Giza Gorputzaren Funtzionamendua: Liseriketa, Arnasketa, Zirkulazioa eta Iraizketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 30,32 KB
Liseriketa
Elikagaiak konposizio gluzidikoak, lipidoak edo proteinak izan daitezke. Hauek liseri-hodian sinpleago bihurtzen dira prozesu mekaniko (mastikatzea) eta kimikoen (entzimen ekintzaz) bidez. Lortutako sustantziak zurgapenaz odolera iristen dira eta degradagarria ez dena heste lodira doa eta uzkitik kanporatzen da. Mastikatuz elikagaiak zatitu eta txistuz hezetu egiten dira dastamena lortuz. Hau atsegina bada, txistu kantitate handiagoa askatzen da. Txistua elikagaia disolbatu eta lubrikatzen duen likidoa da eta liseri-hodiko garraioa errazten du. Txistuz nahasten den elikagaiak elika-bolo du izena. Irenstean elikagaia estegorrira doa eta mugimendu peristaltikoei esker urdailera osagai batzuekin nahastuz; azido klorhidriko eta entzima gastrikoekin. Urdailean ordubete inguru pasa ondoren, boloa kimo izeneko likido lodi bihurtzen da, piloroa zehar pasatuz duodenora doana. Kimoak pankreas zukuaren produkzioa eragiten du, bikarbonatoz osatua eta zukuaren funtzioa azidoa neutraltzea da. Gibeleko behazuna ere duodenora isurtzen da. Behazuna hauek osatzen dute: kimoa neutraltzen eta gantzak emultsionatzen dituzten behazun gatzez. Bestalde, heste meheko paretaren guruinek heste-zukua jariatzen dute, liseri-entzima asko dituena: hauek guztiek kimoa kilo izeneko likido oso argi eta alkalino bihurtzen dute. Zenbait sustantzia urdailean zurgatzen dira, baina zurgapen leku berezia jeiuno-ileona da; pareta luzea du, bilo askok gehiago luzatzen dutena, eta kiloko sustantzien pasabidea da odol-kapilar eta linfatikoetarako. Elikagaiek ez dute pareta osoa zeharkatu behar, mukosa-kapa fina, heste-biloak osatzen duena bakarrik. Honela liseriketa amaitzen da. Liseri-hodian irentsi gabeko sustantziak gelditzen dira eta heste lodira doaz. Hemen ura zurgatzen da eta hainbat hartziduren ondoren hondakinak eratzen dira eta uzkitik kanporatzen dira.
Arnas Aparatua
Bizi funtzioak betetzeko organismoek elikagaien erreketatik lortzen den energia behar dute. Horretarako oxigeno arnasketaz lortzen da. Oxigenoa atzemateko aparatu bat behar da: arnas aparatua. Elikagaien erreketan sortzen da eta karbono dioxidoa desegiten duena. Arnas aparatua organoen multzo batek osatzen dute: arnas bideak eta birikek. Birikak kanpoaldearekin komunikatzen dira eta tutuz eta konduktuz osatuak daude. Lehen zatian sudur-hobiak daude; sudur trenkadak bereizten dituen barrunbe bi dira; ahoan aho-sabaiak bereizten ditu; kanpoaldearekin sudur-zuloen bidez komunikatzen dira eta faringearen koanen bidez. Mukosarekin kontaktuan jarriz airea berotu, hezetu eta garbitu egiten da. Airea faringean zehar doa eta gero laringera (4/5cm-ko luzerako tutu kartilaginosoa) pasatzen da eta ondoren trakeara (12cm-ko tutua, eraztun kartilaginoso bukatugabe eta hestegorriaren aurrean dagoena). Trakea adarkatu egiten da biriketan sartzen diren bi bronkioak eratuz, hauetatik bronkioloetara pasaz. Birikak toraxean dauden bi organo belakizko dira. Eskuinekoa handiagoa da eta hiru lobulu ditu. Ezkerrekoak bi. Mintz bikoitzak estaltzen ditu, pleura izenekoak, eta bi pleuren artean likido pleurala dago. Birika barnean bronkioloek oso diametro txikia dute, 0,5mm baino gutxiago eta poltsa albeolarrean bukatzen dira, odol kapilarrez inguraturiko albeolo askoz osaturikoan. Albeoloetan egiten da odol-hodiekin gas-trukaketa. Trukaketa azalera 200m karratukoa da.
Arnas Mekanika
Birika bentilazioa da. Airea hartu eta botatzeko mugimendua, biriketara airea sartu-ateratzean. Diafragma eta sahiets igotzaileen giharrek uzkurtzean toraxa dilatatzen da, honekin birikek aire hartzea egiten dute. Birikak dilatatzean barruko airearen presioa jaitsi egiten da, eta hau biriketara kanpotik airea sartzeko lagungarri da. Espirazioa toraxa uzkurtzean gauzatzen da. Birikak organo pasiboak dira, diafragmaren eta toraxeko giharren mugimenduen baitan daudenak zeluletan sartuz. Arnasketa zelularraren ondorio den CO2-a kapilarrera doa. Albeolo kapilarretara iristean CO2 albeoloetara doa eta espiratzean kanporatu egiten da.
Arnasketaren Fenomeno Fisiko-Kimikoak
Arnastean oxigenoz betetako airea iristen da biriketako albeoloetara, hortik odolera pasaz, eta gero gorputz osora doa ehunetara iritsiz. Odolak jasotzen du arnas zelularrak ekoitzitako CO2 eta albeoloetara garraiatzen du, handik kanporatzeko. Beraz, odola da gas trukaketaren bitartekaria. Oxigenoa hemoglobinak garraiatzen du, globulu gorrietan dagoen arnas pigmentua. Albeoloetako oxigeno kontzentrazioa ehunetatik datorrena baino handiagoa da. Ehunetan oxigenoaren kontzentrazioa biriketatik datorrena baino txikiagoa da; orduan, oxigenoa odol-plasmara doa.
Zirkulazio Aparatua
Funtzioa sustantziak garraiatzea da. Organo eragilea (bihotza), banaketa kanalak (odol-hodiak) eta likido zirkulatzailea (odola) ditu osagai. Bihotzak 4 barrunbe ditu: 2 aurikula eta bi bentrikula. Eskuinean bietarik bana eta ezkerrean beste horrenbeste. Eskuineko bentrikulatik biriketara doan arteria irteten da, han kapilarizatu egiten da eta ezkerreko aurikulara itzultzen da biriketako zainetan zehar. Balbula mitraletik odola ezkerreko bentrikulara pasatzen da, eta hortik organo guztietara garraiatzen duen aorta-arterian zehar irteten da, organoetan kapilarizatzen delarik. Kapilarrak eskuin-aurikulara odola eramaten duten zainetan biltzen dira, eta aurikula horretatik, balbula trikuspidea zeharkatuz, eskuin bentrikulara pasatzen da odola. Gizakiaren zirkulazio aparatua bikoitza, hertsia eta osoa da. Funtzio nagusia sustantziak arnas gune eta liseri gunetik zeluletara eramaten du, eta ondoren iraizketa-gunera; organismoaren babes eta homeostasian ere parte hartzen du. Odolak plasman zuzenean disolbaturiko molekulak (adibidez, glukosa), proteinari atxikiak (hemoglobinari atxikitako O2 eta CO2 adibidez) eta proteina plasmatikoei atxikitako lipidoak eramaten ditu.
Odol Hodiak
Hiru mota: arteriak, zainak eta kapilarrak eta kalibre eta lodieraren arabera bereizten dira. Arteriak odola bihotzetik organoetara eramaten dituen hodiak dira. Bihotzetik urrundu ahala adarkatu egiten dira, adarkatu ahala kalibrea txikitzen zaielarik. Azken adarkadurei arteriola deritzo. Zainak odola bihotzera itzultzen duten basoak dira. Kalibre txikieneko zaintxoetatik abiatuta, kalibrea handitu egiten da zainak bihotzera hurbildu ahala. Kapilarrak baso oso meheak dira. Arteriolen eta zaintxoen sistemak komunikatzen dituzte. Beren paretetan zehar egiten da odolaren eta zelulak bustitzen dituen likido interstizialaren arteko trukea.
Bihotza
Organo muskularra da, forma konikoa du, erpina beherantz duelarik, eta eskuturraren tamainakoa. Biriken artean pixka bat ezkerrerantz dago. Hiru geruzako paretak ditu: endokardioa (barnekoa), miokardioa (erdikoa) gihar-ehun kardiakoz osatua eta perikardioa (kanpokoa) organoa estaltzen duena. Barnetik trenkada luze batek erdibitua dago. Erdi bakoitzak bina barrunbe ditu: aurikula (goikoa) eta bentrikula (behekoa); aurikula eta bentrikulua bi balbulok erregulatutako zuloez komunikatzen dira. Eskuineko aurikulara iristen dira zain sakona (vena cava), behekoa eta goikoa, eta ezkerrekora biriketako lau zainak. Ezkerreko bentrikulatik aorta-arteria irteten da eta eskuinekotik birika-arteria. Bien abiaburuan hiru balbula semilunar daude odolari atzerako bidea eragozten diotenak.
Odolaren Zirkulazioa
Odolak miokardioaren uzkurdurak eragindako bulkaden ondorioz zirkulatzen du. Uzkurdura bulkada bihotzean bertan sortzen da. Bulkada sortzean, aurikulak uzkurtu egiten dira, sistole-fasera pasatzen dira, hortik bi bentrikuluen paretetara pasatu, bertan sistole bentrikularra sortuz. Sistole aurikularra eta bentrikularra, ez dira batera gertatzen: aurikulak sistolean daudenean bentrikuluak diastolean daude, lasai, eta alderantziz; une labur batean barrunbe osoa ere egoten da diastolean. Prozesu hau ziklo kardiakoa da eta 0,8s iraupena du. Sistole aurikularrean aurikulak hustu eta bentrikuluak bete egiten dira; sistole bentrikularrean bentrikuluak hustu egiten dira, odola aorta eta biriketako arterietara pasatuz; orduan arteriak, betetzean, zabaldu egiten dira, gero uzkurtu eta diametro normala hartzeko. Horrela, arterien pareta guztietara zabaltzen den uhina sortzen da: pultsuarena. Aurikulen eta bentrikuluen diastolean, barrunbe horiek odolez betetzen dira. Bihotzeko balbulek odolari atzera-bidea eragozten diote.
Gizakiaren Iraitz Aparatua
Zelulen katabolismotik sortutako anhidrido karbonikoa birikek iraitzen dute. Ur-soberakina eta gainerako katabolitoek gernu aparatuak iraitzen ditu gernu-itxuran. Gernu aparatua organo hauek osatzen dute: giltzurrunak (odoletik gernua elaboratzen duten organoak), ureterrek (abdomenaren zati bat eta pelbisa zeharkatu eta maskurian kanpoarekin beste organo baten, uretraren bidez komunikatzen den organo biltzailean bukatzen diren tutu luzeak). Iraizketa: Zelulak, iritsitako nutrienteak aprobetxatuz, hondakin-sustantziak sortzen dira, kanporatu beharrekoak. Kanporaketa honetan arduratzen diren organoek osatzen dute iraitz-aparatua: arnas aparatuak (CO2 kanporatu), gernu aparatua (gernua kanporatu) eta larruazala. Gernu aparatua hauek osatzen dute: giltzurrunak (gernua lantzen dutenak) eta gernu bideak (kanporatzeko konduktu direnak). Gernu bide hauek osatzen dute: bi ureterrek, maskuriak eta uretrak. Gernu aparatuak bi bizi funtzio betetzen ditu: iraizketa eta barne ingurumenaren erregulazioa. Iraizketaz sustantzia toxikoak kanporatu egiten dira gorputzetik; adibidez, urea, azido urikoa, …
Giltzurrunak
Iraitz organo nagusia da. Odol plasma filtratu eta gernua eratzen dute. Gerri inguruan daude, bizkarrezurraren alde bietan. Eskuineko giltzurruna gibelaren atzean eta ezkerrekoa barearen atzean daude. Baba beltz itxura du, 150g inguru pisatzen du eta 12cm inguruko luzera du ardatz nagusiak. Ehun adiposoko kapsulak inguratzen du eta goian guruin suprarrenala du. Oso odoleztatua dago. Bertara giltzurrun-arteria sartzen da odol kantitate handia duena, eta giltzurrunean adarkatzen dena; bertatik ateratzen da giltzurrun-zaina. Giltzurrunaren luzerako ebakidurak bi zona ezberdintzen ikusteko aukera eskaintzen du: kortikala eta medularra. Kortikala ilunagoa da eta itxura granulosoa du. Bertan giltzurrun korpuskuloak daude. Medularra berriz, argiagoa da eta giltzurrun piramideek osatzen dute 10-20ren batek.
Gernu Bideak
Giltzurrun bakoitzetik ureter bat ateratzen da; ureterra 25cm-ko luzera duen tutua da eta maskurian bukatzen da. Gernu-maskuria gernua gordetzeko gordailu muskularra da. Asko zabaltzen da; normalean 150-500 cm kubikorainoko edukiera du, eta litro batera iritsi daiteke. Uretra da maskuria kanpoaldearekin komunikatzen duen konduktua. Gizonek luzea dute, 25cm inguru eta azken zatiak, ugalketa eta iraizketarakoak, bi funtzioak betetzen ditu; zakila zeharkatu eta meatoan ateratzen da kanpora. Neskek uretra laburra eta zuzena dute, eta bulban ateratzen da kanpora, vagina-bestibuluaren aurretik, eta ugalketa-aparatua eta iraizketarakoa era bat independente dira.
Tubulu Uriniferoa
Giltzurrun bakoitzean 1-3 milioi arteko tubulu-uriniferoen kopurua dago. Bi zati bereizten dira: nefrona, gernua eratzen parte hartzen duena, eta tubulu biltzailea, gernua giltzurrun-pelbisera eramaten duena. Nefrona giltzurrunaren unitate funtzionala da.
Gernua
Gernua filtrazioz/iragazketaz eta bir-irensketaz eratzen da. Lehenik odoletik lorturiko iragazkina osatzen da, giltzurrunera iristen dena eta urea bezalako hondakin-sustantziak eta organismoak beharrezko duen beste zenbait sustantzia daukana. Hau giltzurrun-korpuskuluan ematen da. Bir-irensketakoan, beharrezko diren sustantziak odolera itzultzen dira, urea eta hondakinak bakarrik gelditzen direlarik. Hau giltzurrun-tubuluan gertatzen da. Gernua urak %95, proteinak, glukosak, ureak, azido urikoak, kreatininak eta gatz ez-organikoak osatzen dute. Giltzurrunetik minutuero litro bat odol igarotzen da; litro honetatik 125ml-k bakarrik igarotzen dute Bowmanen kapsula, eta ml bat gernu eratuko da.
Haziaren Erneketa eta Landarearen Hazkundea
Obulutegian dagoen obulua enbrioi bilakatzen da polen hodiko nukleo espermatikoetako batek ernaldu ondoren. Enbrioia hazian gorderik geratzen da ernalketa gertatu arte. Landare berri baten enbrioia gordetzen duen landare-organoa da hazia, eta ernetu artean sorraldian egoten da. Hazia landare belarkara urterokoak hil ondoren bizirik mantentzen den organo bakarra da. Haziak izugarrizko garrantzia du: nekazaritza hazian oinarritzen da eta hau giza elikaduran oinarrizko ekintza da; gizakiak eguneroko elikaduran asko jaten ditu; ilarrak, dilistak,…) eta hauekin eginiko irina, espagetiak,… Hazia aske edo fruituaren baitan egon daiteke. Hiru atal ditu: 1-testa: azal babeslea da; 2-Enbrioian zirriborratuta bezala daude landarearen atalak: sustraia (erradikula), zurtoina (gemula) eta hosto bat edo bi (kotiledoiak); 3-Endospermoa erreserba gaiak biltzen dituen ehuna da.
Nola Bilakatzen da Hazia Landare?
Haziak ur gutxi dauka, pisuaren ehuneko 10-15 tartean. Haziak kanpotik ur asko sartzen zaionean gertatzen da erneketa eta landareak horretarako behar duen tenperatura badago. Kanpoko azala (testa) urratzen denean ura sartzen da eta erneketa hasten da. Haziak ernetzeko faktoreak: -ura: ura hartzean handitu eta bere azalak lehertu egiten dira. -tenperatura: bakoitzak bere tenperatura propioa dauka. Hazi gehienak udaberriko tenperaturak igotzean hasten dira ernetzen. -Oxigenoa: Haziak metabolismoa egiteko beharrezkoa. -Argia: hazi batzuentzat garrantzirik ez, beste batzuk oso sentikorrak. (-) Erneketa ondoren hazkunde primarioa hasi, luzetarako haziera, mutur meristemoak dauden lekuan gertatzen da. Erneketa gertatzen ari den bitartean enbrioiaren zelula guztiek azkar zatitzen dihardute; zelula meristematikoak dira. Enbrioiak endospermotik hartzen ditu elikagaiak. Lehenengo sustrai enbrionarioa agertzen da, lurzoruan sakondu eragingo dion mutur meristemoa duelarik. Zurtoin hazkundea sustraiarenaren antzekoa da. Azkenean, zurtoin eta sustraiak luzatu egiten dira, lehen adarrak sortu, eta landarea osatuko duten ehunak ezberdinduz doaz. Hazkunde sekundarioa: Lodierako haziera, zurtoin, sustrai eta adarren loditzean datza, diametroaren handitzean. Muturretatik urrun dauden landare zati zaharrenetan gertatzen da. Landare bizitzaren bigarren urtean hasi ohi da, beraz, zurezko landareetan soilik gertatzen da. (-) Udan eratutako zurezko hodiak handiagoak dira udazkenekoak baino eta horregatik sortzen dira haziera-eraztunak zuhaitzen egurrean. Zurezko hodi batzuk erdialdean geratzen diren neurrian garraio-funtzioa galtzen dute eta euste-ehun bilakatzen dira (zurgiharrea). Zurezko hodi funtzionalek egur bigunagoa ematen dute (zurgizena).
