Giza Gorputzeko Aparatu Nagusiak: Digestioa eta Iraizketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,85 KB
Iraitz Aparatua
Funtzioa: Odolean dauden hondakinak jaso eta kanporatzeaz arduratzen da.
Zatiak: Giltzurrunek, ureterrek, gernu-maskuriak eta uretrak osatzen dute.
Giltzurrunak
Babarrun itxura duten bi organo dira. Gerriaren parean daude, bizkarrezurraren alde banatan. Odola iragazi egiten dute. Lehen iragazpenean, globulu zuriak, gorriak eta proteinak bakarrik uzten ditu odolean. Gero, bitaminak, glukosa eta gatzak itzultzen ditu eta soberakinak (urea) gernu-maskiarantz bidaltzen ditu.
Ureterrak
Ureterrak gernua giltzurrunetatik besikulara bideratzen duten hodi gihartsuak dira.
Gernu Maskuria
Organo hau txiza-puxika izenez ere ezagutzen da. Giltzurrunek isuritako gernua biltzen duen giza organoa da; biltoki honetan kanporatu aurretik gelditzen delarik.
Uretra
Uretra gernua besikulatik kanpoaldera bideratzen duen hodia da.
Odolaren Zirkulazioa eta Bihotza
Zirkulazio Zikloak
- Txikia (Birikakoa): Biriketatik bueltan. Eskuineko bentrikulutik irtenda, odola birika-arteriatik (bitan adarkatuz) bi biriketara sartzen da eta lau birika zainetatik oxigenatuta bueltatzen da ezkerreko aurikulara.
- Handia (Sistemikoa): Gorputz osotik bueltan. Ezkerreko bentrikulutik irtenda, abiatzen da odolaren aorta-arteriatik gorputzeko organo guztietara, zelula guztietara. Ondoren, goiko eta beheko kaba zainetatik bueltatzen da eskuineko aurikulara.
Bihotzaren Mugimenduak
Odola ponpatzeko bihotzak mugimendu hauek egiten ditu:
Dilatazio-fasea edo Diastolea: Bihotza odolez husten denean erlaxatu eta dilatatu egiten da, odola zainetatik aurikuletara berriz sartuz.
Kontrakzio-fasea edo Sistolea: Aurikulen sistolean, zainetatik heldu den odola aurikuluak uzkurtzerakoan trikuspide eta mitral balbuletatik igaro eta bentrikuluetara pasatzen da. Ondoren, bentrikuluen sistolean odola aorta eta birika arterietatik abiatzen da, bihotza hutsik geldituz, berriz diastolean erlaxatzen delarik. Behin eta berriz bizitza osoan errepikatuko duen eran.
Digestio Aparatua
Faringea
- Ahoaren ondoren dago, lepoaren erdi aldean.
- Gaixotasunak: Faringitis, amigdalitis, minbizia, “zurrunga”.
Hestegorria (Esófagoa)
Hestegorriak elikagaiak bideratzen ditu faringetik urdaileraino mugimendu peristaltikoen bitartez. Toraxean (bularraldean) sartuta dago, trakea eta bronkioen atzealdean. Goialdean faringea dauka eta behealdean urdailarekin lotuta dago kardia izeneko esfinterraren bidez.
Ahoa
- Digestio aparatuaren sarreran dagoen organoa da.
- Aurpegian dago (sudurraren azpian eta kokotsaren gainean).
- Mihiaz, listu guruinez eta hortzez osatuta dago. Kanpoan berriz ezpainek osatzen dute.
Funtzioak
- Liseriketa mekanikoa: Elikagaiak sartzea eta apurtu edo zatitzea (murtxikatuz).
- Liseriketa kimikoa: Amilasa listuan aurkitzen den entzima da. Honen funtzioa karbohidratoak azukre sinpleetan bilakatzea da. Prozesu hau ezinbestekoa da organismoak glukosa lortzeko eta ondoren energia askatzeko zeluletan. Amilasak almidoia deskonposatzen du, hau barazkietako azukreak almazenatzeko forma printzipala izanik.
- Dastamen sentsazioa ematea (zaporeak bereiztu).
Janaria nahastu, metatu, eraldatu kimikoki eta KIMOA hestera igarotzea da bere funtzioa.
Elikadura-boloa laringean eta hestegorrian zehar urdailera iristen da. Urdaileko paretak jariatutako urin gastrikoek proteinak eta karbohidratoak desegiten dituzte, ahia (papila) bat eratuz. Ahia kimo izenarekin ezagutzen da, piloroa zeharkatu eta gero heste meharra igarotzen da.