Giza Eboluzioa: Bipedismotik Artearen Sorrerara
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,36 KB
Giza Eboluzioaren Hasiera: Bipedismoa
Duela sei milioi urte, klima-aldaketengatik oihan hezeak murriztu ziren eta antropoideek zuhaitzetatik jaitsi behar izan zuten, habitata aldatuz. Zuhaitz berriak bilatzeko, antropoideak bi hanketan zutitu ziren, bipedoak bihurtuz.
Bipedismoaren abantailak
- Eskuak beste zereginetarako libre geratu ziren.
- Joan-etorrien denbora murriztu zen.
- Gorputz-adarrak sofistikatu ziren eta ikusmena hobetu zen.
- Egokitzapen fisikoak gorputz-adarretan, bizkarrezurrean, aldakan eta burmuinean agertu ziren.
- Erditzea gizarte-afera bilakatu zen, amak laguntza behar baitzuen.
Lehen hominidoak eta aztarnak
- Australopithecus izan ziren bipedismoaz baliatu ziren lehenak.
- Ardipithecus ramidus-aren lehen aztarnak Etiopian aurkitu ziren 1994an, Lucy ezizenezko hominido baten eskeletoarekin.
- Homo habilis izan zen tresnak garatu zituena.
- Harrietatik sortzen ziren lan-tresna gehienak garai hartan.
- Hominidoak haragia jaten hasi ziren, ehiza-tresna garatuagoak erabiliz.
Suaren menderatzea eta gizartearen garapena
Duela 400.000 urte inguru, suaren erabilera hasi zen:
- Elikagaiak egosi eta kontserbatzeko aukera eman zuen.
- Lurraldeak konkistatu, gaixotasunak gainditu eta harrapariei aurre egiteko balio izan zuen.
- Europan Homo heidelbergensis eta Asian Homo erectus izan ziren sua menderatu zutenak.
Ehorzketa-praktikak eta sinbologia
Ezagutzen den ehorzketa-praktikarik zaharrena Atapuercako (Burgos) Hezurren Leizean aurkitzen da, Homo heidelbergensis-ek duela 300.000 urte egindako hilobia baita.
Lehen, ehorzketa-ekintzek higienea zuten helburu, animaliek gorpuak ez jateko. Hala ere, denborarekin, gizakiaren bizitzaren ohorez egiten hasi ziren, erritu moduan.
Artearen eta sinbologiaren sorrera
Sinbologia labar-pinturetan aurkitu zen. Homo sapiens-ek, duela 30.000 urte Grotte Chauvet-en eta duela 15.000 urte Altamiran egindako pinturek, ezaugarri komunak dituzte:
- Arte-lan primitiboek funtzio estetikoa, mistikoa eta gizarte-loturakoa zuten.
- Esperientzia partekatua irudikatzen zuten.
- Taldeari berezko sinbologia eskaintzen zioten.