Landare Mugimenduak
Mugimendu asko egiten dituzte, motelak eta antzeman ezinak. Kanpoko faktoreak eraginda (argia, tenperatura,…). Horien artean: 1-Tropismoak: Zurtoinaren edo sustraiaren haziera-norantza aldatzen dute. Eragileak kanpoko faktoreak dira: -Argia (fototrofismoa): zurtoinak argi aldera hasten dira (fototropismo positiboa) eta sustraiak, aldiz, argitik urrundu egiten dira (fototrofismo negatiboa). -Grabitatea (geotropismoa): Grabitateak goranzko eta beheranzko mugimenduak eragiten ditu, norabidea grabitate-ardatza bera delarik. Sustraiak estimulu horren alde hazten dira (geotropismo positiboa), eta zurtoinak aurka (geotropismo negatiboa). -Estimulu mekanikoak: zerbait ukitzen sortzen den mugimendua (landare igokariak ukitzen dituzten objektuetan kiribiltzen dira) (tigmotropismoa). 2-Nastiak: Hosto eta loreek egiten dituzten mugimenduak dira. Ez dira iraunkorrak. Lore batzuk egunez ireki eta gauez itxi egiten dira. Hosto batzuk lotako egoera hartzen dute gauez (niktinastia). Mimosa landarea zerbaitek ukitzen dueneko uzkurdura (sismonastia).
Goi-Mailako Landareak. Morfologia
-Sustraia: lurpeko organoa da, geotropismo positiboa duena. Ez da inoiz hosto ez eta kloroplastorik ere ematen. Funtzio nagusienak: landarea lurrean finkaturik mantentzea, ura eta gatz mineralak zurgatzea (izerdi landugabea) eta zurtoinera eramatea eta zenbaitetan elikagaien gordetzaile bihurtzen da (erremolatxa, azenarioa, …). Zurtoina: Airean zutik, gehienetan gorantz, dagoen zilindro antzeko bat da. Geotropismo negatiboa du, grabitateak behera erakarrita ere, zurtoinak landareari goraka eragiten dio. Funtzio nagusiena sustraietan zurgatutako ura eta gatz mineralak hostoetara eta landarea guztira eramatea da. Batzuetan, elikagaien organo gordetzaile bihurtzen da. Berdea denean, fotosintesia hartzen du bere gain. Sustrai eta zurtoinaren arteko mugari lepoa deitzen zaio. Sendotasunaren arabera belarkara edo zurezkoak izan daitezke. Hostoa: Hostoak zurtoinetik ateratzen diren egitura apalak dira. Hosto-txorten batez lotzen zaio zurtoinari. Zurtoinari ukitzean, txortena zabaldu egiten da eta besarkatzen du. Egitura honek hosto zorroa izena hartzen du. Txortena eta zorroa aldabegian lotzen dira. Hostoak pigmentuak dituzte eta fotosintesia egiten dute eta beren gain hartzen ditu arnasketa eta transpirazio-lanak.
Fisiologia
:MANTENUA:landarea sistema irekia da.ingurunearekin materia eta energía trukatzen ditu. Sustraietatik ura eta gatz mineralak hartzen ditu.Hostoetatik eguzki-energia eta co2 bereganatzen ditu eta ur-lurrina eta o2 kanporatzne ditu estome tatik.ZURGAPENA:Ura eta gatzak sustraietako ile szurgatzaileetatik sartzen dira garraio-hodie taraino. Ura energi gasturik gabe sartzen da.Kontzentrazio-gradienteak eragiten dio urari.Landarearen barneko disoluzioa kontzentratuago da kanpokoa baino.Ura kontzentrazio handieneko disoluziora doa (asmosia) .Ur-korronteak gatzak arrastatzen ditu berarekin.Landareak lurzoruan dauden ioietatik haute spen bat egiteko;komeni zaizkionak bakarrik hartzen ditu. Zelulen mintzak iragazkortasun selektiboa dauka. GA RRAIOA:sustraietatik landareak zurgatu duen disoluzioari izerdi landugabea deritzogu.Izerdi hau zu rezko hodietan zehar hostoetaraino garraiatzeko hainbat erresistentzia gainditu behar dira: gravitatea, ehu netatik pasatzeko erresistentzia,garraio-hodietako marruskadura…Hala ere,izerdi landugabea hostoetarai no igotzen da. Garraio honen indar eragilea hostoetako lurrinketa da, hórrela sortu da urari behetik gorako indarra.Izerdia ez igotzen behetik gora bultzatzen zaiolako baizik eta goitik tiraka ur-finak jasotzen dire lako.Estomek kontrolatzen dute garraioa. Hauek itxi ala ireki egiten dira landarearen ur-edu kinaren, eguz ki-argiaren, co2-aren kontzentrazioaren eta veste faktore batzuen arabera. FOTOSI NTE SIA:Landareak lurzoruko gaiak zurgatzen dituzte.Elementu horiekin eta atmosferatik hartutakokarboni dioxidoaz, geroz eta konpkexuagoak diren molekula berriak sortzen dituzte. Prozesu hori gerta dadin argi energía behar da eta horregatik prozesuari Fotosintesia deitu.Nola lortu landareak lurreko elementtu eta molekula sin pleak molekula konplexu bihurtzea?Landareen zati berdeak dira gai hau egiteko. Hauek kloroplastoak dituzte eta hauetan eguzki energía hartzen duten pigmentu batzuk(klorofilak esate rako) Zelulak energía hau erabili molekula inorganiko(co2, h2o) sinpleetatik molekula organiko konple xuak ,glukosa gehien bat, sintetizatzeko.Beraz,molekula organikoetan dagoen energi kimikoa eguzki ener gitik dator. Eralda keta hori fotosintesi bidez gertatzen da:6Co2(karbono dioxidoa) +6H2O (ura) ------(argi energía) C6H 12o6(molekula organikoa)+6o2(oxigenoa).Fotosintesia da landareak autrotofo bihurtzen dituen ekintza nagusia.Zergatik lortu behar ditu landareak molekula organiko hauek?Fot.an eginda ko gaiak(izerdi landua), batik bat glukosa,landare ehun guztietara garraiatzen da.Zelulek zati bat metabol ismoan erreko dute(arnasketa) energía lortuz.Hau arnasketa zelularra da:6co2(karbono dioxidoa)+6h2o -----(energía ,ATP) c6h12o6(molekula organikoa) + 6o2 (oxigenoa).Landareek energi beharra dute eure n funtzioa egiteko. Molekula organikoetako energía erabilgarri izateko erre egin behar da, hau erreakzio kate baten bitartez egiten da o2 erabiliz.Hau dela eta landareek o2 hartu behar atmosferatik.Landareak fotosinte.an hartutako materia organiko guztia erretzen aldu?ez du guztia erretzen.normalean erre beharreko bai no gehiago sintetizatu egiten du eta soberan geratutakoa gorputza eraikitzeko erabiltzen du (zelulosa nagu siki)edo erreserba bezala(almidoi,proteína, lipido).Foto.ari esker landareak elika kateko lehen maila dira. animali belarjaleak landareak sintetizatutako gai organikoz elikatzen dira.berbera haragi jaleak belarjaleak sortutako gai organikoz.Horrela landareak ekoizleak direla esan dezakegu,ekosist.ko gai organiko guztia beraiek sintetizatu edo ekoizten dutelako.Energi fluxua:Ekosisteman iharduera biolo gikotik energía era biltzea ezinbestekoa da eta erabilitako energi guztiaren jatorria eguzkian dago. Eguzki tik lurrera datorren energiatik,landareek fotosintesi bitartez %2 soilik hartzen dute.Energi honen erdia arnasketan erabiltzen dute.Hemen maila trofiko batetik bestera energía zati handi bat galdu egiten da;arn asketa,hondakin be zala…maila batetik bestera%20 elikagai energía inguru pasatzen da.Elika kateak 4/5 maila trofiko baino gehiago ez ditu.Maila trofikoa izakiak natura eta energía lortzeko duen modua eta eli ka katearen osagai izanik.Bizidun denek materia eta energía behar dute bizitzeko.Ingurumenetik hartzen dituzten lehengaie tatik energía hartzeko ahalmena dute.Energi iturria gai organiko propioa sintetisatzeko gai direnak. Autro tofoak(elikagaia berak sortzen duen landarea).Hauek ia energiarik ez duten gai inorga nikoak (co2,h2o) erabiliz eta eguzki energía aprobetxatuz energian aberatsa den gai organikoa sortzen dute(fotosintesia) .Beste izaki guztiak,elikadura bitartez,veste bizidunek sortutako gai organikoz baliatzen dira.Hauek hete rotrofoak dira(belarjale, haragijale, orojaleak).Kontsumitzaileak dira.Beste izaki batzuk materia hilez elika tzen dira;hondakin gorpu,gorotz,..6co2+6h2o(karbono dioxidoa+ura) ---c6h1206 + 6º2(clukosa+ura) .Leku batetik energía sartzen da eta galduz doa baina berriro erabil daiteke. Materiak ziklo bat jarraitzen du.Fotosintesia egindakoan,arnasketa egitean lortutako energía askatu egiten da.Adb: landare batek galdu ko dituen hondakin organikoak hostoak izan daitezke,deskonposatuz joango direlarik. Bestetik arnasketan beroa galduko du eta biomasa enborra izan daiteke. Biomasa honetaz barraskiloak eli ka daitezke baina haseran baino energía gutxiago izango dute.Gero barraskiloak bere biomasa sortuko du, hau veste baten tzat elikagai edo gai energetiko bihurtuko delarik.Hondakin inorganiko bezala kaka hartu dezakegu .Amai eran hartzidura ematen da,hemen bakteria, mikroorganismo…ikus ditzazkegu. UGAL KE TA.Goi-maila ko landareen ugalketa organu nagusiena Lorea da,honekin ugalketa sexuala egiten dute. Lo re periantoa kalizak(sepaloz osatua) eta korolak(petaloz osatua) osatzen dute;atal emankorrean estaminez osaturiko androzea (órgano arra) eta pistiloak osatzen duen ginezeoa bereiz daiteke.Estaminetan sortzen den polena obulutegian dauden obuluetaraino garraiatua izan behar du.Bertan ernalkuntza ematen da eta enbrioia sortzen da.Enbrioiak eta haren estalki babesleek hazia osatzen dute.Ernalkuntzaren ondoren lore aren obulutegia garatu egiten da, eta bere baitan haziak dituen fruitua eratzen da.Aparte, landareek ugal keta begetatiboa, sexuen partehartzerik gabea,egiten dute. Bi eratara burutzen da1:espora izeneko zelula bere zien bidez( goroldioa,…), eta2:landare-zatien bidez,hauek landare osoa birsortu arte hazten direnean. Se xuzko ugalketa:Pistilo gainera erortzen direnetatik polen bakarra erneko da eta ateratzen zaion hodia pisti loaren behealdean dagoen obulutegira iritsiko da.Han obulu bakarra ernelduko da,nahiz eta veste obu lu gehiago ere egon daitezkeen.Lorautsek erneldutako obuluetatik haziak sortuko dira eta hazietatik landa re berriak.Sexu ugalketa gertatzeko landareen polinizazioa beharrezkoa da, lore arraren lorautsak lore eme aren obuluraino iristea,obulua ernaltzeko.Obulu ernaldu horretatik sortzen da hazia.Haziak lurrean er ne eta landarea emango du. Hori izango da ugalketa-zikloa.Polinizaziorako bide asko dago: intsektuak ,gizo na,Haizea,ura,…polinizazio zuzena edo zaharkakoa izan daiteke.
Elikaduren hainbat aurre ideia ikasleek:1-elikagaiak irentsi ondoren eraldaketa kimikoa gertatzen da eta zurgatzeko moduan geratu(liseriketa)Aurreideiak:-liseriketa mekanikoa bakarrik kontuan hartzen da,eral daketa kimikoak ez erlazionatu liseriketarekin.-liseriketa urdailean bakarrik gertatzen da-likidoek ez dute liseriketarik jasaten.2-liseriketa ostean liserigarriak ez diren materialen kanporaketa gertatzen da.Aurre ideiak:liseritugabeko materialak kanporatzeko bi bide ezberdin daude;solidoentzat eta likidoentzat.3-kon tzeptua:liseriketa ondoren organismoarentzat baliagarriak diren materialen zurgapena,garraioa eta asimi lazio ematen da.aurreideiak:-zurgapena ez dute aaipatzen.-odolaz ez dute hitzegiten-zeluletaz ez dute hitz egiten.4.kontzeptua:elikagaiak ez dira nahiko energia lortzeko baliabide.Horrez gain airetik hartzen dugun oxigenoa behar dugu zeluletan konbustioa gerta dadin, baita konbustioaren gazesko hondakinak kanpora tu behar ditugu.aurreideaik:-elikadura eta arnasketa ez dira erlazionatzen.Ez da energiaren lorpena arnas ketarekin lotzen.-ez dute zelulen oxigeno kontsumotaz hitz egiten.-Ez dute adierazten karbono dioxodoa zeluletan eratzen dela.5-Oxigenoa airetik hartzea eta karbono dioxidoa eta uraren askapena arnasketa siste maren funtzioak dira.Aurreideiak:sartzen den airea eta ateratzen dena ez dira berdinak.-sartzen den airea oxigenoa da soilik.-Kanporatutako airea soilik karbono dioxidoa da.6-arnasketa sistema eta arnasten du ten gorputzeko zelulen artean zirkulapen sistema kokatzen da, gsrrsio funtzioa betez.Aurreideiak-ez ditu birikak gorputz barnearekin lotzen.7-Elikagaien konbustioa kanporatu behar diren hondakin kaltegarrisak sortzen ditu.Gainera, kanporatu ahal izateko ez dira errazak.Nagusienak proteinen katabolismoak sortzen dituen hondakin nitrogenatuak dira:urea,azido urikoa,…Giltzurruna da hondakin hauen kanporaketaz ardu ratzen dena(iraizketa),odola (barne-ingurunea)garbituz.Aurreideiak:-iraizpena liseri aparatuan zurgatu ez diren gaien eliminazio bezala ikusi.-gorputzak sortutako gaiez ez dute hitz egiten-gernuaren eraketa ez dago erlazionaturik ez giltzurrunekin ez eta odolarekin.Landareen elikadura:aurreideiak:Orain arte egin diren ikerketa guztietan, edozein adineko ikasleekin, intuizioak gidatutako ideia iraunkor eta unibertsal hau identifikatu ahal izan da:landareak beren ingurutik lortzen dute behar duten elikagaia,Zehazki lurzo rutik;eta sustraiak dira elikagaiak lortzeko organo nagusiak.-Landareak animaliak bezalaxe elikatzen dira. -Ikertzaile asko ohartu dira landareen elikadurak eskatzen dituen behar kontzeptualaz.Ikasleak kontzeptu asko ulertu behar dituzte,…elementu bat, karbonoa(egoera puruan solidoa dena),karbono dioxidoan (kolo rerik gabeko gas bat da airean)aurkitzen da eta gas hori azukrean(solidoa,baina disoluzioan)bihurtzen du landare berde batek uraren (likido bat)hidrogenoa(gas bat)gehitzen zaionean,argi-energia erabiliz zeina energia kimikoan eraldatzen da….-Ikasleek heterotrofismoa klaseetan fotosintesiari buruz jaso dituzten ideiekin lotzen dute.Landareen janaria/elikagaia zurgatzen duten materiala delakoaren ideia oso iraunko rra,oso zaila aldatzen instrukzio jarraia jaso arren.
GEODINAMIKA:planetaren dinamika da.lur eta eguzki energiaren menpe eta kanpo zein barneko eragi leen bidez bideratu.bi atal:Kanpogeodinamika eta barne geodinamika.ZIKLO GEOLOGIKOA: lurrazal eta manto goiko aldeari eragiten dien fenomenoen multzoa.denboran gertatutako prozesuen etapak.EZAU GARRIAK:-prozesu ziklikoa.etapa ezberdinak bata bestearekin batu,prosezu itxia osatuz.-prozesu ebolu tiboa.lurrazalaren aldaketa progresiboak eragiten dituelako- Prozesu errepikakorra; lurraren istorian zehar askotan gertatu bai da ondorioz ziklo orogeniko asko sortuz.-prosezu geldoa,ondorioz ikertuz bakarrik iku s dezakegu.- edozein etapatan geldi daiteke(adb harri sedimentarioak azalera ager daitezke beren geruza pena eta beste ezaugarri batzuk agertuz)-Prozesu itzulezina da.etapa batera eldu eta ezineskoa da haserako etapara itzultzea.Kanpoko ziklo geologikoa*ERLIEBEAREN DEDUNAZIOA EDO BILUZKETA: (leh endik dauden harrien desegitea)1-METEORIZAZIOA:Materialen aldaketa,ekintza atmosferikoagatik edo mekanikoagatiksorturiko apurketa.adb uraren bolumena edo tenp.aldaketa gogorrak.2-GARRAIOA :Higa kinen garraioa lurrazaleko eskualde baxuetara.normalea ura izan.garraioa beti grabitatearen alde.adb:iba iakBarneko ziklo geologikoa*METAMORFISMOA: Presio eta tenperatura gehitzearen eraginez harrien aldaketa kimiko eta mineraligikoa da. *SEDIMENTAZIOA:Garraiatutako materiaren metaketa da, garrai o agenteak energia/indarra galtzean.garrantzitsuena itsasoa da.denbora luzez gertatzen da.*DIAGENESIA EDO HARRI SEDIMENTARIOEN ERAKETA:Presio eta tenperatura gero eta altuagotan sedimentua trinkotu eta harri bihurtzen da.*MAGNATISMOA:Harriaren urtze partziala edo anatexia gerta daiteke, ho nela magnatismoaren muga gainditzen delarik.*OROGENESIA: Harri sedimentarioak zuzenean azalera tzea, mendikate moduan.Anatexia jasan beahrrean harri metamorfikoak azaleratzea.