Gizakia eta Hizkuntza: Zeinu, Sinbolo eta Ezagutza
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,08 KB
1. Zeinuak eta Sinboloak
Lurrean dauden animalien artean, gizakiak soilik du esanahidun hizkuntza baten bidez komunikatzeko gaitasuna. Hizkuntzak bi elementu mota ematen dizkigu beti: zenbait hitz (lexikoa) eta zenbait arau (gramatika). Hizkuntzan, hitzak zeinuak dira; hau da, norbaitentzat beste zerbait adierazten duen zerbait. Zeinu orok adierazia eta adierazlea ditu, eta bien artean zentzu deritzon hitzarmenezko harremana ezarri ohi da. Arteak sortutako objektuak ere, bai eta gauzak eta gertakariak ere, zeinu bihurtzen zaizkigu gizakioi. Gainera, zeinu batzuek beste adierazi bat ere izaten dute ageriko adieraziaz haraindi, berehalako zentzu horretan nolabait agerian eta nolabait ezkutuan: sinboloak dira. Zeinuen adieraziaren eta adierazlearen arteko harremana hitzarmenezkoa da; bada, sinboloaren eta objektu sinbolikoaren artekoa, berriz, hitzarmenezkoa, soziala eta kulturala. Zentzu sinbolikoa dakarkigute burura sinboloek. Gauzak, fenomenoak eta gertakariak, zentzu edo esanahiz betetako mezu bihurtzen zaizkigu.
2. Unibertso Sinbolikoa
Gizakiak oso harreman bitxia egiten du munduarekin, jaiotzen denetik bertatik: berak sortzen dituen arte-adierazpenek eta hizkuntzak nolabaiteko unibertso sinbolikoa edo iragazki sinbolikoa osatzen dute. Mundu deritzogun unibertso sinboliko horretan, izan ere, hainbat bizipenen nahastea aurkitzen dugu. Hizkuntza eta artea, beraz, ezinbesteko bitartekoak zaizkigu, errealitateaz jabetzeko. Oso lagungarriak zaizkigulako gure inguruko objektuei eta guk objektu horiekin nahiz gainerako pertsonekin ditugun bizipenei entzua edo esanahia emateko.
3. Animalia Fantasiaduna
Gizakia animalia arazoiduna dela esan ohi da, Aristotelesek esandakoari jarraiki: logosa duen animalia da gizakia. Baina giza eraikuntza guztien jatorria ez da funtsean arrazoimena, fantasia edo irudimena baizik. Animalia fantasiaduna baita gizakia: aukerak eta fikzioak sortzeko eta eratzeko sormen berritzailea du. [1]
Garuneko eta buruko hiperfuntzioa du gizakiak, eta horregatik da fantasiak sortzeko gai.
4. Arrazoimena eta Fantasia, Geuk Moldatuak
Ernst Cassier-ek esan zuen bezala, gainerako animalia guztiek berehala erantzuten diete barne-nahiz kanpo-estimuluei, baina gizakiok ez: sistema sinboliko batez baliatzen gara gu, eta hura dela tarteko. Hizkuntza-formen, arte irudien, erlijio-errituen edo sinbolo mitikoen bidez interpretatzen ditugu estimuluak. Gure mundua ez da, beraz, unibertso fisiko hutsa. Aitzitik, unibertso sinboliko batean murgilduta bizi gara, eta mitoak, erlijioa, zientzia, hizkuntza, etika, politika eta artea dira haren osagaiak.
5. Hizkuntza Sinbolikoa
Giza hizkuntza gizakion arteko komunikazio-sistema da. Karl Bühler-en teoriaren arabera, hiru funtzio nagusi daude:
- Adierazlea: Hizkuntza-zeinuak sinboloak dira, eta gauzak zertan diren adierazteko erabiltzen ditugu.
- Adierazkorra: Hizkuntza-seinuak sintomak dira, eta hiztunaren barnegoeraren berri ematen dute.
- Deitzailea: Hizkuntza-seinuak solaskideari bidalitako seinaleak dira, eta solaskideak nolabait erreakzionatzea bilatzen dute.
6. Ezagutza eta Hizkuntza
Hizkuntza estu-estu lotuta dago ezagutzarekin, bai ezagutze prozesuarekin bai jarduera horren emaitzarekin. Hizkuntzaren bidez geureganatzen ditugu ezaupideak, hizkuntzari esker gordetzen ditugu eta komunikatzeko gaitasuna dugulako ematen diogu elkarri ezaupideen berri. Garrantzitsuena ezagutza hizkuntzaren bidez eratzen da.
7. Ezagutza Hizkuntzaren Bidez Eratzen Da
Subjektu batek ezingo du objekturik ezagutu, inolako hizkuntza-koderik ez badu. Gauzak inongo loturarik gabe hautematen ditugu berez, eta hautemate horiek nolabait antolatzeko aukera ematen digu hizkuntzak gizakioi. Horrexegatik jakin dezakegu bai kanpoko munduaren berri bai gure barne-munduaren berri; bestela, ezingo genuke. Ezagutzea bera hizkuntzan gertatzen da, beraz; hizkuntza da ezagutza gertatzen den euskarria. Errealitateaz dugun ezagutza ere hizkuntzari lotuta dagoela.[2]