Gizabanakoa, Gizartea eta Kultura: Kontzeptu eta Harremanak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 177,58 KB

Gizabanakoa, Gizartea eta Kultura

Zer da Kultura?

Kultura **elkarren artean harremanak dituzten, antolatuta dauden eta elkarlanean aritzen diren gizabanakoek osatutako giza taldearen berariazko bizimodua da** (pentsaera, jokaera, etab.).

Kultura Aniztasuna

Kultura asko eta guztiz ezberdin daude, eta horrek **kultura aniztasuna** dakar. Gizakiok bizikidetza beharrezkoa dugu. Gizaki multzoak isolatu eta haien inguruari esker kultura propioa garatu zuten.

Gizakia: Animalia Kulturala

  • Giza izaera zer den finkatzeko, ezaugarri biologikoak aztertu behar dira.
  • Gizakiak kulturari irekitzeko premia du.
  • Gizakia animalia berezia da, haren izaera biologikoak kulturari ireki baitio bidea: hizkuntzari, teknikari, moralari, etab. Beraz, **animalia kulturala** da.
  • Kultura moldatzeko modu eraginkorra da, mekanismo ugari ematen baitizkigu, hala nola hizkuntza sinbolikoa eta teknika. Horren ondorioz, gizakia gai da munduan orientatzeko eta arriskuei aurre egiteko konfiantza izateko.
  • Kulturaren mundua gizakiak sortu du, gauzak asmatzeko eta arazoei aurre egiteko gaitasunari esker.

Giza izaerak bi alderdi ditu: **1. Biologikoa** eta **2. Kulturala**. Bi alderdi horiek elkarri lotuta daude: gizakiaren berariazko ezaugarri biologikoei esker sortu da kulturaren mundua, eta alderdi kulturalak gure ezaugarri biologikoak moldatzeko gaitasuna areagotzen du.

Zer da Gizabanakoa?

  • Gizabanakoa: giza espezieko banako oro.
  • Gaur egun, gizaki bakoitza bakarra eta paregabea dela da ideia nagusia.
  • Horrez gain, gizabanako orori eskubide batzuk dagozkio.
  • Errenazimenduko humanismoak, batetik, eta burgesiak gizarte mailetan nobleziaren eta kleroaren gainetik gora egiteak, bestetik, gizabanakoa eta haren askatasuna beste modu batera hartzea eragin zuten.

Indibidualismoa: Definizioa eta Mugak

Gizabanakoaren askatasunari buruzko ikusmoldea aldatu eta **indibidualismo posesiboaren** teoria garatu zen, liberalismoa defendatuz.

Ezaugarriak:

  • Norbera bere buruaren eta bere gaitasunen jabe bakarra da.
  • Ez dio inori ezer zor (haien ordainetan).

Gizabanakoa jabe zen beste ororen gainetik.

Gizartea ez zen gizabanako jabe haiek osatutako multzo soila, baizik eta gizon-emakumeek denboraren joanean metatutako ondasunak eta zerbitzuak elkarren artean trukatzeko lekua.

Honen arabera, gizabanako guztiak nork bere burua ateratzen saiatuko dira gizarte harremanetan.

Gizabanakoaren askatasuna eta ondasun jabetza pribatuak babestu behar dira (estatuak).

Indibidualismo honek giza errealitatea murrizten du. Izan ere, gizakiak, gizaki izatera iristeko eta gaitasun guztiak garatzeko, bere gizarteak babes eta lagundu behar dio. Ez dago bere burua independentetzat hartzen duen gizakirik.

Hortik **indibidualismo altruista** sortu zen (mugimendu pertsonalista).

Immanuel Kantek zioen gizakiok jendekina ez den jendetasuna dugula.

Horregatik, oreka bilatzea garrantzitsua da: batere elkartasunik gabeko indibidualismoaren eta gure banakotasuna ezeztatuko duen kolektibismoaren arteko oreka.

Kulturaren Funtzioak eta Transmisioa

Bi herentzia mota daude: **1. Biologikoa** (informazio genetikoa) eta **2. Transmisio kulturala**.

Pentsatzeko gaitasun maila egokiek gizakia kultura eratzeko gai den animalia bakarra bihurtu dute. Kulturak errealitatean kokatu eta orientatzen gaitu (nora jo) eta nola jokatu behar dugun zehazten digu.

Kulturak eratzen gaitu, izaera behintzat.

Animalia- ala Giza-Adimena?

Adimena: ingurunea aldatzeko edo tresnaren bat erabiltzeko gaitasuna da (animaliek zein gizakiek dutena).

