Giza Lenguaia: Berezitasunak eta Eginkizunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,04 KB
Giza Lenguaia
Giza lenguaia:
Zeinu komunikatiboa: nabaritu daiteke pertsona bat lasai dagoela mantso hitz egiten duelako eta geldirik dagoelako.
Zeinu ez komunikatiboak: nahigabe egiten diren ekintzak. Mariapain den pertsona bat (ondo orraztu, jantzia perfumatua)...
Berezitasunak
Desplazamendua: oraina, iragana eta etorkizunari buruzko mezuak baita hainbat lekuri buruzkoak. Posible dute baita ere berez ezagutzen ez dituzten gauza eta lekuei buruzko mezuak sortzea.
Arbitrarioa
Forma linguistikoaren eta edukiaren artean erlaziorik ez izatea. Hau da, giza hizkuntzaren formek ez dute zertan loturarik izan hitz egiten ari garenean. Adibidez: Borratzeko hitza idaztearen moduak, hau da, hitz horren letrek ez dute eduki edo objektuarekin erlaziorik.
Produktibitatea
Hizkuntzak igortze mugagabeak dituela adierazten du. Egoera berrientzat edota gauza berrientzat baliabide linguistikoak erabiltzen dituzte hizkuntza erabiltzaileek esaldi eta hitz berriak sortzeko eta ulertzeko.
Adibidez: erleekin proba bat egin zen eta horretarako elikagaia abaraskaren gainetik kontatu zen. Erleek elikagaia aurkitu zuten baina ezin izan zuten kidei kontakizunaren berri eman.
Kultura Transmisioa
Ez du zerikusirik geneekin; kultura baten barnean ikasten baitugu edota beste hizkuntzengatik edo zeinu hizkuntzengandik ere.
Adibidez, gorra den haur bat entzuten duen familia batean (zeinu-hizkuntza erabiltzen ez duen familia batean) hazten bada, ez du zeinu hizkuntza ikasiko gorra den beste pertsona batekin elkartu arte. Alderantziz, entzuten duen haur batek guraso gorrak baditu, haren lehen hizkuntza zeinu hizkuntza izango da.
Neurrizko Izaera
Zeinu hizkuntzaren zunuek eta ahozko hizkuntzetako fonemek neurrizko izaera dute. Hau da, desberdindu egin daitezke eta batak bestearen kontra egin dezakete bete-betean. Hala gerta daitezke bi zeinu edo bi hitzek fonema bakarra izatea ezberdintasun gisa baina esanahi ezberdina: Hura/Ura.
Beste modu errazago batean azalduta, bi hitz modu berdinean esatea baina idazteko moduan desberdina izatea izango litzateke eta gainera bi hitz honek esanahi desberdina edukitze. Hura/Ura...
Egitura Dualtasuna
Hizkuntza bi unitatetan antolatuta dago: bata fisikoa da (keinuak, fonemak) eta berez esanahirik gabea; bestean, zeinuak edo fonemak elkartzen dira hitzak sortzeko eta hitz honek esanahi dute. Adibidez, katu baten miau egiten badu, miauren osagaik ezin dira beste maila batean banatu.
Aminalien egitura dualtasuna balete, u-i-m-a edo a-i-u entzun ahal izango genituzke, adibidez, esanahi desberdinekin.
Entzumen bidezko ahozko kanal zeinu hizkuntza ez dute betetzen ikusmen bidezko zeinu kanal erabiltzen baidute. Azkenik, esan behar dugu linguista asko ez dutela hizkuntza gisa hartzen zeinu hizkuntzek berezitasun hori betetzen ez duelako.
Giza Komunikazioa eta Lenguaia
Lenguaia: gizakien fenomeno bat da, fenomeno horri esker ideak, emozioak eta sentimenduak ematen dizkiote elkarri ahozko, idazteko edota zeinu bidezko sistemak erabiliz. Esan daiteke lenguaia berdina dela gizaki guztietan.
Bi Gauza Desberdin: Hizkuntza eta Hizkera
Hizkuntza: ahozko, idatzizko eta zeinu bidezko hizkuntzen eta giza komunitatearen eta komunitate kulturaren arteko erlazio oso estua denean, hizkuntza komunitate bat osatzen denean.
Hizkera: hizkuntzaren gauztze zehatza da une eta egoera zehatz batean, hizkuntza komunitate partaide bakoitzarena.
Lengairen Eginkizunak
- Eginkizun erreferentziala: informatu berri eman.
- Hunkitzeko eginkizuna: sentimenduak.
- Ekintza kognitiboa: besteen jarrera erregulatu.
- Eginkizun faltikoa: arreta mantendu.
- Eginkizun poetikoa: estiloa.
- Eginkizun metalinguistikoa: lenguaiaari buruzko argibideak.