Giza Eboluzioaren Teoriak eta Hominizazioaren Prozesua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,34 KB

Giza Jatorriari Buruzko Teoria Historikoak

Giza jatorriari buruz historian zehar proposatutako teoria desberdinak azalduko dira jarraian:

Lamarck-en Transformismoa (XVIII. mendea)

XVIII. mendean, Lamarck-ek izakiak ez direla beti berdinak izan adierazi zuen lehendabizikoz, eta eboluzioaren ideia proposatu zuen. Lamarck-ek fixismoari (espezie eta genero guztiak finkoak direla adierazten duen teoria) aurre egin zion transformismoaren teoriarekin (espezie batzuk beste espezie batzuetatik sortzen dira eraldaketa anatomikoen ondorioz). Bere esaldi ezagunena: "Funtzioak sortzen du organoa".

Darwin eta Wallace-ren Hautespen Naturala (XIX. mendea)

XIX. mendean, Charles Darwinek eta Alfred Russel Wallacek, fixismoaren aldeko pentsamoldeari aurre eginez, behaketaren bitartez lorturiko emaitza batzuen ondorioz, teoria berri bat aurkeztu zuten. Darwinek 1859an argitaratutako Espezien jatorria lana, eboluzioaren teoriaren baieztapen hauetan dago oinarrituta:

  • Izaki bizidun guztiek jatorri berbera dute. Darwinen garaikideek ez zuten ideia hori onartu; are gutxiago, gizakia kate horren parte izatea.
  • Espezieek eboluzionatu egiten dute. Espezieak etengabe agertu eta desagertu egiten dira.
  • Gradualismoa. Aldaketa-prozesua pixkanaka gertatzen da, ez dago bat-bateko jauzirik.
  • Hautespen naturala. Belaunaldi bakoitzean aniztasun genetiko handia dugu, ezaugarri partikular desberdinak garatuz uneko ingurunera moldatu ahal izateko. Darwin eta Wallacen aurkikuntza handiena izan zen.

Teoria Sintetikoa (Gaur egun)

Gaur egun, teoria sintetikoa onartzen du zientziak. Darwinen teoriak eguneratzean, genetikaren arloko aurrerapenak kontuan izanda, lorturiko teoria da.

Hominizazio eta Humanizazio Kontzeptuak

Definitu hominizazio eta humanizazio kontzeptuak. Azaldu haien arteko lotura.

Hominizazioa

Hominizazioa prozesu biologikoa da. Gizakiak eta txinpantzeak orain dela 7 milioi urte bizi ziren tximinoen ondorengoak dira. Horrek ez du esan nahi gizakia tximinotik datorrenik, baizik eta gizakiak eta tximinoak arbaso primate bera dutela. Zenbait primateri anatomia aldatuz joan zitzaien, pixkanaka, gizakia sortu zen arte. Antropogenesia edo giza esperientziaren garapena hominizazioan oinarritzen da, gizakia beste izaki bizidunetatik desberdintzen gaituzten ezaugarriak azaltzeko.

Hominizazioari esker, giza espezieak eboluzionatu egin zuen, lehendabiziko arbasoetatik Homo sapiens sapiens izateraino. Prozesua duela 65 milioi urte hasi zen, lehen primateak agertu zirenean.

Humanizazioa

Humanizazioa prozesu kulturala da. Gorputz antropomorfoa zuten hominidoetatik gizaki izatera eraman gintuen prozesua da. Jokabideak senezkoa eta imitaziozkoa izateari utzi, eta ikaskuntzan eta informazio-transmisioan ardaztea; kultura da horren emaitza. Faktore garrantzitsuak:

  • Sua aurkitzea: Argia eta beroa ematen zituen, harrapakariak uxatzen zituen, eta janariak egosteko aukera ematen zuen.
  • Lanabesak egitea: Ebakitzeko eta defendatzeko tresnak sortu ziren.
  • Nekazaritza eta abeltzaintzarako aldaketa iraultzailea: Gizarte antolaketa, hierarkiak, arauak eta merkataritza sortu ziren.

Horrela sortu ziren politika, ekonomia eta historia.

Entradas relacionadas: