Gizakiaren bilakaera: Sozializazioa eta Hominizazioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB
Kultura-edukiak eta sozializazioa
Gizarteak hainbat abantaila jartzen ditu gizabanakoaren eskumenean; bere babes fisikoa ziurtatu eta beharrizan espiritualak bete ditzan. Baina abantaila horietatik probetxua ateratzeko, gizabanakoak trebatu beharra dauka lagun hurkoarekiko harreman-esparruan. Izan ere, bizitzea suertatu zaion gizarte-ingurunera moldatzeko, gizabanakoak kultura-ohiturak eta jarraibideak bereganatzen ditu. Jabetze-prozesu horri sozializazioa deritzo. Horren bitartez, gizabanakoa aldatzen doa, bere nortasuna osatzen du eta, garrantzitsuena, bizikidetzarako arauak barneratzen ditu. Sozializazioaren ondorioz, gizabanakoak bere taldearen kulturaren balioen arabera jokatzen ikasiko du, taldearekin identifikatzera eta bertako kide sentitzera ere helduko da. Sozializazio-prozesua haurra jaio berria den unean hasten da.
Sozializazio-faseak
Adituek erakusten dutenez, sozializazio-prozesuan bi maila edo aldi aurki daitezke: Lehen mailako eta bigarren mailako sozializazioak.
Lehen mailako sozializazioa
Haurtzaroan gertatzen da. Gizabanakoak, guztiz modu inkontzientean, alboko afektibitate-harremanak lantzen hasten dira. Senitartekoekin, lagunekin, eskolakideekin izaten dituzten harremanek oinarrizko gaitasunez hornituko dituzte. Haurrek aro honetan, helduen jokaerak imitatzen dituzte, eta nagusiek indartu egiten dizkiete imitazio-jokabide horiek sarien bidez. Lehen mailako sozializazioa bukatu egin da haurrak ulertzen duenean familiak erakutsitako balioak euren gizarteko balioak direla. Une horretan bizikidetza-arauak bereganatzen ditu. Pertsonekiko zein azpitaldeekiko identifikazio-mekanismoak lehentasuna hartzen hasiko dira.
Bigarren mailako sozializazioa
Norberaren interesak eta gurariak sartzen dira moldatze-eginkizun horretan, eta printzipioen eta ohituren gaineko eztabaida kritikoa zertzen ere hasiko dira aldi horretako nerabeak. Jarraibideen etengabeko ikaste-prozesu horretan, gizabanakoak lanaren banaketaren alorrean jardun ahal izateko gizarte-irizpideak bereganatuko ditu. Imitazioaren mekanismoa indargabetu egiten da nerabezarora iristean. Arauak eta jarraibideak beren-beregi komunikatzen zaizkie.
Hominizazioa
Hominizazioa gizakia primate antropoideen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da. Prozesu horrek eraldaketa hauek ekarri zituen: bipedoa izatea, aurpegiaren eta hortzen aldaketa eta burmuinaren handitzea.
Humanizazioa
Humanizazioa komunikatzeko eta elikatzeko era berriak garatzen hasteko prozesua da: jokalmoldeak eta garapena eraldatuko zituen prozesua, hain zuzen ere. Eboluzioaren aldi batean, hominizazioa eta gizatiartzea batu eta elkarri lotu ziren, baina gizakiok eta primateek partekatzen dituzten azken arbasoetatik aldaketa batzuk gertatu ziren, eta bien enbor genealogikoa bereizi zen. Eta, era berean, gizaki modernoa ekarri zuen enborra ere zatitu egin zen hainbat adarretan. Guri interesatzen zaigun lerroa Homo generoa da. Lerro horren hasiera Australopithecus garhi da, duela 2 milioi urtekoa. Etiopian aurkitu zuten. Ezaugarriak: garaezurraren edukiera 500 cc-tik gorakoa izatea eta burmuinaren bekoki-lobuluaren handitzea izan ziren. Homo Ergaster gizakiarekin (1,7 eta 1 milioi urte bitartekoa) garaezurra handitzen da berriro (ia 1000 cc-koa izateraino). Horrekin batera, altueraren eta pisuaren handitzea ere bai. Lehenengo aldiz, altuera 1,70 m-koa. Afrikan Homo Ergaster gizakiak eboluzionatu zuen eta Homo Erectus (milioi bat eta ehun mila urte bitartekoa) gizakia agertu zen. Erectusarekin tresna konplexuagoak aurkitzen ditugu (burubiko aizkorak) eta sua erabilita izanaren lehenengo arrastoak. Europara eta Asiara joaten lehenak izan ziren. Homo Antecessor (duela milioi bat eta bostehun mila urtekoa) Atapuerkako homoa da. Berari buruz eztabaida ugari daude zientzialarien artean. Jose Luis Arsuaga biologoaren eta haren taldearen arabera, ezaugarri propioak dituen espezie europarra da, eta duela 800 mila urte bizi izan zen lehenengoa. Homo horrengatik garatu ziren espezie berriak Europan. Beste ikerlari batzuen ustez, Antecessor toki bateko aldia da, hau da, aurreko espeziearen aldaera edo hurrengoarena. Azken tesi hori egia bada, Homo Heidelbergensis (duela laurehun mila urte) Erectusen eboluzioa da. Espezie horrek dagoeneko bereganatu du Sapiensak duen besteko garun-edukiera ia (1350 cc). Bestalde, anatomia aldetik oso antzekoa da; gainera, jarrera soziala ere berdintsua da. Baina interesgarriena hau da: taldeko loturak indartu zirela, beharbada lotura afektiboak ere indartu zirelako. Aldia luzatu zen eta ehizatzeko talde-teknikak garatu ziren. Beste alde batetik, lurperatze-errituak agertu ziren. Hori dela eta, ez dago dudarik mundu sinbolikoan sartzen garela. Hizkuntza eta beste ezaugarri batzuk Homo Neanderthalensis eta Homo Sapiens espezieekin garatu ziren. Europan Homo Neanderthalensis Heidelbergensis-en eboluziotik dator.