizian? Nola sortzen da aniztasun hori?
Kontuan izan behar dira ezinbestean zientzia-arloan izan diren aurkikuntzak.
Behin-behinekoak direla, hipotesiak besterik ez direla, eta horregatik ez dira azalpen guztiz osatuak eta azkenak.
Eboluzioaren Teoriak (Sorrera)
Fixismoa
Fixismo izeneko teoriak azaltzen zuen biziaren aniztasuna. Ikuspegi erlijiosoarekin bat etorrita, espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik beren horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe.
Eboluzioaren teoria
Eboluzioaren teoria nagusitu zen: gaur egun bizi diren organismo guztiak sinpleagoak ziren beste batzuetatik datozela uste da.
Lamarckismoa
- Izaki bizidunak, historian zehar, mailaz maila bilakatuz joan dira, organismo sinpleetatik organismo konplexuagoetara.
- Ingurunera moldatu beharrak bultzatu ditu izakien mailaz mailako aldaketak, inguruneak eskatu baitio bizidunari zenbait organo erabiltzea edo ez erabiltzea.
- Ingurunera moldatzeko erabili diren organoak garatu eta hobetu egin dira. Organo bat ez erabiltzeak atrofia dakar, funtzioak organoa sortzen baitu.
- Ingurumenaren eraginak bizidunen organismoetan egokitzapenezko aldaketak sor ditzake: hegan egiteko premiak hegoak agertzea dakar.
- Moldaketan lortutako ezaugarriak heredagarri bihurtzen dira. Horrela, kumeak hobeto egokitzen dira ingurumeneko baldintzetara.
Darwinismoa
- Aldagarritasuna: ez dira berdinak elkarren artean. Darwinek zenbait aldaketa heredagarrien eta heredagarriak ez direnen arteko bereizketa ezarri zuen.
- Superpopulazioa: izaki bizidunek espezieak irauteko behar baino ondorengo gehiago sortzen dituzte.
- Existentziaren aldeko borroka: superpopulazioaren ondorioa borroka da. Zergatik? Izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak direlako.
- Hautespen naturala: ingurumenera egokitzeko ezaugarri onenak dituzten norbanakoek aurrera egingo dute bizitzan; besteak, ordea, desagertuko dira. Horiek ondorengoei utziko dizkiete beren aparteko ezaugarriak.
Mutazionismoa
Hugo De Vriesek, Mendelen ikerkuntzetan oinarrituz, Darwinen teoriak azaldu zituen. De Vriesek Darwinen aldakuntza jarraitua aldaketa ez-jarraituarekin edo mutazioarekin ordezkatu zuen. Teoria horrek dio izaki bizidunetan bi aldakuntza mota gertatzen direla:
- Inguruneari esker gertatzen direnak.
- Aldaketa genetikoak sortzen dituzten mutazioak.
Lehenak ez dira heredagarriak, beraz, ez dute inolako eraginik eboluzioan. Bigarrenak, ostera, izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira, eta, horregatik, heredatu egiten dira. Horren ondorioz, espezieen aldakuntzak eragiten dituzte.
Neodarwinismoa edo Teoria Sintetikoa
- Aldakortasun genetikoa: espezie bereko kideen arteko genotipo askoren agerpena da. Ugalketa asexuala izaten den espezieetan, aldakortasun hori mutazioen bidez lortzen da. Ugalketa sexuala dutenetan, gametogenesian gertatzen den birkonbinazio genetikoen bidez gertatzen da gehienbat.
- Hautespen naturalak espezieen eboluzioa arautzen du: naturak desagerrarazi egiten ditu ingurunera moldatzeko edo beste indibiduoekiko borrokarako gene desegokiekin hornituta dauden norbanakoak, eta gene egokiekin osatutako norbanakoak, berriz, iraunarazi egiten ditu.
Bigarren Sorreraren Auzia: Integroiaren Hipotesia
Nola sortu zen lehenengo programa genetiko hura?
