Giza Psikologiaren Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,27 KB

Helburua

Giza psikologiaren funtzionamenduaren osagaiak deskribatu, klasifikatu eta azaldu nahi ditu.

Etimologia

Pertsona hitza grezierako prosopon hitzetik dator eta antzerki klasikoan aktoreek zeramaten maskara izendatu nahi zuen. Itxura aipatzen zuen, maskararen atzean dagoen pertsona eta itxura desberdinak direlarik.

Zizeron

Erroman k.o I. mendean, “pertsona” terminoa erabili zuen 4 zentzu ezberdin emanez:

  • Besteei eskaintzen diogun irudia.

  • Aktoreak antzerkian egiten duen papera edo guk geuk bizitzan.

  • Norbanakoen bereizgarrien arteko elkarreragina.

  • Prestigio eta duintasuna.

Nortasuna (Gaur egun)

Izaera/karakter: Hazkundean zehar eta gizartean egokitzen joan garen heinean hartzen joan garen bereizgarriak.

Tenperamentua: Herentzia biologikoa dugu eta aldatzen zaila da.

NORTASUNA

Tenperamentu eta izaeraren artean osatzen da eta gure ekintza guztietan erakusten ditugun bereizgarri psikologikoak biltzen ditu.

  • Norbanakoen ekintzetatik inferitzen dugun zerbait da.

  • Pertsona baten ohiko portaera da. Ez da jokabide isolatuen batura, portaeraren osotasuna baizik.

  • Herentzia genetikoa eta giroaren arteko elkarreraginak sortzen du.

  • Nortasuna garatu eta aldatu egiten da bizitza osoan zehar. Nerabezaroan edo menopausia garaian, era nabariagoan.

5.NORTASUNAREN TEORIAK(FREUD)

-FREUDen PSIKOANALISIA HIRU KONTZIENTZIA MAILA

·Kontzientea: Jakinaren gainean gauden pertzepzio, pentsamendu eta oroimenek osatzen dute. Errealitateak agintzen du hemen.

·Prekontzientea: Kontzienteak ez diren pentsamendu eta oroimenek osatzen dute eta erraz berreskura ditzakegu.

·Inkontzientea: Erreprimituta dauden esperientzia ezatsegin edo arriskutsuek osatzen dute. Gutxitan agertzen dira kontzientzian eta, horrela denean, sinbolikoki eta ezkutuan egin ohi dute. Dinamikoa da eta plazerean du oinarria. Bizitza osoko gertaerak gordetzen dira hemen.

-FREUDen PSIKOANALISIA AMETZEN INTERPRETAZIOA

Prekontzientea eta Inkontzientearen artean, zentsura dago eta honek desio eta behar oldarkor eta sexualak erreprimitzen ditu. Zentsura lotan gaudenean erlaxatu eta ager daiteke eta erreprimitutako desioak sinbolikoki espresatzen dira orduan. Horregatik, psikoanalisiarentzat ametsen interpretazioak garrantzi handia du.

-FREUDen PSIKOANALISIA PSIKOANALISIAREN HELBURUA

Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da.

-FREUDen PSIKOANALISIA: NORTASUNAREN EGITURA

Nortasuna beraien artean konfliktoan dauden 3 instantzia psikikoen artean integratuta dago: ZERA; NIA; SUPER-NIA

-FREUDen PSIKOANALISIA: NORTASUNAREN EGITURA ZERA

  • Giza gogamenaren alde primitiboena da. Lehen energia psikikoa.

  • Berehalako erantzuna eskatzen duten biziraupen, ugalketa eta erasorako bulkada inkontzienteak asetzen saiatzen da.

  • Indar inkontziente eta irrazional honek ez du balio edo araurik ezagutzen eta plazeraren printzipioa du oinarri.

  • Bere helburuak erreprimituta daudenean edo errealitatean ezin direnean gauzatu, Zerak ametsen munduan gordeko ditu edo sintomatologia bat gara dezake.

Bi pultsiok osotzen dute ZERA:

·EROS (maitasuna)

·TANATOS (heriotza)

-FREUDen PSIKOANALISIA NIA

  • Nortasunaren alde arrazional eta errealista da.

  • Zeratik sortu da eta osagai kontzienteak (pertzepzioa, prozesu intelektualak) eta inkontzienteak (defentsa mekanismoak) ditu.

  • Norbanakoaren iraupena ziurtatu nahi du eta, Zerak beste gauza batzuk eskatzen badizkio ere, kanpoko munduaren arau sozialetara egokitzea ahalbidetzen dio.

-FREUDen PSIKOANALISIA Supernia

  • Niarengandik sortua, arau sozialak eta kulturalak barneratzen ari den bitartean.

