Giza komunikazioa eta haurraren adierazpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB
1.1 Giza Komunikazioa
Elkarrekin Komunikatzea, Premia Bat
Adierazpena bizitzarekin sortzen den premia da. Haurra jaiotzen denetik hasten da bere burua adierazten eta helduekin komunikatzen. Premia fisiologikoak eta zentzumenezkoak aditzera emateko eta mundura egokitzea, autonomoa, sortzailea eta irudimentsua izaten laguntzen dio. Haur bakoitzak barruan duen benetako nia atera eta haurra aberasten du.
Ahozko hizkuntza gizakiaren komunikatzeko era nagusia da, baina ez bakarra. Lehenengo urteetan garatzen doa. Garrantzitsua da haurra adierazpideetara hurbiltzea mundua proiekta dezan eta komunikazioaren bidean abiatzeko.
Gizartean bizitzeko eta ingurunearekin, ohiturekin eta tradizioarekin lotura afektiboa sortzeko premia du gizakiak.
Komunikazioan Eragina Duten Beste Faktoreak
Giroa: inguru afektiboa eta espazio fisikoa. Esperientziak eragiten dituen giroa sortuz gero, adierazteko eta komunikatzeko bultzada emango zaio haurrari.
Sentimenduak eta emozioak: haurrak hitzezko erantzuna, fisikoa eta afektiboa ulertuko du.
Kalitatea: komunikazio haren mailara egokitu behar da; horrek ez du esan nahi kalitatea txikiagotuko denik.
Kultura-testuingurua: kultura-testuinguruak egiten du pertsona bakoitza. Haurrak imitatzeko joera badu, era kontzientean edo inkontzientean eskaintzen zaizkion ereduek baldintzatuko dute.
1.2 Haurraren Adierazpena
Haurrak hasiera-hasieratik igorriko ditu mezuak. Hainbat adierazpideen bidez erakutsiko du adierazteko eta komunikatzeko premia. Haurrak askotariko hizkuntzak erabiltzen ditu. Garrantzitsua da mundua proiektatzen lagunduko dioten adierazpideetara hurbiltzea haurra.
Lehenengo seinaleek premia fisiologikoak eta sentsitiboak adierazten dituzte, baina ez bereizi. Negar egiterakoan arrazoi asko egon daitezke. Helduek premiei erantzun beharko die eta seinale horiek interpretatzen ikasiko dute.
Haurrak adierazteko gaitasun handiagoa duen neurrian, komunikatzeko sistema aberatsagoa izango da eta komunikazioa ulergarriagoa. Gorputz-adierazpenak garrantzia dauka (besoak, eskuak, keinuak, begiradak, irribarreak…).
Adierazpide horiekin ahozko hizkuntza agertuko da. Hizkuntza menderatzen doan heinean erabilitako gorputz-adierazpide nagusiak baztertuko ditu eta adierazpide berriak landuko ditu (plastika, musika, idazketa).
Hezitzailearen Eginkizuna
Edozein pertsona helduaren eginkizuna da jarrera gogotsua eta motibatzailea izatea eta helburuak arrakastaz lortzeko plangintza egitea.
Haur-hezitzailea pertsona heldua izateaz gain, profesionala ere bada. Haur bakoitzaren heldutasun- eta adimen-maila identifikatu eta haurraren bilakaera-erritmora egokitu behar da, taldearen erritmo globalean integratuz. Banakako arreta eta komunikazioa ezinbestekoa da.
Haurrari hasieratik hitz egitea baliagarria da pentsamendua egituratzeko. Adierazteko teknikak ezagutu eta menderatu behar ditu komunikazio eraginkorragoa eta aberatsagoa izateko, eta bata besteari hurbiltzea eta ulertzea bultzatuko da.
Hezitzaileak haurraren prozesua ebaluatu beharko du, eta ez bakarrik azkeneko emaitza. Sormena sustatu behar du.