Giza Begia eta Argazki Kamera: Funtzionamendua eta Akatsak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB
Giza Begia: Ikusmenaren Oinarria
Begien helburua objektuen irudi estigmatikoak eta akatsik gabekoak sortzea da. Begien forma ia esferikoa da, ikusmen-eremu zabala dute, 180°-koa. Fokapena oso bizkor aldatzeko gai dira. Objektuei dagokienez ikusten dugun tamaina, erretinan eraturiko irudiaren (erreala eta buruz beherakoa) tamainaren araberakoa da. Objektua zenbat eta hurbilago egon, orduan eta irudia handiagoa izango da, eta alderantziz.
Begiaren Sistema Optikoa
Begia osatzen duen sistema optikoa: dioptrio esferiko bat, kornea izenekoa, eta lente bat, kristalinoa. Normalean, infinituan fokaturik dago, hau da, urruneko puntuan. Objektu hurbil batean fokatzeko, gihar ziliarrak uzkurtu eta kristalinoaren forma esferikoagoa bihurtuz, distantzia fokala eta kurbadura erradioa txikiagotuz. Fokatze-gaitasun horri egokitzapena deritzo, hau da, puntu hurbila.
Argazki Kamera: Begiaren Antzeko Tresna
Argazki kamera:
- Gorputza: Kamera iluna da. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen den lekuan, film fotografiko sentikorra jartzen da.
- Objektiboa: Objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea. Kasurik sinpleenean lente konbergente bakarra da.
- Bisorea: Irudia enkoadratu egiten du, nahi den partea filmean inpresionatuta geratzeko.
- Diafragma: Elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da eta argi kantitatea erregulatzen du.
- Kliskagailua: Kliskatzean, argazkia ateratzen dugu.
Kameraren funtzionamendua eta giza begiarena antzekoak dira. Objektiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du, eta film sentikorra erretinaren baliokidea da. Baina argazki-kamerak irekiera-angelu oso handia du fokaturik, begiarena baino handiagoa, horregatik guk baino ikuste-eremu handiagoa hartzen du.
Ikusmen Arazoak eta Zuzentzeko Moduak
Lupa: Objektuak Handitzeko Tresna
Lupa, lente konbergente bat da, objektua berez duena baino tamaina handiagoan ikustea ahalbidetzen du. Objektu txiki bat zehaztasunez ikusteko, hurbildu egiten dugu erretinan eratutako irudia handiago izan dadin. Hala ere, puntu hurbilak nitidoa ikusteko ahalmena mugatzen du. Horregatik behar izaten da lupa, objektua puntu hurbila baino hurbilago kokatzeko.
Miopia: Urruneko Ikusmen Zaila
Miopia izeneko akatsa duen pertsonak ondo fokatu ahal ditu objektu hurbilak; ez, ordea, urrun daudenak. Hots, urruneko puntua distantzia finitura dago, metro gutxi batzuetara. Ondorioz, begi miopeak ezin ditu garbi ikusi hori baino urrunago dauden objektuak. Gainazalak konbergenteegiak dira edo begi-globoa luzeegia da; horregatik, irudiak ez dira erretinan eratzen, aurreko puntu batean baizik. Akats hau zuzentzeko, lente dibergenteak erabiltzen dira. Honi esker, izpiak ardatz nagusitik urruntzen dira lente hauetan errefraktatzean eta kristalinoak erretinan fokatu ahal ditu.
Hipermetropia: Hurbileko Ikusmen Zaila
Hipermetropia: Hurbileko puntuak garbi fokatzeko zailtasuna da. Akats hau daukan pertsonak begiaren hurbileko puntua normala dena (0,25m) baino urrunago dauka. Kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi-globoa laburregia da, horregatik, irudia erretinaren atzean geratzen da. Akats hau zuzentzeko, lente konbergenteak erabiltzen dira. Lente horietan errefraktatzean izpiak ardatz nagusira hurbiltzen dira eta kristalinoa erretinan irudiak era ditzake.
Astigmatismoa: Irudi Distortsionatua
Astigmatismoa: Begiaren kanpoko mintzak guztiz esferikoak ez direnean gertatzen da, beraz, akats hau daukan pertsonak ezin ditu aldi berean sare bateko barra bertikal eta horizontalak fokatu. Zuzentzeko, norabide perpendikularretan kurbadura-erradio desberdinak dituzten lenteak erabiltzen dira.
Presbizia: Ikusmen Nekatua Adinarekin
Presbizia: Ikusmen nekatua deritzo eta hurbileko puntua urruntzean datza. Adina gora egitean, kristalinoak malgutasuna galtzen duenez, begiak egokitzapena lortzeko gaitasuna galtzen du. Ondorioz, ezin dira eratu hurbil dauden objektuen irudi garbiak. Zuzentzeko lente konbergenteak erabiltzen dira.