  • Norbanakoak errekonozimendu eta estimuaren beharra du eta zigorrari beldur dio.

  • Barneratutako arauek kontzientzia morala osatuko dute. Honen helburua Nia presionatzea da eta portaera egokia zein den esatea.

  • Bere eskaerak betetzen ez baditu, norbanakoa errudun sentituko da.

-FREUDEN EREDU ESTRUKTURALA

DEFENTSA MEKANISMOAK:

-NIA-k ZERA, SUPERNIA eta ERREALITATEAren eskaerak ezin adostu dituenean, ANTSIETATEA sortzen da.

-ANTSIETATE maila altua denean, hau jasateko, NIAk defentsa mekanismoak erabiltzen ditu, inpultsuak blokeatu ala distortsionatuz, hauek jasangarriago egiteko

-Defentsa mekanismoak, beraz, NIAren baliabide inkontzienteak dira antsietateari

azal daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko.

1-ERREPRESIOA

·Motibaturiko ahaztea.

·Estresatzen gaituen ekintza, egoera edo gertakizun bat gogoratzeko ezintasuna.

·P.e.: Urari beldur haundi adion norbaitek ezin du gogoratu txikitan ia itotzen zela.

2-DESPLAZAMENDUA

·Inpultsu bat beste helburu batetara desbideratzea.

·P.e: Zure amarenganako gorrotoa beste emakumeenganako gorroto bezala bideratzen duzunean SUPERNIAk ez dizulako uzten ama gorrotatzea.

3-PROIEKZIOA

·Beste pertsona batzuk geuk ditugun ideia/pentsamendu onartezinez errudun bihurtu.

·Adb: Beti beste pertsona batzuk begiratzen dagoen norbait, bere bikoteari beste pertsonak begiratzea leporatzen dionean.

4-ERREGREZIOA/ITZULERA

·Iraganeko segurtasunera itzultzean datza, oraingo egoera baten aurrean antsietatea sentitzen dugunean.

·Adb.:Haur txiki bat, eskolara joaten hasten denean, gainean pixa egiten da berriro.

·Norbait ezkontzear dagoenean eta lagunekin parrandan hasten denean.

5-SUBLIMAZIOA

·Guretzat onartezina den bultzada bat (sexuala edo oldarkorra) gure ustez onargarria den beste baten bidez bideratzen dugunean gertatzen da.

·Adb: desira sexualak, kirol asko eginez sublimatuak.

6-ARRAZIONALIZAZIOA

Azalpen arrazional baten bidez, antsietatea eragiten digun egoera, pertsona edo ekintza bat saihestea.

Adb: maite dugun zaigun pertsonak beste norbaitengatik uzten bagaitu, esaten dugu ez zitzaigula asko axola, gu bera uzteko zorian geundelako, bakarrik egoteko beharra sentitzen dugulako, bla bla bla.

7-UKAPENA

Gatazkei aurre egitean, haien garrantzia edo are existentzia ukatzean datza, desatsegintzat jotzen diren errealitateko alderdiak saihesteko edo baztertzeko. Gertatu dena ez asimilatzea eragiten du, errealitatea onartzea saihestuz eta horrekin lotutako mina blokeatuz.

-FREUD: GARAPEN PSIKOSEXUALA

Oinarria:

-Garai hartan iraultzailea izan zen ideia honek sexualitatearen kontzeptua zabaldu egiten du eta haurtzaroraino joaten da.

-Fase ezberdinak daude aldarte horretan plazera lortzeko iturri den gorputz atalen batekin lotuta daudelarik: Orala, Anala, Falikoa...

-Freuden iritziz, fase hauetan zehar eta dagokion bulkadaren esparruan, haurrak antsietatea sentitu badu, helduaroan neurosi bat gara dezake.

-FASE hauek LIBIDO (bizi energiaren) garapenaren ondorioz ematen dira.

1.FASE ORALA (0-1 urte):

-Haurraren lehen plazer iturria ahoa da.

-Zeraren nagusitasuna da eta haurraren ekintza guztien oinarria plazer bilaketa da.

-Nia garatzen hasten da (bere gorputzaren mugak…)

2-FASE ANALA (15 hilabete-3 urte):

-Haurraren plazer iturria uzki edo ipurdi ingurura joaten da.

-Niaren garapena aurrera doan bitartean, garai honetako esperientziarik garrantzitsuena gorputzeko higienean trebatzea da eta Zerarekin konflikto garbian sartzen da, honek berehalako satisfazioa eskatzen baitio (kaka egin, kakarekin jolastu…) eta gurasoek, berriz, ez diote uzten, esfinterrak kontrolatu behar dituelarik. Interferentzia bat sortuko da gogoaren eta beharraren artean eta umeak behar den lekuan eta behar denean egiten ikasi beharko du.

