Giza Muskulatura: Egitura, Kokapena eta Fisiologia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,91 MB
Giza Muskulatura
Giza gorputzean borondatez mugitzen ditugun 650 muskulu baino gehiago ditugu. Haiei esker mugimendu aberastasun handia dugu.
Muskuluen kokapena
Buruko eta lepoko muskuluak
Buruko muskulu garrantzitsuenak mimikako muskuluak dira, keinuak egiteko eta sentimenduak adierazteko balio dutelako. Muskulu horiei esker, begiak, bekainak, betazalak, sudurra eta ezpainak mugitzen ditugu. Muskulu murtxikatzaileek, berriz, baraila mugitzen dute. Begien eta ahoaren inguruan daudenak muskulu orbikularrak dira. Lepoan esternokleidomastoideoak daude, bi alboetan, eta burua alde batera eta bestera mugitzeko balio dute.
Enborreko muskuluak
Enborraren aurrealdean, goian eta kanpoaldean, deltoide izeneko muskulu handiak ditugu. Deltoidearen uzkurdurak sorbaldaren mugimendua eragiten du eta besoa aurrerantz eramaten du. Saihetsarteko muskuluek toraxa mugitzen dute arnasa hartzeko. Bizkarraldean, trapezio muskuluak daude, sorbaldak mugitzeko eta besoa atzerantz eramateko.
Adarretako muskuluak
Besoaren aurrealdean bizepsa dago, ukondoa tolesten duena, eta atzealdean trizepsa, ukondoa zuzentzen duena. Besaurrean pronatzailea eta supinatzailea daude, esku-ahurra beherantz eta gorantz mugitzeko. Hemen ere hatzen muskulu tolestatzaileak eta hedatzaileak daude.
Beheko adarretan ipurmasaileko muskuluak daude. Gorputza tente mantentzen dute eta gorputzaren alde gihartsuena dira. Izterren atzealdean bizeps krurala (edo iskiotibialak) dago eta aurrealdean kuadrizepsa; belaunak tolesteko eta zuzentzeko balio dute. Zango bakoitzean bi muskulu biki daude; Akilesen tendoiaren bidez orpo-hezurrarekin lotzen dira. Behatzetan muskulu tolestatzaile batzuk daude, baina ez daude oso garatuak.
Muskuluaren Fisiologia: Uzkurdura
Muskuluak uzkurtzeko espezializatuak daude. Kinadak dagozkien gorputzeko atalak mugitzen ditu. Kinada amaitzean, muskulua bere oinarrizko posiziora itzultzen da; lasaitu egiten dela esaten da.
Lepotik behera, gorputzaren alde bakoitza entzefaloaren kontrako aldeko hemisferioak kontrolatzen du. Hau da, ezkerreko muskuluak entzefaloaren eskuineko hemisferioak kontrolatzen ditu.
Muskulu uzkurduraren prozesua
- Muskulu batera nerbio-kinadak heldu behar du. Nerbioa eta muskulua elkartzen diren guneari plaka neuromuskularra esaten zaio.
- Nerbioaren axoi terminalak azetilkolina neurotransmisorea askatzen du plaka neuromuskularrean.
- Muskuluan dauden hartzaile espezifikoek azetilkolina jasoko dute.
- Azetikolinak aktina-harizpiak eta miosina-harizpiak mugiaraziko ditu. Ondorioz, muskulua uzkurtuko da.
- Uzkurtzerakoan, muskulua loditu eta laburtu egingo da, bere bolumena aldatu gabe.
Energia eta nekea
Muskuluak lan bat egin behar du uzkurtzeko, eta, makinek bezala, erregaia behar du. Erregaia odolak garraiatzen duen glukosa da; mitokondrioetan, arnasketako oxigenoarekin erretzen da glukosa. Horregatik, muskulu-zelulek mitokondrio asko dituzte.
Muskulu-lana oso handia denean, nekea sortzen da. Odolak ez du muskuluak behar duen beste oxigeno eta glukosa eramaten, eta, orduan, oxidazio-erreakzioak aldatzen dira eta azido laktikoa pilatu egiten da. Gainera, esfortzua oso handia bada, zuntz batzuk apurtzen dira eta mina sortzen dute (agujeten fenomenoa).
Diafragma
Arnasteko muskulu nagusia da, toraxaren eta abdomenaren artean kokatzen dena. Uzkurtzean, toraxaren bolumena handitu egiten da (inspirazioa). Erlaxatzean, toraxaren bolumena txikitu egiten da (espirazioa).
Enborreko Muskuluak
| AURREKO ALDEA | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Bularraldeko muskulu handiak | Besoak aurrera mugitu |
| Saihetsartekoak | Saihets-hezurrak igo (arnas gora) |
| Muskulu zuzen handiak | Enborra aurrera makurtu |
| ATZEKO ALDEA | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Trapezioak | Sorbalda igo eta besoa atzerantz mugitu |
| Dortsal zabala (bizkar muskulu handiak) | Besoak aurrera eta atzerantz mugitu |
Goiko Adarretako Muskuluak
| SORBALDAN | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Deltoideak | Besoa igo, aurrera eta atzera egin |
| BESOAN | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Bizepsa (trizepsaren antagonikoa) | Ukondoa tolestu (flexionatu) |
| Trizepsa (bizepsaren antagonikoa) | Ukondoa zuzendu |
| BESAURREAN | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Pronatzaileak eta supinatzaileak (antagonikoak) | Esku ahurra beherantz, esku ahurra gorantz |
| Hatzen muskulu tolestatzaileak eta hedatzaileak (antagonikoak) | Hatzak tolestu (flexionatu), hatzak hedatu (zuzendu) |
| ESKUAN | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Muskulu laburrak | Hatzak mugitu |
Beheko Adarretako Muskuluak
| PELBISEAN | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Ipurmasaileko muskuluak (gluteo handia) | Femurra zuzen jarri, gorputza tente mantendu |
| IZTERREAN | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Bizeps krurala edo iskiotibiala (kuadrizepsaren antagonikoa) atzetik | Belauna tolestu |
| Kuadrizeps krurala (bizepsaren antagonikoa) aurretik | Belauna zuzendu |
| Sartorioa | Zangoak gurutzatu |
| Aduktorea | Femurraren adukzioa, pelbisa egonkortu |
| ZANGOAN | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Barruko eta kanpoko bikiak (zango bakoitzean 2) | Zangoaren atzealdea eratu, orpoa igo. Kalkaneoan ezartzen da Akilesen tendoiaren bidez |
| Behatzen muskulu tolestatzaileak eta hedatzaileak | Behatzak tolestu eta hedatu |
| OINEAN | |
|---|---|
| Muskulua | Funtzioa |
| Muskulu laburra | Behatzak mugitu |
Irudiak eta Muskuluak
Buruko eta lepoko muskuluak (Irudia)
- 1. Bekoki muskulua
- 2. Sudur muskulua
- 5. Begi muskulua
- 6. Aho muskulua
- 7. Barre muskulua
- 8. Esternokleidomastoideoa
- Trapezioa
Goiko Adarretako Muskuluak (Irudia)
Deltoidea, Bizepsa, Trizepsa, Supinatzailea, Pronatzailea, Flexoreak.