Haietako batek dio materia bizigabetik materia bizidunera igarotzen dela Jainkoaren borondatearen ekintza bat del medio.
Francois Jakob frantziar biologoaren arabera, bizia honela uler daiteke: elkarrekin komunikatzen eta antolatzen diren unitate batzuen etengabeko prozesua, goi-mailako beste unitate bat osatzeko.
Horietako unitate bakoitzari integroia deritzo. Integroi berri bakoitzak berezko propietateak ditu.
Ikuspegi horren arabera, materia bizigabetik materia bizidunera igarotzea prozesu bat da: prozesu horretan materia geldoa antolatu zen berez ugaltzen zen sistema bateratu bat osatzeko, hau da, bizirik dagoen sistema bat osatzeko.
“Bizia” jaio zen une hartatik aurrera, hautespen naturalak eratu zituen espezie guztiak, gizakia barne.
Gizakiaren Sorrera
Gizakiok eta beste primate antropomorfoek arbaso komunak ditugu, hau da, enbor ebolutibo bera dugu.
- Hominizazioa: gizaki eta primate antropomorfoen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da: bipedoak izatea, aurpegiaren eta hortzen aldaketa eta burmuina handitzea.
- Gizatiartzea edo humanizazioa: komunikatzeko eta elkartzeko era berriak garatzen hasteko prozesua: jokamoldeak eta garapena eraldatuko zituen.
Homo ergaster gizakiarekin garezurraren edukiera handitzen da berriro. Altueraren eta pisuaren handitzea ere antzematen da. Masailezurrean aldaketak agertu dira. Baliteke hizkuntza motaren bat erabili zuen lehenengo hominidoa izatea.
Homo erectus gizakia agertu zen. Sua erabilia izanaren lehenengo arrastoak agertu ziren.
Homo antecessor. Ezaugarri propioak dituen espeziea da, eta duela zortziehun mila urte Europan bizi izan zen lehenengoa. Homo horrengandik garatu ziren espezie berriak Europan. Beste ikerlari batzuen ustez, antecessor toki jakin bateko aldakia da.
Azken tesi hori egia bada, Homo heidelbergensis erectusen eboluzioa da. Espezie horrek dagoeneko bereganatua du sapiensak duen besteko garun-edukiera ia-ia.
Suaren erabilpena zabaldu zen. Beste alde batetik, lurperatze-errituak agertu ziren; hori dela-eta, ez dago dudarik: mundu sinbolikoan sartzen gara.
Teknologia berezia, lotura soziala, mundu sinbolikoa, hizkuntza eta beste ezaugarri batzuk Homo neanderthalensis eta Homo sapiens garatu ziren. Batzuen ustez, gure espeziea Afrikatik dator, eta erectusengandik eboluzionatu zuen. Badago kontrakoa dioen beste tesi bat: hainbat espezietako eboluzioaren ondorioz, sapiens espeziea planeta osoan garatu zen aldi berean; Europari dagokionez, heidelbergensis espeziearen eboluzioa da, alegia.
Bukatu al da Eboluzioa?
Eboluzio-prozesua bi garai handitan banatu izan da: eboluzio aurrebiologikoa, eta, denboraren poderioz, Lurra populatzen duten izaki bizidun guztietan eraldatu zena.
Jakina, eboluzio aurrebiologikoa bukatu zen. Baina, zer gertatzen da eboluzio biologikoarekin? Jarraitzen al du oraindik prozesu horrek? Zientzialari guztiek erantzun bera ematen dute: bai.
Hala ere, eboluzioak ez ditu gizakiarengan ezaugarri berberak, biologia-eboluzioak kultura-eboluzioarekin bat egiten baitu bere baitan. Beraz, eboluzioaren fase berri batean gaude.
Eboluzio biologikoan indarrean dauden legeak ez dira giza eboluzioaren fase honetan gertatzen. Kultura-eboluzioan helburuak eta metodoak desberdinak dira; aurrerakuntza teknologikoak, garapen ekonomikoak, botereak… sarritan aldatu dituzte eboluzio biologikoaren legeak.