Gizakia, Sinboloak, Artea eta Hizkuntza: Sarrera Filosofikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB

Gizakia Animalia Sinboliko Gisa

Gizakia animalia sinboliko gisa definitzen dute. Sinboloen bitartez, gurea den unibertso bat eraikitzen dugu, non animaliek ez duten ulertzen eta ez diren haren parte. Animalia guztiek lotzen dute hautemandakoa informazio jakin batekin.

Semiotikako Oinarrizko Kontzeptuak

  • Adierazlea: Hautemandakoa.
  • Adierazia: Informazioaren esanahia.
  • Seinalea: Lotura naturala eta egonkorra. Animaliek komunikatzeko erabiltzen dute.
  • Sinboloa: Lotura artifiziala da, eta kultura edo garaiaren arabera aldatu egiten da.

Arteak, hizkuntzak eta erlijioak, adibidez, esanahi sinbolikoa dute.

Sinboloen Funtzioak

  • Artea: Errealitatearen adiera berriak aurkitzeko modua ematen digu.
  • Hizkuntzak: Sinboloen bidez, komunikatzeko eta geure burua proiektatzeko ahalbidea ematen digu.

Sinboloek besteekin eta geure buruarekin lotzen gaituzte.

Filosofia Estetikoa eta Artearen Esanahia

Filosofia estetikoa arteari buruzko galdera eta gogoeta filosofikoak egiten dituen filosofia adarra da. Artearen esanahia historikoki aldatzen joan da.

Artearen Bilakaera Historikoa

Lehen, artea trebetasun edo teknika esan nahi zuen; beraz, zapatari edo pintore bat kategoria berean sartzen ziren. XVIII. mendean, arte ederrak terminoa sortu zen, literatura, pintura, dantza, etab. hartuz bere barne. Mendeak aurrera joan ahala, diziplina gehiago batu ziren: zinema, argazkilaritza, etab.

Arte Diziplina Nagusiak

  • Literatura: Ezagutzara eta egiara iristeko erabili ohi da.
  • Musika: Gizakia hunkitu egin dezake, irrazionaltasunarekin eta nahimenarekin lotzen baitute.
  • Arte Eszenikoak: Giza kondizioaren drama eta tragedia umorearekin lotzen dituzte.
  • Arte Plastikoak: Metaforen bitartez errealitatearen interpretazio bat egin dezakete.

Esperientzia Estetikoa

Artelan batek erabat harrapatzen gaitueneko sentimendua da esperientzia estetikoa.

Esperientzia Estetikoaren Ezaugarriak

  • Edertasuna da haren sorburua.
  • Mundua eta geure burua hobeto ezagutzen laguntzen digu.
  • Emozionala da, emozio atseginak eragiten ditu.
  • Hausnarketa pizten du eta askea da.

Iritzi Estetikoaren Jarrerak

Iritzi estetikoan bi jarrera topa ditzakegu:

  1. Objektibismoa: Artelana eder egiten duena berak duen ezaugarri bat da.
  2. Subjektibismoa: Edertasuna pertsonak bilatzen du, bere gustuen arabera.

Edertasun Klasikoa eta Modernoa

  • Edertasun Klasikoa: Helburua objektua bera polita izatea da, eta artearen bidez zerbait erakustea, hau da, heztea. Arteak errealitatea imitatu behar du.
  • Edertasun Modernoa: Artista jenio kontsideratzen zen. Objektuarengan ez dago edertasuna; ikusleak bilatu behar du. Helburua ukitu pertsonala ematea da.

Artearen Egoera eta Funtzioak Gaur Egun

Historikoki, artista izateko, hainbat baldintza bete behar ziren. Garai haietan, pinturak saltzen ez zirenez, artistak berak egin behar zituen. Pinturen kalitatearen arabera esaten zen artista ona edo txarra zen.

Industrializazioaren ondorioz, artea duplikatu egin zitekeen, eta artisten arabera, artelanak bere aura galtzen zuen duplikazioak egitean.

Artearen Funtzioak

  • Funtzio entretenigarria: Artearen helburua ikusleari plazera ematea eta entusiasmoa sortzea da.
  • Funtzio pedagogiko eta kritikoa: Bere helburua zerbait transmititzea edo erakustea da.

Giza Hizkuntza eta Animalien Komunikazioa

Giza Hizkuntza

  • Artikulatua eta sortzailea da: hitzak modu infinituan konbinatzen dira.
  • Abstraktua eta sinbolikoa da: kontzeptu eta ideiak adierazten ditu, egoera konkretuaz haraindi joanda.
  • Ikasia eta konbentzionala da: kultura baten barruan ikasten da hitz egiten.

Animalien Komunikazioa

  • Izaera mekaniko eta errepikakorra du: seinaleen sistema bat eratzen du.
  • Konkretua da, eta seinaleetan oinarritzen da.
  • Jaiotzetikoa eta berezkoa da: banakakoak du aktibatua, baina espezie osoari dagokio.

Hizkuntza, Pentsamendua eta Errealitatea

Hizkuntza errealitatea adierazteko, ulertzeko eta interpretatzeko modu bat da. Pentsamendua hizkuntza baino lehenagokoa da, eta haurren esperientziak aktibatzen ditu. Umeengan aktibatzen omen zaigu hizkuntzaz jabetzeko mekanismoa.

Wittgenstein eta Hizkuntzaren Funtzioak

Wittgensteinek esan zuen hitzak munduko gauzak irudikatzeko erabiltzen direla. Hitzek errealitatea islatu behar dute egia izateko.

Ondoren, Wittgensteinek berak beste teoria bat atera zuen, esanez hizkuntza ez dela soilik errealitatea azaltzeko erabiltzen, txisteak kontatzeko, gezurrak esateko, etab. ere balio duela.

Entradas relacionadas: