Giza Gorputzaren Oinarriak: Nerbio Sistema, Eskeletoa eta Gaixotasunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB
Nerbio Sistema Zentrala
- Organismoaren kontrol, koordinazio eta kudeaketa zentroa da.
- Barruko eta kanpoko estimuluak jasotzen ditu, eta erantzun egokiak sortzen ditu.
- Hezur-egiturek (garezurrak eta bizkarrezurrak) eta meningeek babesten dute.
Entzefaloa: Garezurrak eta meningeek babestua
Entzefaloak hiru atal nagusi ditu:
Garuna: Entzefaloaren atal handiena
- Informazioaren kudeaketaren zentro garrantzitsuena da.
- Nahita egindako mugimenduak kontrolatzen ditu.
- Bi hemisferio ditu: ezkerra eta eskuina.
Zerebeloa: Oreka eta koordinazioa
Zerebeloak oreka, mugimendua eta koordinazioa kontrolatzen ditu.
Entzefalo-enborra: Funtzio autonomoak
Entzefalo-enborra gorputzaren funtzio autonomoez arduratzen da (arnasketa, digestioa, odol-zirkulazioa, etab.).
Bizkarrezur-muina
Bizkarrezur-muinak zilindro forma du eta entzefaloa gorputzaren gainerako zatiarekin komunikatzen du.
Funtzioak:
- Nerbio-bulkadak hartzaileetatik entzefalora eramaten ditu.
- Erantzuna entzefalotik organo efektoreetara bidaltzen du.
Eskeletoa eta hezurren sailkapena
Eskeletoa ugaztunen egitura solidoa da, eta hiru funtzio nagusi ditu:
- Organismoaren forma mantentzea.
- Gorputzeko ezinbesteko organoak babestea (bizkarrezur-muina, entzefaloa).
- Muskuluen euskarri izatea.
Formaren arabera, hezurrak honela sailkatzen dira:
- Hezur luzeak: Luzeraz zabaleraz baino handiagoak dira, zilindro forma dute (femurra, humeroa, etab.).
- Hezur laburrak: Forma kubiko antzekoa dute, eta eremu espezifikoetan daude, hala nola eskumuturrean eta belaunean. Indarraren transmisioarekin eta mugimendu konplexuarekin lotuta daude.
- Hezur lauak: Hainbat tamainakoak izan daitezke, ezinbesteko eremuak babesten dituzte eta muskulu-lotunea ahalbidetzen dute.
Giltzadurak (Artikulazioak)
Bi hezur edo gehiago kartilago baten bidez elkartzen dituen egitura da. Kartilagoa kartilago-ehunez osatuta dago, hau da, ehun konektibo malgu eta elastiko espezializatuz.
Mugitzeko ahalmenaren arabera, hiru mota bereizten dira:
Giltzadura mugikorrak edo sinobialak: Ugarienak dira, eta mugimendu mota asko egitea ahalbidetzen dute (belaunean, eskumuturretan, orkatiletan, etab.). Giltzadura estaltzen duten kartilagoen artean likido sinobiala duten poltsak daude, giltzadurak lubrikatzeko.
Giltzadura erdimugikorrak edo kartilagozkoak: Mugimendu mugatu bat ahalbidetzen duten giltzadurak dira, nagusiki ornoen (vertebren) eta bularrezurraren (esternoaren) eta saihetsen artean daude.
Giltzadura mugiezinak: Hezur lauen artean daude, eta ez dute mugikortasunik. Suturak, besteak beste, garuneko hezurretan daude.
Zer da diabetesa?
Diabetesa gaixotasun metaboliko bat da, eta odoleko azukre-maila (glukosa) altuegia izatea eragiten du. Gure gorputzak energia lortzeko behar duen glukosa zeluletara iristeko, intsulina izeneko hormona bat behar du. Diabetesa duten pertsonek ez dute behar adina intsulina ekoizten, edo beren gorputzak ez du intsulina behar bezala erabiltzen.
Sintomak:
- Askotan pixa egitea.
- Etengabeko egarria.
- Nekea.
- Ikusmen lausoa (borrosa).
Oharra: IN03: 5.4: Hezur-nahasmenduak (bi laburtu eta ikasi, gero azterketan idatzi).
Oharra: Giltzadura-nahasmenduak (bi laburtu eta ikasi, gero azterketan idatzi).
Hezur-nahasmenduak
- Fisurak edo hausturak: Hezurretan arrailak sortu daitezke. Erabat hausten ez direnean, fisura bat dagoela esaten da; eta guztiz hausten direnean, haustura bat dagoela. Osteoblastoak horiek konpontzeaz arduratzen dira, hezurra berriz soldatuz, eta beharrezkoa izaten da immobilizazioa, hezurraren ertzak kontaktuan jartzeko.
- Eskoliosia: Bizkarrezurra ardatz bertikaletik ateratzen denean gertatzen da. Batzuetan, denboraren poderioz gertatzen da, baina sortzetikoa ere izan liteke, hau da, jaiotzatikoa.
Giltzadura-nahasmenduak
- Lotailuetan: Batzuetan, lotailuak gehiegi bihurritzeak edo luzatzeak distentsioa (bihurdura) edo haustura eragin dezake.
- Artritisa: Giltzaduraren hantura da, eta adina eta lesioak izaten dira kausa nagusiak.