Gizakia, Morala eta Askatasuna: Determinismoaren Mugak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,72 KB
Gizakia eta Izaki Morala
Gizakia izaki morala da (animaliak automatikoki mugatzen dira naturaren arabera). Gizakiok izaera batekin jaiotzen gara, naturak eta gizarteak emandakoa, baina ez da betirako; aldatu egin daiteke. Gure bizitzan aukeratzen dugun bidea justifikatu behar dugula sentitzen dugunez, izaki moralak gara.
Printzipio Moralak eta Kontzientzia
Printzipio batzuk beste batzuk baino hobeak iruditzen zaizkigu. Printzipio moralak zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizten du, eta kontzientzia moralak gure jarduera kontrolatzen du. Printzipio moralen zeregina: Printzipio orokorrak (egia esatea, adibidez) bizitzan gauzatzea, hau da, praktikoak bihurtzea. Praktiko bihurtu ondoren, kontzientzia moralak egindakoaren autokritika egiten du.
Askatasuna: Barne eta Kanpo
Ekintzaren erantzulea izateko bigarren baldintza askatasuna da. Zer da askatasuna? Behin helburu bat ezarri ondoren, nork bere egiteak menperatu eta zuzentzeko ahalmena da askatasuna. Bi askatasun mota daude: Kanpo askatasuna eta Barne askatasuna.
Barne Askatasuna
Norbaitek hautatzeko gaitasuna izatea aukera askoren artean, adimenak aztertuta, inoren eta ezeren eraginik eta eragozpenik gabe. Askatasun osoz jokatzen dugula pentsatzen dugu, baina ez da horrela. Norbaitek kanpotik ezarritako bideei jarraitzen diegu, eta publizitateak duen eragina hain handia da, ezen barne askatasuna kolokan dagoen gaur egun.
Kanpo Askatasuna eta Askatasun Publikoak
Jarduteko askatasunaz ari gara, hau da, askatasun fisikoaz (horra eta hara joateko aukera izateaz), eta askatasun publikoaz (askatasun zibila, politikoa, etab.). Diktaduretan bi askatasun hauek mugatzen dira (ez dago hauteskunderik, adibidez), eta gehienetan askatasun fisikoa ere bai (jendearen joan-etorriak oso kontrolatuta daude). Bestetik, ideia aniztasuna debekatzen da, intelektualak ezabatu behar dira, eta publizitatearen kontrola oso garrantzitsua da iritzi publikoa eta bertsio ofizialak sortzeko. Barne askatasuna ukatzen da jendearen hautatzeko aukerak bideratu egiten direnean.
Determinismoak eta Askatasunaren Mugak
Egia da ez garela erabat aske, ezin dugulako erabaki sexua, gurasoak, etab. Hautatzeko gaitasuna baldintzatuta dago, baina determinatuta gaude? Hori baieztatzen dutenek askatasunez jokatzeko aukera ukatzen dute. Pentsamendu hauek determinismoak dira:
<
Determinismo Kosmologikoa
Patuak dioenez, den-dena halabeharrez gertatzen da. Gizakiak ezin du ezer egin patua aldatzeko, haren esanetara gaude. Zoriontasuna ezin dugu bilatu kanpoko ongietan (ondasunetan), barne bakean baizik. Barneko ongiak lortu behar dira zoriontsua izateko.
Determinismo Fisiologikoa
Gure gorputz-egitura eta gure izaera kode genetikoan idatzita daude. Beraz, jaiotzen garenetik izaki onak ala gaiztoak garen badakigu. Teoria honen arabera, erantzukizun morala eta legezkoa desagertuko lirateke.
Determinismo Teologikoa
Jainkoa orojakilea da, badaki nola jokatuko dugun etorkizunean. Ezin dugu ezer egin hori aldatzeko, eta zerbait egitea posible balitz, Jainkoa baino boteretsuagoa izango ginateke, eta hori ezinezkoa da.
Determinismo Psikologikoa (Motibo Indartsuenak)
Motibo indartsuenak nahimena determinatzen duela dio, eta ez dagoela askatasunez aukeratzerik (astoaren adibidea).
Determinismo Psikoanalitikoa
Pertsona baten bizitza animikoan, instintoaren eta errepresioaren arteko oposizioa gertatzen da. Instintoak nahi duena ez dago gure kulturan ondo ikusita, eta errepresioak inkontzientean gordetzen ditu. Instinto horiek ezkutatuta daude, ez dira ikusten, baina egon badaude, eta askotan gure ekintzak bideratzen dituzte.
Heziketazko Determinismoa
Heziketan hobetzat harturiko jokabideak sarien bitartez indartu behar direla dio. Subjektua libre sentituko da, askea izan gabe; egingo lituzkeen aukerak jaso duen heziketak baldintzatuta egongo lirateke.
Determinismo Ekonomiko Marxista
Gizartearen azpiegitura edo antolaketa ekonomikoak historian aldiak eta horietan gertatzen diren gizabanakoen kontzientzia, pentsaerak eta portaerak baldintzatzen dituzte. Sistema ekonomikoak baldintzatzen du kultura, eta kultura horren barruan dagoen guztia (izakiak barne).
Gizakiaren Ekintzak eta Morala
Izakien artean gizakia bakarrik da gai ekintza moralak egiteko. Egiten dugun guztia ez da ekintza morala. Batzuk inkontzienteki egiten dira (arnasa hartu, lo egin), edo mekanikoki (jantzi, ibili), edo beharragatik (jan, edan). Ekintza horiek ez dira ekintza moralak, ez baitira libreki eta kontzienteki egiten.
Ekintza Moralak eta Ez-Moralak
Lan eta estetika zenbait ekintza (biolina jo, olerkiak idatzi eta ordenagailuak programatu), nahiz eta kontzienteki eta libreki egin, ondorio praktikoak izan arren, ezin dira ekintza moraltzat hartu.
Ekintza moralak arau batzuen menpe jarri behar dira, gizakiek libreki eta kontzienteki egiten ditugulako eta beste pertsonengan ondorioak dituztelako. Ekintza moralez hitz egiten dugunean, moralaz eta etikaz hitz egin behar dugu.
Morala vs. Etika
- MORALA
- “Zer egin behar dut?” galderari erantzuten dio. Gizakiaren portaera gidatzen duten arauak lantzen ditu. Ekintzak erregulatzea bilatzen duten jokaera arauz osatuta dago morala (adibidez: gezurra esan behar dut ala egia?).
- ETIKA
- Arau moralak deitzen ditugun horiei buruzko hausnarketa da. Etikak hausnartzen du ea gizarte jakin batean arauak beharrezkoak ote diren, eta baiezkoa bada, zergatik babestu arau batzuk eta ez beste batzuk.