Giza begiaren optika: akatsak eta tresnak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 173,38 KB
Irudien sorkuntza giza begian
Ingurunetik begira bidaiatzen duen argia, kornea eta kristalinoa zeharkatzean errefraktatu egiten da eta erretinan finkatzen da, objektua baino txikiagoa den alderantzizko irudi erreal bat sortuz.
Hipermetropia
Hipermetropia begietan gerta daitekeen akats mota bat da; kasu honetan, irudia erretinaren atzealdean sortzen da. Akats honen jatorriak kristalinoa behar bezain konbergente ez izatea edo begi-globoa laburregia izatea dira. Ondorioz, gertu dauden objektuak finkatzeko arazoak izaten dira. Hipermetropia duen gaixo baten hurbileko puntua ohikoa den baino urrunago egoten da (25 cm baino urrunago).
Hipermetropia zuzentzeko lente konbergenteak erabiltzen dira; hauek argi-izpiak ardatz nagusira hurbilduko dituzte, eta, era honetan, kristalinoak erretinan finkatu ahal izango ditu.
Miopia
Miopiaren kasuan, irudiak erretinaren aurrean sortzen dira. Kasu honetan, kristalinoa behar baino konbergenteagoa da edo begi-globoaren luzera handiegia da. Akats honen eraginez, urrunetik ikusteko arazoak izaten dira. Miopia duten gaixoen urruneko puntua ez da infinituan aurkitzen, distantzia finitu jakin batean baizik; beraz, distantzia batetik aurrera begiek ez dute objektuak ondo ikusteko gaitasunik. Miopia zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira; hauek argi-izpiak ardatz nagusitik urrunduko dituzte, eta, era honetan, kristalinoak erretinan finkatu ahal izango ditu.
Lupa eta tresna optikoak
Lupa
Lupa lente konbergente batez osatutako tresna optikoa da. Bere funtzioa objektu txikiak ikusi ahal izatea da, hurbileko puntutik distantzia txikiago batera hurbiltzen baititu.
Begia eta luparen irudi-sorkuntza
Objektu baten itxurazko tamaina bere irudiaren tamaina erretinan finkatzean antzematen da. Laguntza ezean, itxuraren luzera tamaina angeluar (α) izeneko angeluaren menpekoa izango da, eta angelu honen balioa objektuaren tamaina eta begiarekiko distantziaren artean definituko da.
Tresna optiko baten laguntza ezean, tamaina angeluar maximoa objektua hurbileko puntuan kokatzean lortuko dugu (begiak ondo enfokatu ahal izateko, objektu eta begiaren artean egon daitekeen distantzia minimoa 25 cm-koa izaten da). Lente konbergente baten bidez objektu bat ikustean, objektua foku eta lentearen artean kokatuta baldin badago, sortuko den irudia birtuala izango da, zuzena, objektua baino handiagoa eta berau baino urrunago kokaturik egongo da.
Era honetan, ikusi nahi den objektua handituko da eta begiarekiko distantzia aldenduko da; hau da, hurbileko puntuan egotea zailagoa izango da. Lente bati horrelako erabilera ematen zaionean, handipen-lente deritzo.
Handipena eta luparen erabilera
Lupa bat erabiltzean, tamaina angeluar berria sortzen da (α'). Tamaina honen eta begiaren jatorrizko tamainaren (α) arteko erlazioak determinatuko du lupa baten erabilera; horri handipen angeluarra (AA) deritzo: AA = α'/α.
Irudi birtuala erosoago enfokatzeko, hau infinituan kokatu behar da, begiaren muskulu ziliarra erlaxaturik aurkituko baita. Irudia infinituan finkatzeko, objektua lentearen fokuan kokatu behar da, eta hurrengoa beteko da (angeluak txikiak izan behar dira, beraien sinu eta tangentearen balioak berdinak izateko):