Giza Begia eta Ikusmen Akatsak: Miopia eta Hipermetropia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB
Giza Begia: Deskribapena eta Irudien Eraketa
Begia sistema optiko konplexua da, irudiaren eraketa argazki kameraren bezalakoa duena.
Objektua lentearen aurretik 2f baino distantzia handiagora dagoenean, eratzen den irudia erreala, txikiagoa eta alderantzizkoa da.
Argia, begi-ninia deritzon irekidura aldakor batetik sartzen da eta kristalinoak begiaren atzealde sentikorrean (erretinan) fokatzen du irudia. Erretinan argia detektatzeko makilak eta konoak daude, eta nerbio optikoaren bidez, jasotako informazioa burmuinera doa.
Begiaren Zati Garrantzitsuenak
- Kornea: Aberrazio esferikoa zuzentzen duen kurbadura txikiko lehen lentea.
- Irisa: Sartzen den argi kantitatea mugatzen du, bere irekidura aldatuz. Irekidura aldakor horri begi-ninia (pupila) deritzo. Irisa koloredun atala da, eta begi-ninia erdiko irekidura da.
- Kristalinoa: Kurbadura aldakorreko lente konbergente malgua. Muskulu ziliarren eraginez, bere forma (kurbadura) eta, ondorioz, distantzia fokala alda ditzake distantzia desberdinetako objektuak fokatzeko.
- Erretina: Atzealde sentikorra. Bertan eratzen dira irudiak. Hemen dauden konoek eta makilek argia detektatu eta nerbio optikoaren bidez burmuinera bidaltzen dute informazioa. Konoek koloreak detektatzen dituzte, eta makilek, berriz, zuri-beltza. Makilak konoak baino sentikorragoak dira, eta horregatik argi gutxi dagoenean zuri-beltzean ikusten dugu.
Begia erlaxatuta dagoenean, urrutitik datozen izpiak erretinan fokatzen ditu. Sistemaren F' puntua erretinan dago, eta begiak distantzia fokal handiena du (≃2.5cm). Horregatik, urrutiko objektuak ikusteko ez da begia bortxatu beharrik. Gertuago dauden objektuak fokatzeko, muskulu ziliarrak uzkurtuz, kristalinoa sendotzen da, bere potentzia handituz, irudia erretinan foka dadin. Horri egokitzapena deritzo.
Begiak fokatu dezakeen puntu gertuenari puntu hurbila deritzo, adinarekin urruntzen den arren, 25 cm ingurukoa dena.
Ikusmen Akatsak: Miopia eta Hipermetropia
Begia sistema optiko konplexua da. Irudiaren eraketa argazki kameraren bezalakoa da.
Objektua lentearen aurretik 2f baino distantzia handiagora dagoenean, eratzen den irudia erreala, txikiagoa eta alderantzizkoa da. Irudi hori ondo ikusi ahal izateko, erretinaren gainean (begiaren atzealde sentikorrean) eratu behar da.
Begiak izan ditzakeen akatsen artean ohikoenak hauek dira:
- Hipermetropia: Begia ardatz optikoaren norabidean behar baino motzagoa bada, edo kornearen kurbadura nahikoa ez bada, irudiak erretinaren atzean eratzen dira. Hipermetrope batek ezin ditu gertuko objektuak ondo fokatu.
- Miopia: Begia ardatz optikoaren norabidean behar baino luzeagoa bada, edo kornearen kurbadura behar baino handiagoa bada, irudia erretinaren aurretik eratzen da. Miope batek ezin ditu urrutiko objektuak ondo fokatu. Zuzentzeko, lente dibergentea erabiltzen da.