Gizakia Gizartean: Sozializazioa, Kultura eta Pentsamendu Filosofikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB

Sozializazio Prozesua Gizartean

Gizakia ez da gizartean bizitzeko prest jaiotzen, ikasi egin behar du. Prozesu hau bereziki haurtzaroan ematen da eta sozializazio deritzo. Norberaren eta gizarte-identitatea besteekin harremanetan geureganatzen ditugu. Bizitza osoa ematen dugu sozializatzen, eta etapa ezberdinak daude:

Lehen Mailako Sozializazioa

Haurtzaroan gertatzen da. Batez ere familiaren baitan, baina komunikabideek eta Lehen Hezkuntzak ere eragina dute. Haurrak ingurukoen rolak, arauak, jarrerak eta balioak barneratzen ditu. Ez da prozesu kognitibo hutsa; alderdi emozionalak ere eragin handia du.

Bigarren Mailako Sozializazioa

Etapa honetan beste eragile batzuek eragiten dute: lan-erakundeek, erakunde politikoek, erlijio-erakundeek… Esparru hauek aukeratutakoak dira, eta haien balio, arau, jarrera eta rolak barneratzen dira.

Birsozializazioa

Hainbat arrazoirengatik eman daiteke; adibidez, beste gizarte batean bizitzeko beharragatik. Prozesu honetan mundu-ikuskera zaharrak atzean utzi eta berriak sortzen dira, indar afektibo handikoak. Lehen mailako sozializazioarekin antza dauka, baina hau ez da zerotik hasten.


Kultur Aniztasunari Buruzko Ikuspegiak

Etnozentrismoa

Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea edo epaitzea da. Honek bi ondorio nagusi izan ditzake:

  • Beste kulturetako bizimoduak ulertzeko ezintasuna.
  • Norberaren taldearekiko sentimendua indartzea.

Besteak baino hobea dela uste izateak paternalismoa eta inposaketa ekar ditzake.

Kultur Erlatibismoa

Kultura bakoitza kultur horretako balioak oinarri hartuta aztertu edo epaitzea da. Toleranteak izatea du helburu. Jarrera honen arriskuak dira:

  • Segregazionismoa: Kultura ezberdinak gal ez daitezen, aparte bizi behar dutela pentsatzeak eraginda.
  • Onargarriak ez diren ekintzak erromantizatzea: Zentzu kritikoa erraz gal daitekeelako.

Kulturartekotasuna

Beste kulturekiko errespetua du oinarri, eta beraien arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen ditu. Honen helburu nagusia anitza den mundu honetan kultura desberdinetako kideek elkarrekin bizitzen ikastea da.


Arima-Gorputza eta Gogoa-Garuna Arazo Filosofikoak

Filosofiaren historian gehien eztabaidatu den gaietako bat arima eta gorputzarena da. Antzinatik ohikoa izan da gizakiak bi osagai dituela pentsatzea:

  • Gorputza: Alderdi materiala.
  • Arima edo espiritua: Alderdi ez-materiala.

Gaur egun gutxiago hitz egiten da gorputza/arima bikoteaz; gehiago aipatzen dira garuna eta gogoa. Hala ere, auzia funtsean bera da: garuna alderdi materiala litzateke eta gogoa, ez-materiala.

Dualismo Filosofikoa

Dualistak deitzen zaie gizakiak bi osagai dituela baieztatzen dutenei: gorputza eta arima. Uste honen arabera, materiala ez den horrek (arimak) ematen dio bizitza gorputzari.

Platonen Ikuspegia

Teoria dualista ospetsuena Platon filosofoarena da. Bere ustez, gizakiak gorputza eta arima ditu:

  • Gorputza: Materiala eta hilkorra da.
  • Arima: Hilezkorra eta ez-materiala da.

Platonen arabera, arrazoimena ariman datza, eta gorputza arimaren kartzela da.


Estatuaren Sorrera: Kontratu Sozialaren Teoriak

Kontratualismoaren arabera, estatua edo gizartea antolamendu artifiziala da, gizakiek elkarri ahalik eta kalte txikiena egiteko sortua. Hitzarmen edo kontratu baten emaitza da.

Thomas Hobbes

Gizakiari buruzko ikuspegi ezkorra zuen: homo homini lupus (gizakia gizakiarentzat otsoa da), beti besteei kalte egiteko prest dagoelakoan. Bizirauteko bulkada naturalak bultzatuta, bere beharrak asetzea da lehentasuna. Hobbessen ustez, jatorrizko egoeran (estaturik gabe) etengabeko kaosean biziko ginateke. Beraz, arrazoimenak hitzarmen bat egitera bultzatu du gizakia: estatua sortzea, elkarbizitza baketsua bermatzeko.

Jean-Jacques Rousseau

Bere ustez, gizakia berez bakartia eta ona da; ondorioz, ez du gizartean bizitzeko beharrik ongi egoteko. Gizartea onuragarria izan daiteke garapenerako, baina oso jendetsua bihurtzen bada eta jabetza pribatuak desberdintasunak sortzen baditu, bizikidetza kolokan jartzen da.

Entradas relacionadas: