Gizakiaren Eboluzioa: Hominizazioa eta Aldaketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,84 KB
Gizarkiari buruzko ikuskera filosofikoa:
1.1 Eboluzioaren Teoria: Lamarck-ek eboluzioaren ideia proposatu zuen, fixismoari aurre egin zion eta haren kontrako teoria berri bat sortu zuen: transdormimismoa. Lamarck-en hitzetan, “funtzioak sortzen du organoa”.
Darwinek zalantzan jarri zuen mundua Jainkoak sortu izana. Baieztapen honetan dago oinarrituta eboluzioaren teoria:
Izaki bizidun guztiek jatorri berbera dute: Izaki bizidun guztiak ahaidetuta daude. Darwinen garaian ez zuten ideia hori onartu.
Ezpezieek eboluzionatu egiten dute: Ezpezieak etengabe agertzen, desagertzen eta aldatzen dira. Ezpezieak eboluzionatu egiten dira.
Gradualismoa: Aldaketa-prozesua pixkanaka gertatzen da, eta ez daude bat-bateko eta aldizkako jauziak espezie batetik bestera.
Hautespen naturalak: Animaliek elikadura lortzeko lehian aritzen dira, eta irabazlea beste animalia bat jaten du, horrela bere lekuan mantentzen da.
Darwinen teoriak eguneratzen ditu, genetikaren arloko azken aurrerapenak kontuan hartuta. Geneak hautespen naturalekin lotzen ditu. Mutazionismoaren aldekoak oker zeuden, uste zuten mutazioak zirela espezieen eboluzioa eragiten zuen faktore bakarra.
1.2 Gizakiak Izandako Prozesu Ebolutiboa: Hominizazioa
Gizakiak eta txinpantzeak arbaso berberak ditugu, gizakia tximinotik dator. Zenbait primate anatomia aldatuz joan zitzaien, pixkanaka gizakia sortu arte. Antropogenesia edo giza espeziaren garapena hominizazioan oinarritzen da ezaugarri horiek azaltzeko.
Hominizazio deritzon prozesuari esker, giza espezieak eboluzionatu egin zuen lehenbiziko arbasoetatik Homo sapiens izateraino. Horain dela 65 milioi urte gertatu zen, eta ugaztun batzuek eboluzionatu eta lehen primateak agertu ziren.
Animaliek lo egunez eta ehizan gauez. Ikusmen zorrotza garatu dute, eta gizakiok ezaugarri hori heredatu dugu. Haiengandik jaso genuen erditze mugatuak eta bizitza sozial konplexua.
Fosilei eta biologiari esker, primateen, hominidoen eta gizakiaren artean lotura genetiko estuak daudela frogatu ahal izan da. Txinpantzeak dira hominidoen arbasorik hurbilekoenak.
A. Aldaketa Anatomikoak
Hankabiko bihurtzea: Miozenaoaren amaieran, duela sei milioi urte, klima erabat aldatu zen. Ondorioz, basoetan bizi zen hominidoak Afrikako sabanako lautadetara joan ziren. Batetik bestera joateko eta ugaritzen ari ziren soilguneak zeharkatzeko, ez zen nahikoa zuhaitzetatik zuhaitzera joateko gai izatea; atzeko bi hankekin ibiltzen ikasi behar izan zuten.
Entzedalizazioa: Garunaren tamaina eta konexio neurologikoaren kopurua hazi egin ziren. Handitze-prozesu honetan faktore garrantzitsuak izan ziren lanabesak egiten hastea eta bizitza sozial gero eta konplexuagoa izatea.
Eskua laburtzea: Gorputzeko atal hau askoz ere laburragoa dugu, beste primate batzuenarekin alderatuta.
B. Aldaketa Fisiologikoak:
Eskuak libre gelditzea.
Plastikotasun biologikoa: Gizakien kasuan, bizi-iraupena ez dago gorputzaren menpe, baizik eta ikasteko bereganatzen duen kulturaren menpe. Animali guztien artetik, gizakiok dugu heltze-prozesu motelena.
Ugalketaren berezitasuna: Giza sexualitateak ezaugarri nagusi bat du: kontrola, hormonala ez, kortikala ere badela. Urteko edozein garaitan ugaltzeko aukera dago.
Aldaketa Sozialak
Taldekideek elkarlanean aritu behar zuten, ehizarako estrategiak antolatzeko eta lanabesak egiteko, bai eta elikagaiak manipulatzeko ere.
Hizkuntza: Bizitza soziala gero eta konplexuagoa zen, harreman estua dago garunaren heltze mailaren eta hizkuntza-gaitasunaren artean.
Gizakiak izandako prozesu faktoreak:
Sua aurkitzea: Suaren erabilera abantaila, argia eta beroa ematen du, harrapakariak uxatzen ditu, janaria egosteko balio du, eta su ingurua leku egokia da bilduta egoteko.
Lanabesa egitea: Honi esker beharrezkoak ziren hainbat gauza ikasi dira; ebakitzeko tresnak eta defendatzeko armak egiten.
Nekazaritza eta abeltzaintza: Gizarte nomaden bizibidea ehizan eta bilketan zegoen oinarrituta, beti zuten zer jan nekazaritzan aritzen baziren.
Gizarte antolaketa: Nekazaritzak eta abeltzaintzak talde horietako gehienek nomadak utzi zituzten, gizartez antolatzen hasi zen, eta horrela gizarte eredu berri bat sortu zen.
Historia: Politika, ekonomia eta historia jaio ziren, baina faktore horiek guztiak gara zitezten, beharrezkoa zen gizakiek gero eta adimen konplexuagoa izatea.