3-FASE FALIKOA (3 urte -5 urte):

a.Plazer iturria genitaletan kokatzen da, baina ez da helaroan izango duenaren antzekoa, haurra oraindik ez baita sexualki heldua. Medikutara jolas egitea, amari zakila ba ote duen galdetzea… garai honetan kokatzen dira.

b.Konfliktorik ezagunena Edipo Konplexua da. Zerak amarekin batu nahi du eta aita hil, Edipok egin zuen bezala, baina Niak badaki aita indartsuena dela eta beldur da. Beldur hori kastrazioari beldurra da. Ez da arrazionala eta dena irrazional eta inkontzientea da.

c.Neskentzako, Freudek Elektra Konplexuaz hitz egin zuen eta hasiera aurrekoaren berdina du. Gero, mutilek kastrazioari dioten beldurra, nesken kasuan, zakilaren inbidia da. Hori gabe ezin dute ama sexualki hartu, Zerak eskatzen dien bezala. Neskak amak ere zakilik ez duela ikusiko du eta berarekin identifikatuko da. Horrela, neskek aitarengana zuzenduko dituzte desio sexualak. Freuden ustez, Elektra konplexua Edipo konplexua baino bortitzagoa da eta mendekotasun handiago eta ziurtasun gutxiago erakusten du.

4-LATENTZIA GARAIA (6-12 urte):

a.Gure kulturan instintu sexuala SUBLIMATU egiten da gure kulturan.

5-FASE GENITALA (12 urte →):

a.Erakarpen edo instintu sexuala AURKAKO SEXUAn finkatzen da.

b.Libidoa fase honetan finkatuz gero pertsona : HELDUA, ARMONIATSUA eta ESKUZABALA izango da.

PSIKOANALISIARI KRITIKA

-AURKA:

·Ezin daiteke gezurtatu (Karl Popper).

·Biologiara murrizten ditu nortasunaren zenbait alde (identitate sexualak).

-ALDE:

·INKONZIENTEA deskubritu izana.

RASGOEN TEORIAREN SORRERA:

1-HIPOKRATES (K.a.460 – K.a.370)

“UMOREEN TEORIA“ edo temperamentuena sortu zuen. Hipokratesen aburuz 4 likido/umore daude giza gorputzean, eta gizakiak haien arabera sailka zitezkeen, hots, BIOLOGIAren arabera (haiengan nagusi zen likidoaren/umore

aren arabera):

2-WILLIAM SHELDONen (1898 -1977) TIPOLOGIA

Nortasunaren tipologia bat ezarri zuen, 4.000 pertsonatik gorako ikerketa batean oinarritua. Biotipoaren/alderdi somatikoen eta izaeraren artean lotura dagoela ezartzera eraman zuen:

3-Hans J. Eysenck (1916-1997)

Hipokrates-en tipologia frogatu nahi zuen, zeina nortasunaren BI DIMENTSIOAGATIK azaldua izan daitekeen (superfactoreak):

·Introbertsioa vs. Extrabertsioa: Barne mundu aberatasuna vs kanpoko estimuluen (pertsonekin harremanak, ekintzak…) beharra.( Jung-en antzera)

·Neurotizismo/ezegonkortasuna vs. Egonkortasuna: gizabanakoaren egokitzapena ingurunera eta jokaeraren egonkortasuna.

·Beranduago Psikotizismoa gehitu zuen: gizabanako bakarti eta ez ziurra beste pertsonenganako enpatiarik gabea. Errealitatearen pertzepzio distortsionatua dute.

Eysenck-ek  4 nortasun mota bereizi zituen, haietariko 2k izaera patologikoa dutelarik:   

Ezegonkor introbertituak (antsioso eta obsesiboak) eta

Ezegonkor eztrobertituak (histeriko eta  psikopatak).


EZAUGARRIEN TEORIARI KRITIKA

-KONTRA:

·MOTA PUROAK ez dira existitzen.

·Nortasuna deskribatzen dute, baina ez dute azaltzen.

-ALDE

·Gizabanakoen jokaera patroi batzuk aurrikusi ditzake.

KONDUKTISMOA: PAVLOV, WATSON Y SKINNER 

NORTASUNA estimuluen aurreko erantzunen arabera ulertzen du. Psikea, arima eta inkontzientearen existentzia ukatzen ditu… neurgarriak diren jokaerak soilik existitzen dira. Estimuluak kontrolatuz gero jokaera kontrolatu daitekeela defendatzen dute. 

KONDUKTISMOARI KRITIKAK

Tekniko-metodologikoak:

·Animaliekin (arratoi eta usoekin) eginiko aurkikuntzak ezin daitezke pertsonen nortasuna azaltzeko erabili.

·Haien esperimentuak laborategietan egiten dira, eta bizitza errealeko egoeretan ezin daitezke estimulu guztiak kontrolatu laborategietan bezala. 

Etikoak:

·Giza natura animali edo makinekin parekatzen dute. Haientzat balioa duen bakarra JOKAERA da, eta bertutea, sormena, irudimena, maitasuna...baliogabetzen dituzte.

·Esperimentu gehienetan haur, psikotiko, presoekin egin dituzte, eta hauek ez dute haien eskubideak eta autonomia balioan jartzeko gaitasunik. 

·Emozioak bigarren planoan uzten dituzte praktika psikoterapeutikoan: pertsonaren sentimenduek ez dute garrantziarik,soilik bere ekintzek.

TEORIA HUMANISTA

Pertsona osotasunean hartzen du garrantzia emanez askatasuna, ezagutza, erantzukizun eta historizitateari. Konduktismoa kritikatzen du psikologia zientzia natural gisa aurkeztu nahi izateagatik eta jokaerak soilik kontutan hartzeagatik eta psikoanalisia pertsonen alde ezkor eta gaixotasunetan fijatzeagatik.


1-ABRAHAM MASLOW

Autoerrealizazioa da gizakiaren motibazio nagusia. Autoerrealizazioaren osagaiak hurrengoak dira

·Gaitasunen garapena

·Maslowren piramidearen araberako beharrizanen asetzea. Jaioberriaren beharrizanak elikadura eta oinarrizko beharrak dira. Ondoren, segurtasun beharra etorriko zaigu, gero atentzioa eta afektua eta geroago autoestimua...

2-CARL ROGERS

Rogers-en teoria Freuden psikoanalisiak ez bezala, pertsonak osasuntsutsat hartzen ditu, aske bezala. Hau da, gaixotasuna eta kriminalitatea, gizakion garapen naturalaren distortsio bezala ulertzen ditu. Bere ustez, gizakiok Gaurkotzeko joera dugu. 

GAURKOTZEKO JOERA Rogersen teoriaren oinarria da eta, bere ustez, hauxe da bizitzarako indarra. Gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko motibazio innatoa da. Ez da biziraupen soila, gauzak hobeto egiteko gogoa baizik. Gizakiak garatu egin nahi du eta errealizazioa bilatzen du. 

·Humanisten arabera, pertsona egiteko prozesuan bide luzea egiten da:

  • Maskarak alboratu

  • Kanpoko presioak eta egin beharra dagoena utzi

  • Norbanakoak pentsatu eta sentitzen duena baloratu

  • Gure ardura onartu

  • Aldaketetara egokitu

  • Norbanakotasuna asumitu, 

  • Garena onartu

  • Nork bere buruan konfiantza izan

  • Besteak onartu


·Pertsonaren harremanak aztertzen ditu: intrapertsonalak (norberak bere buruarekin) eta interpertsonalak (besteekin dituen harremanak). Rogersen teoria autokontzeptuan oinarritzen da eta horixe da nortasunaren ardatza. Autokontzeptua bi faktoreen arabera eraikitzen da:

  • Norberak bere buruaz duen kontzeptua  

  • Besteek/gizarteak gutaz duten kontzeptua 

Bere ustez, hauen arabera ondoko autokontzeptuak eraikitzen ditugu:

  • Norberak bere buruaz duen kontzeptua  (self erreala)

  • Gizarteak gutaz espero duen kontzeptua (self ideala)

·Zenbat eta alde gehiago egon gure self-erreala eta gure self-idealaren artean, orduan eta antsietate haundiagoa izango dugu. Egoera batzuetan, haien arteko distantzia haunditzeko arriskuak egoera mehatxuagarriak bilakatzen ditu.

Antsietateari aurre egiteko, defentsa mekanismoak erabiliko ditugu, konkretuki:

  • Negazioa/ukapena: Egoera mehatxugarria blokeatzean datza. Adb: azterketetara ez aurkeztu inoiz edo notak ematen dituzten egunean ez agertu. Freuden antzekoa da, baina honek errepresio deitu ziona ere biltzen du. Ez badugu oroimen edo bulkada bat kontzientziara iristen uzten egoera beldurgarriari ekidingo diogu.

  • Distortsio pertzeptiboa (Freuden arrazionalizazioaren antzekoa): nik ez dut suspenditu, irakasleak suspenditu nau (ala irakasleak ez du ondo azaltzen edo borde bat da)..

Entradas relacionadas: