Giza Nerbio-Sistema: Funtzioak eta Egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB

1. Erlazio Funtzioa

Erlazio-funtzioari esker, informazioa hautematen dugu, bai gorputzaren barrukoa, bai kanpokoa; eta datu horiek aztertuta, erantzun egokia prestatzen dugu.

Informazioa Hautematea

Ingurunetik datorkigun informazioa zentzumen-organoek jasotzen dute: Ikusmena, entzumena, oreka, usaimena, dastamena, ukimena. Baina zentzumenez gain, baditugu gorputzaren barne-egoeraren berri ematen digutenak.

Informazioa Aztertzea

Estimulu guztiak nerbio-sistemara iristen dira. Sistema honetan informazioa aztertzen da, eta erreakzio edo erantzun bat erabakitzen da. Nerbio-sistema zentralak eta nerbio-sistema periferikoak osatzen dute nerbio-sistema.

Erantzutea

Organismoaren erantzunak edo erreakzioak lokomozio-aparatuaren eta sistema endokrinoaren zereginak dira. Lokomozio-aparatua hezurrek eta muskuluek osatzen dute, eta sistema endokrinoaren guruinak dira; bakoitzak hormona izeneko substantziak sortzen ditu.

2. Nerbio-Sistema

Informazio hori guztia nerbio-sistema eratzen duten zelulek—neuronek—transmititzen dute.

2.1. Neuronak

Neuronak nerbio-sistemako zelulak dira. Hiru atal nagusi ditu:

  • Neurona-gorputza: Nukleoa eta zitoplasmaren zatirik zabalena hartzen ditu.
  • Dendrinak: Adarkadura laburrak dira. Informazioa jasotzen dute.
  • Axoia: Luzakin hauek dendritak baino luzeagoak dira. Informazioa helarazten dute beste neurona batzuetara.

Neuronek informazioa transmititzen diote elkarri nerbio-bulkaden bitartez. Nerbio-bulkada transmititzen duen neuronari sinapsiaurreko neurona deritzo, eta jasotzen duenari, sinapsiosteko neurona. Neuronen arteko komunikazioa sinapsi izeneko gune espezializatuetan gertatzen da.

Nerbio-Bulkada bat Sinapsian

  • Nerbio-bulkada sinapsiaurreko neurona zeharkatzen du, dendrietatik axoiaren muturreraino.
  • Nerbio-bulkada dela eta, neurotransmisoreak askatzen dira sinapsiarteko gunean.
  • Neurotransmisoreek espazio hori zeharkatuta, sinapsiosteko neuronaren dendritei lotzen zaizkie; eta horrela, beste nerbio-bulkada bat eragiten dute bigarren neurona horretan.

2.2. Gila Zelulak

Neuronak ez ezik, horiek baino ugariagoak diren beste zelula mota batzuek ere osatzen dute nerbio-ehuna (gila zelulak).

2.3. Nerbio-Sistema Zentrala (NSZ)

Nerbio-sistema zentralak organismoaren funtzio guztiak kontrolatzen ditu. Entzefalokoak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. NSZn itxura ezberdineko bi gune bereizten dira: gai grisa (neurona gorputzak eta dendritak pilatzen diren gunea) eta gai zuria (axoiak bilduta dauden gunea).

Entzefaloa

Entzefaloa garezur barruan dago eta hiru mintzek babesten dute, meninge izena dute mintz horiek. Horien artean likido zefalorrakideoa dago, kolpeen efektuak moteltzen dituena.

Garuna

Bi hemisferiotan erdibanatuta dago. Azala zimurra da eta zirkunboluzio izeneko tolesturak ditu.

Zerebeloa

Mugimenduen koordinazioaz eta gorputzaren jarreraz arduratzen da.

Enbor Entzefalikoa

Arnasaren mugimenduak, bihotz-taupadak eta eztula kontrolatzen ditu.

Bizkarrezur-Muina

Bizkarrezur-muina enbor entzefalikoaren luzapena da, soka mehe baten antzekoa. Bizkarrezur-muinaren bidez, gorputzeko hainbat ataletatik datozen nerbio-bulkada guztiak iristen dira entzefalora.

2.4. Nerbio-Sistema Periferikoa (NSP)

Nerbio sistema periferikoak elkarrekin komunikatzen ditu nerbio-sistema zentrala, zentzumen-organoak eta erantzunak gauzatzen dituzten organoak. Sistema periferikoa entzefalotik eta bizkarrezur-muinetik gorputz osora zabaltzen diren nerbioen sarea da. Bi nerbio mota bereizten ditugu: sentimen-nerbioak eta nerbio motorrak:

  • Sentimen-nerbioak: Informazioa zentzumen-organoetatik nerbio-sistema zentraletara eramaten dute.
  • Nerbio motorrak: Nerbio-bulkada eramaten dituzte nerbio-sistema zentraletik erantzuna gauzatu behar duten organoetaraino. Nerbio motorrek bi nerbio-sare mota dituzte: nerbio sare somatikoa eta nerbio sare autonomoa.

2.5. Nerbio-Sistemaren Ekintzak

Ekintza Erreflexua

Ekintza erreflexuak bizkarrezur muinak kontrolatzen dituen erantzun bizkorrak dira.

Borondatezko Ekintzak

Era askotakoak eta aldakorrak dira, erreflexuak baino landuagoak.

Entradas relacionadas: