Gizakia eta Etika Descartesen Filosofian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB

Gizakia

Descartesek dio gizakia Jainkoak sortutako bi errealitate edo sustantziaz osatuta dagoela: arima (sustantzia pentsakorra), pentsatzeko gaitasuna duena, hilezkorra eta askea dena, eta gorputza (sustantzia zabala), munduaren ezaugarri berberak dituena. Biak independenteak dira, baina erlazioa eta eragina dute. Nola da posible erlazio hori? Nola igortzen dizkio arimak aginduak gorputzari eta gorputzak sentsazioak arimari? Descartesek guruin pineala erabili zuen bitartekari gisa, zerebroan kokatua, arimaren aginduak gorputzari transmititzeko eta gorputzaren sentsazioak arimari helarazteko. Baina guruin pineala materiala da eta arima materiagabea. Gorputzaren eta arimaren arteko erlazioaz gain, askatasunaren arazoa ere badago. Jainkoak askeak egin gintuela dio Descartesek, baina gure portaera gorputzaren bidez gauzatzen da, mundu fisiko eta determinatu batean. Nola da posible askatasuna? Eta askatasunik ez badago, non geratzen da erantzukizun morala? Askeak garela dio Descartesek, zalantza dugulako. Zalantzak izateko libreak izan behar dugu, eta zalantzak ditugunez, libreki erabakitzeko aukera dugu. Baina askatasun hori eta mundu determinatuaren existentzia Jainkoaren ahalguztiduntasunean uzten du.

Etika

Descartesek ezagutza ez ezik, ekintza ere oinarritu nahi zuen. Bere ideala gure portaera bideratzeko printzipio funtsezkoenak aurkitzea zen. Horretarako, lehenengo arau praktikoa arrazoiaz gidatzea da, zuhurtasunaren bidez. Hau pasioen munduko argitasun eta bereizitasun araua litzateke. Baina bere proposamena gurpil zoroa da, moralak printzipio arrazionalei jarraitu behar baitie, baina morala da, aldi berean, printzipio horiek aurkitzeko gida. Laburbilduz: morala egia bilatzean datza, baina pasioak kontrolatzen dituen bertutea ere beharrezkoa da. Descartesek ez zuen bere morala zehaztasunez idatzi, gazte hil baitzen, baina behin-behineko moral bat utzi zigun, hiru arautan laburbilduta:

  • Herri bakoitzeko legeak eta ohiturak errespetatu behar dira.
  • Hartutako erabakietan tinko mantendu behar da.
  • Pasioen aurrean arrazoiari jarraitzen saiatu behar da.

Entradas relacionadas: