Giza Garapenaren Oinarriak: Nerabezaroa, Generoa eta Biologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,55 KB

Nerabezaroa: Trantsizioa eta Errituak

Nerabezaroa aldaketa psikologikoak ematen diren trantsizio-egoera bat da, haurtzarotik heldutasunera igarotzen garena. Nerabezaroa estatus-aldaketa bat da, eta kultura desberdinetan ematen da, bai gure gizartean, bai gizarte tradizionalean.

Gure gizartean nerabezaroa oso luzea izaten da, baina gizarte tradizionaletan edo primitiboetan ia ez dago nerabezarorik, zeren eta oso txikitatik prestatzen dituzte umeak nagusien lan berberak egiteko eta goiz ezkontzen dituzte. Horregatik, ia nerabezarorik ez dute.

Estatus batetik beste batera igarotzeko hainbat erritu igaro behar ditugu. Adibidez:

  • Nerabezaroaren hasierako erritua: Hilekoa jaistea (haurtzaroaren amaiera errituala izan daiteke).
  • Helduaroaren errituak: Bikotea aurkitzea, ezkontzea, umeak edukitzea.

Aho Aroa (Libidoaren Kokapena)

Libidoa ahoan eta bere inguruan kokatzen da. Xurgatzea eta koska egitea dira bi jardun esanguratsuenak. Haurrek esploratzeko duten tresna nagusia ahoa da, eta horregatik edozein gauza ahora sartzen dute plazerra sentitzeko.

Aho aroan, haurrek ahoaren bidez polarizazioak bizitzen dituzte:

  • Dependentzia - Independentzia
  • Konfiantza - Mesfidantza

Aro batek ez du beste bat ordezkatuko, baizik eta elkar osatzen dute.

Sexu eta Genero Berezitasunak

Sexu Berezitasunak

Pertsonen osagarri biologikoen araberakoak dira, sexu bakoitzari dagozkion ezaugarri fisikoak eta biologikoak barne hartzen dituztenak.

Genero Berezitasunak

Alderdi kulturalen araberakoak dira, tradizioetan, baloreetan eta sinesmenetan oinarrituta. Ez dira kultura guztietan berdinak, eta sexu bakoitzaren jardueran eta jokabideetan eragina dute.

Haurren Garapena (0-6 urte)

0-6 urte bitartean, haurrek esplorazioaren bidez eta galderak eginez euren ideiak sortuko dituzte. Euren gorputza eta beste sexuko gorputza bereizten hasiko dira, eta genero bakoitzari dagokion rola identifikatzen joango dira.

Genero Esterotipoak eta Rolak

  • Genero Esterotipoak: Ezaugarri edo aurreiritzi batzuk gizonezkoentzat edo emakumezkoentzat egokiak direla pentsatzea da.
  • Genero Rolak: Jokabideak edo praktikan jartzen ditugun gauzak dira.

Kulturaren arabera ezartzen dira genero bakoitzari dagozkion esterotipoak. Jatorria alderdi sozializazioaren ondoriozkoa edota alderdi biologikoen ondoriozkoa izan daiteke.

Jatorriaren Ardatzak

Sozializazioaren ondoriozkoak: Esterotipoak kultura eta sinesmenek baldintzatzen dituzte. Adibidez, badira gizarte batzuk non emakumeak gidariak diren eta gizonezkoak etxeko lanak egiten dituztenak.

Ikerketa Antropologikoak (3 Tribu)

Ikerketa batzuetan hiru tribu desberdinetan aurkitutako desberdintasunak aipatzen dira:

  1. Tribu batean, emakumeak eta gizonezkoak lankidetzan zebiltzan.
  2. Beste batean, emakumeak eta gizonezkoak erasokorrak eta errukigabeak ziren.
  3. Hirugarrenean, gizonak pasiboak ziren, haurrak zaindu eta lan artistikoak egiten zituzten; emakumeak, aldiz, arrantzan egiten zuten eta bidaiak egiten zituzten trukeak egiteko.

Alderdi Biologikoen Ondoriozkoak: Desberdinak diren kulturetan antzekotasunak aurkitu zituzten. Genero roletan ikusten zen gizonezkoak egokiak direla indarra behar duten lanetan, eta emakumeak indarra behar ez duten lanetan. Sexu-hormonek eragin handia dutela ere esaten da.

Giza Garapenaren Hasiera eta Epigenetika

Gizakiaren garapena emakumearen gametoa (obulua) eta gizonezkoaren gametoa (espermatozoidea) elkartzen direnean hasten da. Hori gertatzean, zigotoa eratzen da.

Zigotoaren Prozesuak

Zigotoak bikoizte prozesua, banatze prozesua eta gero bereizte prozesua hasten ditu. Lehenengo prozesuan, gametoen material genetikoa bikoiztu egiten da eta zigotoa bitan banatzen da (2 zelula, 4, 8, 16, etab.).

Bikien Sorkuntza

Bikoizte prozesuan gertatu daiteke zigoto beretik bi zigoto sortzea, eta horiek homozigotikoak izango dira (herentzia genetiko berdina). Edota hasiera batetik bi zigoto egotea (bi gameto eme eta bi ar), eta horiek heterozigotikoak dira (herentzia genetiko desberdina).

Epigenetikaren Eragina

Guzti hau epigenetikak zalantzan jartzen du. Argi dago genetikak garrantzia duela, baina amaren, aitaren eta arbasoen esperientziek ere lotura dutela geneekin. Beraz, dena hartu behar da kontuan: bai geneak, bai esperientziak.

Entradas relacionadas: