Giza Gorputzaren Oinarriak: Anatomia eta Osasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
Nerbio Sistema Zentrala (NSZ)
Nerbio Sistema Zentrala (NSZ) organismoen kontrol, koordinazio eta kudeaketa zentrala da. Barruko eta kanpoko estimuluak jasotzen ditu, eta erantzun egokiak sortzen ditu. Hezur-egiturek (garezurrak eta bizkarrezurrak) eta meningeek babesten dute.
Entzefaloa
Entzefaloa garezurrak eta meningeek babesten dute, eta 3 atal nagusi ditu:
Garuna
Entzefaloaren atal handiena da. Informazioaren kudeaketaren zentro garrantzitsua da, eta nahita egindako mugimenduak kontrolatzen ditu. Bi hemisferio ditu: ezkerra eta eskuina.
Zerebeloa
Mugimenduaren oreka eta koordinazioa kontrolatzen ditu.
Entzefalo-enborra
Gorputzaren funtzio autonomoez arduratzen da (adibidez, arnasketa, digestioa, odol-zirkulazioa).
Eskeletoa eta Hezurren Sailkapena
Eskeletoa ugaztunen egitura solidoa da, eta 3 funtzio nagusi ditu:
- Organismoaren forma mantentzea.
- Gorputzeko ezinbesteko organoak babestea (bizkarrezur-muina, entzefaloa).
- Muskuluen euskarri izatea.
Hezurren Sailkapena Formaren Arabera
Hezur luzeak
Luzeraz zabaleraz baino handiagoak dira, zilindro forma dute (adibidez, femurra, humeroa).
Hezur laburrak
Forma kubiko antzekoa dute, eta eremu espezifikoetan daude, hala nola eskumuturrean eta orkatilan. Indarraren transmisioarekin eta mugimendu konplexuekin lotuta daude.
Hezur lauak
Hainbat tamainakoak izan daitezke, ezinbesteko eremuak babesten dituzte eta muskulu-lotura ahalbidetzen dute.
Giltzadurak
Bi hezur edo gehiago kartilago baten bidez elkartzen dituen egitura da. Kartilagoa kartilago-ehunez osatuta dago, hau da, ehun konektibo malgu eta elastiko espezializatuz.
Giltzadura Motak Mugitzeko Ahalmenaren Arabera
Giltzadura mugikorrak edo sinobialak
Ugarienak dira, eta mugimendu mota asko egitea ahalbidetzen dute (adibidez, belaunean, eskumuturrean, orkatilan). Giltzadurak estaltzen dituzten kartilagoen artean likido sinobiala duten poltsak daude, giltzadurak lubrikatzeko.
Giltzadura erdimugikorrak edo kartilagozkoak
Mugimendu mugatu bat ahalbidetzen duten giltzadurak dira. Nagusiki ornoen (vértebra), bularrezurraren (esternón) eta saihetsen artean daude.
Giltzadura mugiezinak
Hezur lauen artean daude, eta ez dute mugikortasunik. Suturak osatzen dituzte, hau da, hezurrak estu eta finko lotzen dituzte. Besteak beste, garezurreko hezurretan daude.
Zer da Diabetesa?
Diabetesa gaixotasun metaboliko bat da, eta odoleko azukre-maila (glukosa) altuegia izatea eragiten du. Gure gorputzak energia lortzeko behar duen glukosa zeluletara iristeko, intsulina izeneko hormona bat behar du. Diabetesa duten pertsonek ez dute behar adina intsulina ekoizten, edo beren gorputzak ez du intsulina behar bezala erabiltzen.
Sintomak
- Askotan pixa egitea
- Etengabeko egarria
- Nekea
- Ikusmen lausoa (borrosoa)