Gizakia, Kultura eta Gizartea: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,59 KB

Gizakiaren Berezitasunak

Sinbolizatzeko gaitasuna

Gizakiak sinboloen bidez komunikatzen dira. Animaliek, aldiz, zeinu naturalak erabiltzen dituzte. Gizakia animalia sinboloduna da.

Errealitatean bizitzea

Adimenari esker, gauzak gutaz kanpoko errealitatetzat hartzen ditugu, haietaz jabetuz. Animaliek, ordea, inguruko gauzak estimulutzat hartzen dituzte.

Norberaren gorputzaren sentimendua

Giza errealitatea ezagutzeko, giza gorputza ezagutu behar da. Zentzumenen bidez hautematen dugu eta sentimentalki eragiten digu.

Munduari irekita egotea

Adimenak oso urrun dauden gauzak ulertzeko aukera ematen du. Animaliak ingurune naturalen mugetan geratzen dira. Gizakiak, aldiz, mundua aldatzen du ekintzen bidez.

Aukeramena (Erabakitzeko gaitasuna)

Animaliek ezin dute beren kabuz erabaki, baina gizakiek bai.

Gizakia ez dago bukatuta

Beti nahi du daukana baino gehiago.

Nor bere baitan biltzea (Introspekzioa)

Egingo duguna pentsatzen dugu, baina animaliek ez diote norberaren barruari begiratzen.

Imajinatzeko gaitasuna

Irudimenari esker, proiektuak sortzen ditugu (Antolaketa, besteak beste).

Kultura

Kultura da gizaki oro deskribatzen duena. Gizakiak gizartean bizitzearen ondorioz sortutako errealitateen multzoa da. Egiten dugun guztia kultura da.

Adimena: Animalia eta Gizakia

Animalien adimena

Bai, baina soilik bizirauteko helburuarekin.

Giza adimena

Funtsean eta kualitatiboki desberdina da.

Norberaren Gorputza eta Kontzientzia

Gizakia subjektua da, ez objektua. Gauzak egiten dituen norbait da, erantzuten duena, eta “Nor naiz ni?” galdetzeko gai dena.

Giza Kontzientzia

Kanpoko informazioa jasotzeko gai da, eta independentea izan daiteke. Kontzientzia pertsonala intimitateari, askatasunari eta adimenari esker existitzen da.

Kontzientziaren Bi Funtzio Nagusiak:

  • Nork bere burua norberaren errealitate gisa hartzea.
  • Ni-ak jarrai dezan bermatzea.

Gizaki Izaera: Biologikoa eta Kulturala

Giza izaera ezaugarri biologikoa da, kulturari bidea irekitzen diona:

  • Hizkuntza
  • Teknika
  • Morala

Gizakia animali kulturala da. Kultura munduan orientatzeko eta arriskuei aurre egiteko moldatzeko modu eraginkorra da. Giza izaera biologikoa eta kulturala da: biologiari esker sortzen da kultura.

Gizabanakoa (Indibiduoa)

Gizaki bakoitza bakarra eta paregabea da, eta errespetua zor zaion norbait da. Gizabanakoen eskubideak eta askatasunak lortzea da helburua.

Indibidualismoa

Indibidualismo Posesiboa

Bakarka eta gizartetik aparte doa. Gizartea merkatutzat hartzen du, non norberak bere interesak bilatuko dituen. Estatuak merkatua bermatu behar du.

Indibidualismo Altruista

Besteen alde kezkatzen den pertsona. Oreka bilatzea da helburua.

Adibidez: Mediku bat ona da guretzat, berak nahi zuena egin duelako eta ez gaituelako arriskuan jartzen.

Gizakiaren Sorrera Soziala

Aristotelesen ikuspegia

Aristoteles defendatzaile nagusia da: gizakia animali politikoa da. Perfekzioa eta zoriona lortzea da helburua, baina gizartean soilik lor daitezke.

Kontraktualismoaren ikuspegia

Gizakia ez da gizartekoia izatez. Gizartea itun baten bidez sortu zen, eta helburua gatazkak kudeatzea da.

Gizarte Historikoak

Lehen Gizarteak (Goi Paleolitoa, K.A. 35.000 urte)

  • Berdintasunezko gizarteak.
  • Ehiztariak eta biltzaileak.
  • Trukea ekonomiaren oinarri.
  • Nomadak.

Nekazaritza Gizarteak (Duela 10.000 urte)

  • Nekazaritza eta abeltzaintza.
  • Sedentarioak.
  • Soberakinak pilatzea.
  • Tribu burua zegoen.
  • Gizarte klaseak agertu ziren.

Estatu Sortu Berriak

K.A. 3.500. urtean Ekialde Hurbilean agertu ziren beste inon baino lehen (Sumer, Mesopotamia, lehen estatu berria).

Ezaugarriak:

  • Boterea zentralizatuta egotea.
  • Gizartea maila gehiagotan banatuta egotea.
  • Funtzioak argi eta garbi banatuta.
  • Ondasunak berdintasunik gabe banatuta.
  • Hiri garapena.
  • Kultura-garapen handia.

Sozializazioa

Sozializazioa pertsona guztiok inguruko kultura prozesua bereganatzea da.

Guztiok konpartitzen dugun gauza bat da, baina norberak bere partea ere badauka (adibidez, balio orokorrak: legeak, erlijioa, hizkuntza...).

Zer da Sozializazioa?

Gizarteko kultura bereganatzea, norberaren identitatea garatzea eta pertsona egitea.

Lehen Mailako Sozializazioa

Etaparik garrantzitsuena da. Helburua gizabanakoa gizartean sartzea da, eta haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Haurrak rolak eta arauak barneratzen joaten dira, orokortze prozesuaren bidez. Alderdi emozionala oso garrantzitsua da.

Bigarren Mailako Sozializazioa

Prozesu honetan mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Beste sozializazio eragile batzuk sartzen dira:

  • Lan-erakundeak
  • Erakunde politikoak
  • Erlijio-erakundeak

Bigarren mailako sozializazioan erabakiak hartzen ditugu.

Tradizioa

Pertsona guztiek hartzen dituzte kontuan beren tradizioak. Prozesu historiko baten emaitza da (belaunaldiz belaunaldi transmititua).

Aginpide mota bat eta gizartea aukeratzen ditu, onartzeko edo uko egiteko aukera emanez.

Kultura eta Azpikultura

Gizakiak era guztietako gauzak egiten ditu bere ingurune fisiko eta sozialera egokitzeko.

Azpikultura

Entradas relacionadas: