Giza Baliabideak eta Lan Harremanak: Oinarrizko Gidak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB
Nomina
Langile baten soldata justifikatzen duen agiria da:
- Goikoburukoa: Enpresaren eta langilearen datuak agertzen dira.
- Sortzapenak: Langileak kontzeptu ezberdinengatik jasotzen duen kopurua.
- Kenkariak: Gizarte Segurantzaren kotizazioak (langileak %4,7 eta enpresak %23,6 ordaindu behar dituzte) eta PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) zerga hedatzailea da, non zerga kantitatea soldatak eta seme-alaba kopuruak baldintzatzen duten.
- Hartzeko totala: Soldata garbia da, hau da, sortzapenen eta kenkarien arteko kenketa eginez lortzen den langilearen soldata kantitatea.
Langilearen Eskubide eta Betebeharrak
Eskubideak
- Asteroko atsedenaldia: Astean etenik gabeko egun eta erdiko atseden eskubidea.
- Urteroko oporrak: Ordaindutako opor denbora baten eskubidea.
- Lanerako diskriminatuak ez izatea.
Betebeharrak
- Lanpostuaren betebeharrak betetzea.
- Hartzen diren segurtasun eta higiene neurriak betetzea.
- Produktibitatea hobetzea.
- Lurfruituak enpresariari entregatzea.
- Enpresaria errespetatzea.
Giza Baliabideen Garapena
Langileak prest egon behar dira gizartean sortzen diren aldaketei eta aurrerapen teknologikoei egokitzeko. Honek etengabeko formazioa eskatzen du (enpresak eskaintzen duena). Formazioak kostu bat dauka, baina, aldi berean, aukera on bat eskaintzen du; beraz, oreka bat bilatu behar da.
Lan Harremanak
Enpresa eta langileak harremanetan jartzen dituzten jarduerak dira, hala nola: komite, langile ordezkari eta sindikatuen bidez burutzen direnak.
Sindikatuak
Langileen interes komunak defendatzeko elkarteak dira. Besteren kontura lana egiten duen langile batek sindikatuan egoteko eskubidea du.
Enpresetan langileen ordezkariak aukeratzen dira:
- 0-30 langile bitartean: Bat
- 31-49 langile bitartean: Hiru
Enpresetako ordezkari sindikalek eta enpresa komiteek konpetentzia hauek dituzte:
- Sektorearen inguruko informazioa eta langileen gaineko informazioa jasotzea.
- Bazkideek emaitzak, memoriak eta abar ezagutzea.
- Txostenak egitea gai desberdinen inguruan: langileen inguruan, jarduera eta instalazioak, antolakuntza eta lan kontrol sistemak, langileen sailkapenak.
- Arauak betetzen direla zaintzea: segurtasuna, higienea eta abar.
- Falta larriengatiko zigorren inguruko informazioa jasotzea.
Negoziazio Kolektiboa
Langile eta enpresarien artean akordioa lortzeko burutzen den prozesua da. Bukaeran hitzarmen kolektiboa adosten da: jarduera zehatz batzuetarako adostutako kontratua da (epe zehatza duena).
Agertzen diren gaiak:
- Ekonomikoa: soldatak, zergak eta abar.
- Lana: kontratuen iraupena, atsedenaldiak eta abar.
- Sindikatua: langile ordezkariak, negoziazioa eta abar.
- Sustapen profesionalerako neurriak.
- Lan baldintzak eta abar.
Gatazka Kolektiboak
Enpresaria eta langileak lan harremanetan ados ez badaude, gatazka kolektiboak sortzen dira:
- Greba: Langileek lana etetea da, protestaren bat egiteko helburuarekin.
- Itxiera patronala: Enpresariak lantokia ixtea, ondare fisikoek kalte larriak jasateko arriskua dagoenean, egoera irregularretan, edo enpresak berak greba egitea nahi duenean.
Langileen Kontrola
Helburuak ebaluatzen dira eta langileen motibaziorako estrategiak antolatzen dira. Akatsak antzematea eta konponbideak planteatzea da helburua.
Jarraipena hauen inguruan egiten da:
- Lanera ez joatea.
- Bakoitza bere lanpostutik kanpo egotea.
- Ezohiko orduak.
- Langileen mugimendua.
- Adin piramidea (enpresan zein adinetako langileak dauden zaintzea).
Ezagutzaren Kudeaketa
Erakundeen barnean, ezagutzaren kudeaketa funtsezkoa da beraien garapenerako eta kide guztien ezagutzari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
Informazioaren elkartrukea eta ikaskuntza informala bultzatzen duten ikaskuntza-inguruneei esker, sail ezberdinetan eta pertsonetan dagoen ezagutza hori guztia kapitalizatu daiteke, bestela galdu egingo zena.
Ezagutzaren kudeaketarekin eraginkortasuna hobetu nahi da.
Lan Segurtasuna eta Higienea
Enpresaren helburua lan baldintzak hobetzea da, langileen osasun eta segurtasun maila handitzeko.
Hau lortzeko:
- Enpresariak arrisku posibleak ebaluatu eta ekidin behar ditu.
- Segurtasun eta osasunaren alde egin behar dute.
- Beraz, makina, erreminta eta abar egokiak izan behar dituzte.
- Arriskua badago, goiko karguren bati adierazi behar diote.
- Administrazio publikoak: Araudiak eta legeak garatzen ditu enpresek bete behar dituztenak: higiene eta segurtasun arauak, besteak beste.