Gizakiaren Adimenaren Ezaugarri Bereziak:

  • Gauzak errealitatetzat hartzeko gaitasuna.
  • Zeinuak sinbolo bihurtzeko gaitasuna.
  • Ideia abstraktuak eta unibertsalak sortzeko gaitasuna.

Skinner eta Animalien Ikaskuntza

Skinnerren arabera, animaliek haien ekintzek ondorio positibo bat dutenean joera ontzat hartzen dela ikasten dute.

Kontzientzia

Galdera abstraktu bat egin eta nor bere baitara itzultzeko gaitasuna da giza kontzientzia.

Izaki bizidun guztiek dute kontzientzia, hau da, inguruneaz zein haien buruari buruzko informazioa jasotzeko gaitasuna. Baina gizakiak, gauzen errealitateaz, haien esanahiaz eta dituen aukerez jabetzeko gai da.

Kontzientziaren Bi Funtzio Nagusiak:

  • Nork bere burua norberaren errealitatetzat hartzea.
  • Niak jarrai dezan bermatzea, ginen hori izaten jarraitzea.

Indibidualismoak kontzientzia pertsonala azpimarratzen du.

Intimitatea, askatasuna eta adimena ditugunez, sortzen zaizkigun aukeren artean autonomiaz aukeratzeko gaitasuna lortzen dugu.

Neolito: 8.000 Mesolito: 11.000

Imagen

Giza Identitatea

Norberaren identitatea garatu ahala, **identitate soziala** edo **gizarte-identitatea** osatzen da.

Gure gizarteko usadioak eta ohiturak geureganatzen ditugu, eta haiekin identifikatzen gara.

Sozializazio prozesuak identitate jakin bat ematen digu.

Sozializazioa: Zer den eta Nola Gertatzen den

Gizabanako bakoitzak gizarteko kultura bereganatzen du, berezko identitatea garatu eta pertsona bihurtzen da. Bi etapa nagusi daude: **lehen mailako sozializazioa** eta **bigarren mailako sozializazioa**.

Lehen Mailako Sozializazioa

Garrantzitsuena da. Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu. Haurtzaroan gertatzen da. Haurrak gizartearen rolak eta arauak bereganatzen ditu gutxika, orokortze prozesuaren bidez.

Lehen mailako sozializazioaren prozesu hori ez da kognitibo edo intelektual hutsa izaten, hau da, ez da soilik ezagutza bidezkoa. Alderdi emozionalak ere berebiziko garrantzia du.

Bigarren Mailako Sozializazioa

Nerabezaroan gertatzen da. Mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Lehen mailan inposatuak ziren, bigarrenean, aldiz, aukeratutakoak dira.

Zer gizarte esparrutan sartu nahi den erabaki eta haren arauak bereganatzen ditu.

Afektibitateak ez du hainbesteko garrantzia. Gizarte rolak erraz aldatzeko modukoak dira, eta haietaz urrundu ohi dira.

Prozesua teknika pedagogiko eta konplexuen bitartez indartzen da. Heldutasunerako prozesu hartan, hazkuntza krisiak izaten dira maiz. Gurasoen mundua mundu bakarra ez dela argi ikusi eta iragana oinarri hartuz (ez da suntsitzen), bigarren mailako sozializazioa ematen da.

Birsozializazioa

Prozesu honetan bi eduki mota barneratzen dira:

  • **1. Beste gizarte edo kultura bateko edukiak bereganatzea**.
  • **2. Gizarte beraren zirkunstantziak aldatu direnean gizarte berri horretako kultura bereganatzea** (gizarte bereko eduki berriak bereganatzea).
  • Adibidez:
  • 1. Beste herrialde batera joan eta bertan bizi.
  • 2. Kartzelara joan, bere bizitza guztiz aldatu eta berriro gizarteratzen da.
  • Libre-preso-libre bihurtzea.

Bi baldintza bete behar dira:

  • Ordura arteko ikuspegiak bertan behera uztea, aurrekoarekin apurtuz.
  • Bestelako identifikazio bat lortzea, indar afektibo handikoa.

Normalean, birsozializazioa krisi sakonen ondoren gertatzen da. Adibidez, sektetan.

Aurreko biografia interpretatu, eta gertakariek eta pertsonek esanahi berezi bat hartzen dute.

Norberaren eta gizakiaren identitatea batera doaz:

  • **Gizarte identitatea**: konpartitzen duguna.
  • **Norberaren identitatea**: besteengandik ezberdintzen gaituena.

