Giza Eskeletoaren Oinarrizko Galderak eta Erantzunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,68 KB
1. Zein da periostioaren funtzioa?
Periostioaren funtzioa hezurra babestea eta gogortasuna ematea da.
4. Zein osteogenesi-mota daude eta zertan desberdintzen dira?
Luzerako hezurren haziera
Epifisi eta diafisien artean dauden haziera-kartilagoetatik (kurrusketatik) hasten da. Kartilagoak hazten diren neurrian hezur bihurtzen dira. Haziera 20 eta 25 urteren artean amaitzen da, haziera-kartilagoak guztiz osifikatuta geratzen direnean.
Lodierako hezurren haziera
Periostioz egindako hezur-ehun trinkoen geruza zentrokideen bidez gertatzen da. Adinarekin periostioaren aktibitatea jaisten da eta, beraz, lodierako hezurren haziera amaitzen da.
5. Atlas eta Axis bizkarrezurraren zein aldetan daude?
Lepoko aldean (orno zerbikalak). Lepoan 7 orno daude: Atlas lehenengo ornoa da eta Axis bigarrena.
8. Non daude malko-hodia eta belarrietako kanpoko hodia?
Malko-hodia begi-orbitan dago, eta belarrietako kanpoko hodia hezur tenporaletan.
9. Zein hezurrez osatuta daude honako hauek?
a) Arku zigomatikoa:
Masaileko hezurrez.
b) Koxisa:
Kokzix hezurra eratzen duten 4 edo 5 ornoz osatuta dago.
c) Kaxa torazikoa:
Bizkarraldeko ornoak, bularrezurra eta saihetsezurrak.
d) Eskapula-gerria (Sorbalda-gerria):
Klabikula eta omoplatoz (eskapulaz).
e) Tartsoa:
7 hezur dira:
- Kalkaneoa (oinaren atzeko partean)
- Astragaloa
- Eskafoidea
- Kuboides
- Hiru ziri-hezurrak
f) Karpoa:
Eskumuturrean daude. 8 hezur dira eta bi lerrotan osatuta daude:
- Goiko lerroa: Eskafoidea, Semilunarra, Piramidala eta Pisiformea.
- Beheko lerroa: Trapezioa, Trapezoidea, Hezur handia eta Gako-hezurra.
10. Nola deitzen dira besaurreko bi hezurrak?
Kubitoa eta Erradioa deitzen dira.
11. Zenbat hezur daude eskumuturrean? Eta esku bakoitzean?
Eskumuturrean 8 hezur daude, eta esku bakoitzean 27.
12. Nola deitzen dira hurrengo hezurrak?
a) Bularraldeko hezurra:
Bularrezurra eta saihetsezurrak.
b) Eskumuturreko hezurrak (Karpoa):
Eskafoidea, Semilunarra, Piramidala, Pisiformea, Trapezioa, Trapezoidea, Hezur handia eta Gako-hezurra.
c) Atzamarreko hezurrak:
Falangea, Falangina eta Falangeta.
d) Izterreko hezurra:
Femurra.
e) Aldakaren hezurra:
Hezur koxala, sakro-hezurra eta pubisa.
f) Lepoko ornoak:
Atlas eta Axis.
g) Belauneko hezurra:
Errotula.
13. Posible al da jakitea ume baten haziera amaitu den ala ez? Nola?
Bai, posible da. Osteogenesia hezurrak hazteko prozesua da, eta bi mota nagusi ditu (ikus 4. galdera).
Bi mota hauek aztertuz jakin daiteke hazkuntza-momentua amaitu den ala ez, baina gehienbat lehenengoan (luzerako hazieran) finkatu behar gara, epifisi-plakak osifikatuta dauden ikusiz.
14. Azaldu emakume eta gizon helduen eskeletoetan dauden desberdintasunak. Zergatik dira garrantzitsuak?
Desberdintasun nagusia pelbisean dago:
- Emakumearen pelbisa zabalagoa eta laburragoa da gizonarenarekin alderatuta.
Hau garrantzitsua da emakumeak seme-alabak izaten dituelako, eta pelbisaren forma egokia da umea bizirik eta arazorik gabe jaio dadin.
Gainera, gizonek dituzten falangeak luzeagoak izan ohi dira emakumeenak baino.
15. Zenbat falange daude gorputzean?
Gure gorputzean 56 falange daude (esku eta oinetan).