Giza Duintasuna: Eskubideak, Betebeharrak eta Balioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB
Giza Duintasunaren Aitorpena
Mende askotan, gizaki guztiak ez zirela berdinak pentsatu izan zen. Pixkanaka, gizakien berdintasunaren ideia nagusitu zen, filosofoen, erlijioen eta biktimen aldarrikapenekin. Azkenean, berdinak ginela ikusi zen, duintasunean.
Bizitzaren Balioa
Pertsona guztiek duten ezaugarria da duintasuna, eta ezaugarri horrek baliotsu, garrantzitsu eta errespetagarri bihurtzen ditu pertsona izateagatik, indarra, aberastasuna, kultura, erlijioa eta sexua kontuan hartu gabe.
Duintasuna, Demokrazia eta Giza Eskubideak
Duintasunak noble bihurtzen gaitu denoi. Demokrazia duintasunean oinarrituta dago, eta noble egiten gaitu autonomo, errespetagarri eta gure burua gobernatzeko gai.
Gainerakoen duintasuna errespetatzea esan nahi du ez dugula haren kontrako ezer egin behar.
Nire duintasuna errespetatzea ere garrantzitsua da.
Duintasunetik sortzen dira giza eskubideak.
Funtsezko Balioak
Bakea, segurtasuna, eskubideen eta aukeren berdintasuna, askatasuna, garapen pertsonalerako ezinbestekoak diren ondasun materialak eta hezkuntza edukitzea funtsezko balioak dira.
Garrantzi handia dutelako funtsezko balioak direla hartzen ditugu.
Giza Eskubideak Errespetatzea
Giza eskubideak errespetatzen ez badira, desagertu egiten baitira askatasuna, berdintasuna, segurtasuna, bakea; hau da, ondo bizitzeko behar ditugun balio guztiak.
Funtsezko Giza Eskubideak
- Askatasunari buruzko eskubideak
- Segurtasunari buruzko eskubideak
- Eskubide sozialak, politikoak eta ekonomikoak
Betebeharrak
Helburu bat lortzeko daukagun betekizuna edo zerbait egiteko beharra da betebeharra.
Betebehar Motak
Betebehar guztiak ez dira berdinak: ezarritako betebeharra, konpromisokoa eta proiektukoa.
Arau Zuzenak eta Bidegabeak
Eskubideek betebeharrak ezartzen dituzte, eta betebeharrak zehazteko eskatzeko arauak sortzen ditugu. Arauak zuzenak eta bidegabeak izan daitezke. Arau bidegabeak funtsezko eskubideekin kontraesanean daudenak dira; horregatik, aldatu edo deuseztatu egin behar dira.
Nondik Datoz Arauak?
Gai zaila da. Bi motatako arauak daude: arau etikoak, duintasunetik eta giza eskubideekin sortzen dira, eta beharrezkoak dira haiek babesteko eta betetzeko, eta legeak.
Errespetua
Errespetua sentimendua maitasunetik eta mirespenetik hurbil dago, eta balioa aitortzen diogun norbaiti izaten diogu errespetua. Errespetua da sentimendua giza duintasunaren aurrean.
Agintaritza
Agintaritza bi modu aipa ditzagun: agintaritza morala eta legezko agintaritza. Aginduak emateko eta legearen arabera gainerakoek haren esana betetzeko eskumena ematen dion karguan dagoenak du agintaritza. Hau legitimoa edo ez legitimoa izan daiteke.