Tradizioa

Atzetik dakarguna, aurreko belaunaldietatik etortzen zaizkigun horiek osatzen dute tradizioa: giza jakintza, morala, folklorea, etab.

Adibidez: Gabonak.

Tradizioak prozesu historiko baten emaitza dira. Gauzei zentzua emateko modua helarazten diete ondorengoei, baita boterea eta aukerak ere.

Historian zehar hainbat tradizio galdu egin dira: bide bat aukeratu eta besteak alde batera utzi dira, **eboluzioaren** ondorioz.

Tradizioa aginpide (autoritate) mota bat da: inposatua da, baldintzatu eta mugatzen gaitu. Tradizioa arrazoiaren eta gizakiaren autodeterminazioaren aurkakoa izan daiteke, baina jakinduria ematen digu. Laguntza ematen digu: bizitzari zentzua ematen, etab.

Kultura Aniztasuna

Gaurkotasun handiko gaia da, immigrazioak direla-eta. Kultura eta bizimodu ezberdinak biltzen ditu.

Etnozentrismoa

**Norberaren kulturan edo etnian zentratuta egotea** da, beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtuz.

Ez du beste kulturak ulertzeko gaitasunik. Norberaren taldearekiko atxikimendu handia du, eta beste kulturei mespretxuz begiratzen die. Bi jarrera hartzen ditu: **paternalismoa** (handitasunez bestea ikusi, baina ez du zertan mespretxatu behar) edo **inposaketa**.

Batzuek **xenofobia**, **arrazakeria**, **chauvinismoa** (bere nazioa gauza guztien gainetik jartzea) eta **aporofobia** sentitzen dituzte.

Kultura Erlatibismoa

**Beste kultura bat neurtu dituen balioen arabera aztertzea da**, eta ez norberarena oinarri gisa hartuta. Tolerantea da beste kulturekiko eta errespetatu egiten ditu. Etnozentrismoa baino hobea da, baina mugak ditu. Ez baitu elkarrizketarako jarrera bultzatzen. Besteak errespetatzen ditu, baina ez du ezer egiten kultura arteko harremanak sorrarazteko. Arriskuak hauek dira:

  • **Arrazakeria**: Kultura bere baitan berdin jarraitzea, kulturak ez nahastea komeni dela pentsatuz, eta bere herrialdean atzerritarrak sartzen ez uztea ekar dezake.
  • **Kulturak elkarrengandik banatzea**: Hobe dela kultura bakoitza bere aldetik joatea, nahastu gabe.
  • **Kultura paralisia**: Tradizioei eustea. Egoera berrien aurrean kultura moldatu beharko litzateke, baina erlatibismoak ez du baimentzen. Kultura arteko harremanak beharrezkoak dira kultura garatzeko; isolatuak daudenean ez dira ezer garatzen.
  • **Jarrera erromantikoa (Xenozentrismoa)**: Beste kultura batean zentratuta dagoenean, norberarena ez den bestea hoberena dela pentsatzea. Zentzu kritikoa falta du, beste kulturaren alderdi positiboak begiratu bai, baina txarrak ez.

Kulturartekotasuna

**Beste kulturekiko errespetua** du oinarri. Kultura arteko harremanen aldekoa da. Helburuak hauek dira:

  • Gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
  • Kultura arteko harremanak konplexuak direla ulertzea.
  • Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.
  • Munduko arazoei elkarlanean konponbidea bilatzea.

Kultura ezberdinak dituzten pertsonen integrazioa bilatzen du. Elkarrekin ondo bizitzea, kultura ezberdinak izan arren. Banaketaren eta bazterketaren guztiz kontrakoa da.

Kulturen Arteko Elkarrizketa: Erlatibismoa ala Unibertsalismoa?

Kultura arteko elkarrizketa ezinbestekoa da guztion artean erronkei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.

**Erlatibismoa**: Ezinezkoa da elkarrizketa, eta ez genuke horrelakorik nahi.

**Unibertsalismoa**: Kultura guztien arteko balio komunak bilatzea. Kulturartekotasunaren jarrera eta elkarrizketaren aldekoa da. Kultura arteko errespetua azpimarratzen du!

Balio Unibertsalak:

  • Giza eskubideak errespetatzea.
  • Askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna.
  • Aldeko jarrera eta **tolerantzia aktiboa**: bestearena ulertu eta haren alde mugiaraztea.

Kultura arteko elkarrizketarako deia: zibilizazio unibertsala eraiki eta arraza eta kultura guztiak batzea.

Entradas relacionadas: