Giza espeziearen sorrera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 35,02 KB
PAG(146)
Izaki bizidunak etengabe aldatzen dira, baina bi aldaketa mota daude:
ontogenesia: izaki bakoitzak izaten dituen eraldaketak, jaio aurretik hasi eta hil arte.
filogenesia: espeziak denboran zehar aldatu direla adierazten du: espezie batzuetatik beste batzuk sortu dira, filum (mota) edo leinu bat osatuz.
Filogenesia kontuan hartzen ez zenean, espezie bakoitza aldaezina zela ulertzen zuten, beraz izaki bizidunen aniztasunaren existentziari buruzko azalpenei, teoria fixista esaten zaie. Aristotelesek ekin zion teoria fixista defendatzeari, XIX.Menderarte, non lehen fosilak agertu ziren. Erantzuna Georges Cuvier paleontologoak eman zuen (horrela eta guzti, bere azalpenak espezie haietako izaki guztiak kataklismo edo hondamendi baten ondorioz desagertu zirela esaten zuen)
PAG (147)
Eboluzionismoaren hastapenak
Jean-Baptiste Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra (filogenesia) proposatu zuena. 1809an Filosofia zoologikoa argiratu zuen. Bertan adierazi zuen izaki bizidunak berez sortu zirela materia inorganikotik.
Izaki bizidunen eraldaketak inguruarekiko interakzioaren ondorio dira, eta organoren baten erabilera intentsiboarekin sendotzen dira. Aitzitik, beste organo batzuk ahuldu egiten dira,ez direlako erabiltzen, eta azkenean desagertu egiten dira.
Teoria horren arabera, eboluzio biologikoak xede bat du; hau da, espezieak gero eta konplexuagoak izatea, eta funtzio gero eta espezializatuagoak betetzea, gizakien espeziean perfekzio gailena lortu arte.
Eboluzionismoaren garapena.
Darwin
Charles Darwin behin betiko bultzada eman zion eboluzionismoari. Izan ere, izaki bizidunen organo anatomikoek dituzten askotariko formen esplikazio zientifikoak eman zuen. Izaki bizidun bakoitzaren “diseinua” bizimoduaren araberakoa da; alegia, ingurukoarekin interakzioen menpe dago.
Izaki guztiek gogor jardun behar dute bizirik irauteko: janaria bilatu, harraparietatik defendatu, hondamendietatik babestu, ondorengoak zaindu, eta abar. Prozesu horretan espezie batzuk hobeto prestatuta daude, bizirik irauteko borroka horretan garaile izateko eta haiek izango dira, betikotuko direnak. Aitzitik, gutxien egokituta audenen artean, desagertzeko joera gailenduko da.
Darwinek prozesu horri “espezieen hautapen naturala” esaten zion. Horrenbestez, izaki bizidunen aniztasuna esplikatzen da inguruneari egokitzeko prozesuaren bidez, egokitzeko prozesu horretan, espezie batzuk bestelako espezie bihurtu dira.
Galapagoetara joateko bidaian osatu zuen Darwinek teoria hor. Hainbat espezieri buruzko datuak bildu zituen, eta anatomia eta enbriologia konparatuaren alorreko azterlanei ekin zien.
PAG(148)
Alfred R. Wallace
Alfred, Darwinek ez bezala, Alfred adierazi zuen eboluzioa mailakoa dela, hau da, belaunaldi berriek beti aurrera aldaketa organikoekin doazela, beti hoberantz. Darwinek frogatu zuen izaki bizidun aurrekoekin ez dagoela aldaketarik.
Gregor Mendel
Haurreko biek ez zuten esplikatzen zer zen filogenesiaren prozesuak.Aldaketa organikoa belaunaldi batetik nola transmititzen ziren argitze falta zitzaien.
Gregorrek, herentzia genesiaren prozesua azaltzeko lehen urratsa egin zuen, hiru lege enuntziatu zituen, legeak esplikatzen zuen izaki bizidunak transmiti ditzakeala zenbait ezaugarri(genetipoak
) eta agerian ez badituzte ere (fenotipoak)
Thomas H. Morgan eta genetika modernoa
Genetika modernoaren sortzaile hartzen diogu, eboluzio molekularra diziplina berria. Nola aldakuntza hereditarioak gertatzen diren aldakuntza hereditarioak, mutazio genetikoa, mutazio gene baten aldaketa da, eta baliteke gene aldatu hori hartzen dute norbanakoek b eren gurasoek ez bezalako ezaugarriak ez izatea.
Eboluzio biologikoak ba al du zentsurik? Zoria ala teleonomia
Eboluzio prozesua filosofoak esaten dutenez prozesu teleonomikoa da. PIerre Theilhard eta Chardinen ikuspegiaren arabera, eboluzio biologikoa prozesu kosmiko baten zati da, izaki bizigabeetatik hasi eta gizakietara iristen dena. 3 etapa nagusi bereiz dezakegu:
geosferaren estadioa: Unibertso bizigabeak eboluzionatu egiten du eta bizia sortzeko gutxieneko baldintzak eratuz
Biosferaren estadioa: Bizia sortzen da , aniztasun osoz.
Noosferaren estadioa: Gizakiaren agerpena eboluzioaren gailurra da, eboluzio- prozesu guztiak gizakiaren agerpena dute.
PAG(149)
Beste pentsalari eta zientzialari batzuk ulertzen dute eboluzio-prozesua ez dela teleonomikoa, eta horrela gertatu dela herentzia genetikoaren legeetan finkatutako eta transmititutako zorizko eta gertaeraren ondorioz(Jacques Monod 1910-1976).
Mutazio bat gertatuz gero, aldaketa hori finkatuta geratuko da; eta, bideragarria izanez gero, ondorengoei transmitituko zaie herentzia genetikoaren arabera. Hautespen naturalak konpentsatzen du mutazio-prozesua.
Kreasionismo eta eboluzionismoa
“Kreazionismoa” hitza bi sinestetarako erabiltzen da.
Jainkoak unibertsoa sortu du, dagozkion eboluzio-lege eta guzti, eta ondorioz sortu da unibertsoa.
Gaur egun existitzen den guztia Jainkoak sortu zuen, orain ikusten dugun bezala, et tartean ez da gertatu inolako eboluziorik.
Zientziak eta erlijioak munduari buruzko galdera desberdinei erantzuten diete.Zientziaren eginkizuna da, gertaera zehatzak deskribatzen eta azaltzen, baina ezin du argitu unibertsoa eta gizakiok orain daukagun eta ezagutzen dugu existentzia.Erlijioak mundu osoaren azten zentzuari buruzko galderak plantatzen ditu.
Horregatik litekeena da fededun izatea, eta aldi berean defendatzea eboluzioaren teoria dela espezieen jatorria ulertzeko dugun azalpen hoberena.
PAG 150
Antropogenesiaren prozesuak
Antropogenesia esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egin diren prozesu eta etapen multzoari. 4,5-7 milioi urte inguruko prozesua izan da. Hainbat faktorek izan dute eragina eta horiek bi taldetan sailkatzen dira: hominizazio prozesua eta humanizazio prozesua. Prozesu biak aldi berean gertatu dira eta elkarri eragiten diote.
Hominizazioa
Zuhaitzean bizitzea gero eta sailagoa zenez, janaria eta babesa lurrean bilatzean hasi ziren. Horrek bi oinetan ibiltzera bultzatu gintuen eta prozesu geldo bat hasi zen.Giza espeziearen berariazko aldaketa anatomiko eta fisiologiko hauek eragin zituen:
Bioinetan ibiltzea. Burezurraren osaera eta garunaren garapena eragin zituen.
Eskuak libre geratzea. Garapen tekniko handia bideratu zuen, eta garapen tekniko horrek aldi berean garuna gehiago garatzea.
Barailezurra libre geratzea. Zutik ibiltzean, barailezurrak ez zituen lan gogorrak egin behar, horrek ahoan, faringean eta laringean aldaketan ekarri zituen, eta aldaketa horiek anatomiaren aldetik sendotu zuen gizakien arteko ahozko hizkuntza konplexuaren agerpena eta garapena. Elikaduran ere egon ziren aldaketa garrantzitsuak, elikagaiak jan aurretik prestatzen hasi ziren (sukaldaritzan lehen urratsak)
PAG 151
Heldu gabe jaiotzea (gazteagotzea). Jaioberria bizi ahal izateko, norbaitek zaindu behar du; espeziearen gizartekoitasunaren mende dago. Horregatik, hain zuzen, moldagarriagoa da, eta egoera berriei aurre egiteko gaitasun handiagoa du gainerako hominidoek baino.
Ekumenikotasuna
Giza espeziea unibertsal bihurtu da, eta Lurreko edozein tokitan bizitzeko egokitu da.Zerebralizazioa. Garunaren garapena (batez ere garun-azalarena) Homo generoaren eboluzioari estu-estu lotutako ezaugarrietako bat da. Ezaugarri hori gabe, munduan ez litzateke hizkuntzarik sortuko, ez eta arrazoimenik ere. Gaur egun, zientzilariek hiru azpisistema zerebral bereizten dituzte gizakietan.
Narrastien garuna. Eboluzioaren ikuspegitik, primitiboena da: oinarrizko bizi-funtzioak, errutinazko portaera eta sena erregulatzeaz arduratzen da.
Sistema linbikoa. (Paleokortex ere esaten zaio). Senak agindutako portaera programatutik haratago joateko aukera ematen du. Emozioak adierazteko bidea ematen du, gorputz-adierazpen eta guzti, eta gaitasun hori gizakion berariazko ezaugarria da. Lankidetzan jarduteko eta premian dagoenari laguntzeko joera ere eremu horretan daude; beraz, esan dezakegu gizakion soziabilitatearen oinarri anatomikoa eta fisiologikoa dela. Halaber, erreakzio emozionalak sistema linbikoan gertatzen dira, eta berehalako portaerak eragin ditzake, pertsonak oso hausnarketa gutxi eginda.
Garun azala. (Neokortex ere esaten zaio). Eboluzioaren ikuspegitik, garun-egitura berriena da, gizakiak gainerako animalietatik argi eta garbi bereizten dituena. Garun-azalean sortzen da gizakien goi-mailako jarduera intelektuala: pentsamendu logiko eta arrazionala, hizkuntza, aurrea hartzeko portaerak, irudimena eta intuizioa.
PAG152 y 153
Humanizazioa
Tresnen bidezko jarduera aurreratua
Tximinoak hostoa kiribildu→ ura edateko
Gizakiak egiten dituen jarduera tekniko gehienak egiteko, gaitasun asko behar dira.
Lantza bat egiteko→ aurretik zorrozteko tresna bat.
Gizarte-harreman konplexuak
Sua topatzeak, babesa eman zien, etxe baten antzeko zerbait sortu zuten. Taldekideen arteko harreman sendoagoak sortu ziren.
Gizarte harremanak garrantzitsuagoak→ teknikak hurrengo belaunaldiari transmititzeko.
Hizkuntza
Giza espeziea da hitz egite duen bakarra komunikazio-sistema konplexu eta landuak dituzte. Komunikazio sistema horietako edozein ere, gizakiok erabiltzen dugun hizkuntzarekin alderatuta, kualitatiboki desberdina da.
Hizkuntza sortu zenean, ahozkoa eta entzumenezkoa zen; soinuen adierazpen grafikoa eta idazkera askoz ere beranduago garatu zen. Giza hizkuntza lineala dela.
Giza hizkuntzak artikulazio bikoitza du. Esanahia duten unitatez osatuta dago(hitzak) eta bestetik, esanahirik gabeko beste unitate batzuek osatzen dutela hizkuntza.Artikulazio bikoitzari esker, fonema-kopuru mugatu batekin mezuen kopuru mugagabea osa daiteke.
Giza-hizkuntza konbentzionala da. Onomatopeien kasuan izan ezik, adierazleen eta esanahiaren arteko erlazioa hautazkoa da; giza talde batek edo hiztun-komunitate batek adostutako akordioaren emaitza da.
Hizkuntzak gizarte harremanak bultzatzen ditu, bizirik irauteko eginkizunetan lankidetza areagotzen du,eta,jakina, ahozko mezuak igortzeko eta ulertzeko gaitasunarekin lotutako garuneko eremu espezializatuen garapena sustatzen du.
Hizkuntza giza talde bakoitzak lortzen dituen eta bizitzeko behar dituen ezagutzen gordailua da.
Ezagutza horiek hizkuntzaren bidez kodetze dira, eta bizkorrago eta eraginkortasun handiagoz helarazten zaizkie ondorengo belaunaldiei.
PAG 154
Kultura
Kulturatzat hartzen dugu, giza talde batek partekatzen dituen jakintza, sineste, portaera, ohitura, ideia, adierazpide, sentimendu, erakunde, teknika eta tresna guztien multzoa.
Kulturaren bidez, gizakiok pixkanaka atzean utzi ditugu hainbat baldintzapen biologiko.
Kultura gure bizimodua da, eta, oso balioaniztuna den aldetik, askotariko baldintzetan bizirik irauteko aukera ematen digu.
PAG 155
Mutazio genetikoekin alderatuta, kultura-
Edukien transmisio-abiadura izugarria da.Horrela, gizakiak sortu ziren garaiko ikuspegitik, kultura oro ageri zaigu gure biologikoak emandako gaitasunen luzatze eta hedatze gisa. Kultura ez da zapalkera-faktore, gure biologiaren mugak gainditzeko baliabidea baizik.
Kultura ikasi egiten da, ez gara kulturarekin jaiotzen. Garrantzi handiko bi fenomeno esplikatzen ditu
Alde batetik, kultura-aurrerabidearen abiadura.
Bestetik, kulturen aniztasun handiaren sustraiak hortxe daude.