Giza Baliabideak eta Izakinen Kudeaketa: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,24 KB

Giza Baliabideen Kudeaketa

Giza Baliabideen Sailaren Helburuak

  1. Enpresak behar dituen pertsonak sailkatu eta prestatu, lanpostura eta sor daitezkeen aldaketara ahal den gehien egoki daitezen.
  2. Langileek beren lana egiteko behar dituzten baliabideak eman, eta komunikazio kanal egokienak aukeratu.
  3. Langileen beharrak gogobetetzen saiatu, langileek motibazio gehiago eduki dezaten eta emaitza hobeak izan ditzaten.

Helburu nagusia: Langileen ekoizkortasuna handitzea, lanaren kostuak murrizteko eta, ondorioz, irabaziak maximizatzeko.

Nominaren Oinarrizko Osagaiak

  • Goiburua: Enpresaren eta langilearen datuak agertzen dira.
  • Sortzapenak: Langileak zenbait kontzepturengatik jasotzen dituen kopuruak dira.
  • Soldata osagarriak: Soldataren zati nagusiari gehitzen zaizkion kopuruak dira.
  • Kenkariak: Sortzapenen zenbateko guztitik, enpresak kopuru batzuk kendu behar ditu.
  • Jasotzekoa guztira: Sortzapenen guztizkoaren (edo soldata gordinaren) eta kenkari guztien arteko aldea da.

Lan Harremanen Kontzeptu Garrantzitsuak

Hitzarmen Kolektiboa (Konbenioa)

Langileen ordezkari eta enpresariek alor geografiko eta jarduera konkretu batzuetarako negoziatu eta adostutako kontratua da.

Greba

Langileek lana etetea da, zenbait baldintza inposatu edo protesta egiteko. Greba Konstituzioak onartutako eskubidea da, 28. artikuluan adierazten dena.

Flexisegurtasuna

Langilearen segurtasuna eta enpresaren malgutasuna uztartzeko asmoarekin sortutako lan harreman eredua da.

Giza Baliabideen Funtzioak

  • Langileen auto-erregulazioa eta plangintza
  • Langileen sailkapena eta kontratazioa
  • Lan kudeaketa
  • Giza baliabideen prestakuntza
  • Lan harremanak
  • Langileen kontrola
  • Ezagutzaren kudeaketa

Soldata

Langileak bere lan zerbitzuak bestearen kontura emateagatik dirutan edo gauzatan jasotzen dituen ordainsariak dira.

Langilearen Eskubideak

  • Asteroko atsedenaldia
  • Urteko oporrak
  • Lanerako diskriminaziorik ez jasotzea

Langileen Betebeharrak

  • Lanpostuaren betebehar konkretuak betetzea
  • Hartzen diren segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea
  • Produktibitatea hobetzen laguntzea
  • Lanaren fruituak enpresariari entregatzea
  • Enpresariak duen zuzendaritza boterea errespetatzea

Lan Harremanak

Ordezkari hauek lan baldintza kolektiboak landu beharko dituzte, esaterako hitzarmen kolektiboen negoziazioa, enpresan sor daitezkeen gatazkak, eta hauek konpontzeko bideak.

Flexisegurtasunaren Oinarriak

Langileen Beharrak (Segurtasuna)

Langileak bermatuta du lana izango duela (eta soldata), bai bere ohiko enpresan betiko ofizioa edo beste bat eginez, edo beste enpresa batean bere soldatarekin. Horretarako, prest egon behar dute beharrezko prestakuntza jasotzeko, bere ofizioa hobetzeko edo beste bat (edo batzuk) menperatzeko.

Enpresaren Beharrak (Malgutasuna)

Enpresak aukera izango du bere langileak bere ofizioetatik edo/eta lan lekutik aldatzeko enpresa barruan, edo kaleratzeko behar ez dituenak. Horren truke, langileari beharrezko prestakuntza eman eta dagozkion eskubideak bermatu beharko dizkio.

Lan Gatazkak

Gatazka Kolektiboa

Enpresa eta langileak lan harremanaren alderdiren batean ados ez daudenean gertatzen da.

Lanerako Gatazka Kolektiboak

Hauen bidez, langileen interes orokorrengan eragina duten desadostasunak konpondu nahi dira. Prozesu bat dakar, non aldeek akordio bat lortzen duten, arbitro inpartzial batek jarritako konponbide bat onartzen duten, edo diktamen judizial batek jarritako konponbidea onartzen duten.

Itxiera Patronala

Enpresariak lantokia ixtea, grebaren kasuan, edo lan-erregimeneko beste edozein irregulartasunengatik, honako egoeraren bat gertatzen denean egin ahal izango da.

Izakinen eta Biltegiaren Kudeaketa

Biltegia Kudeatzearen Helburuak

Biltegi bat eta bere barneko baliabideak eta bertan gorderik dauden produktuak behar den bezala erabiltzea, bi helburu hauek lortzeko:

  1. Enpresako sail desberdinak behar dituzten produktuekin hornitzea, sail guztien funtzionamendu egokia ziurtatzeko, eta ondorioz, enpresa osoarena.
  2. Lehenengo helburua ahalik eta kostu txikienekin egitea.

Hornidura Funtzioa

Hornidura-funtzioaren helburu nagusia hau da: ekoizpen-sailari ekoizpenerako behar dituen materialak hornitzea (lehengaiak, ordezko piezak, ontziak, bilgarriak...) eta merkaturatze-sailari merkaturatu behar dituen produktuak hornitzea, eta, horrez gain, prozesu horretan guztian sortzen diren izakinak antolatzea.

Izakinak (Stock edo Inbentarioa)

Enpresak biltegian bilduta dituen eta horniduraren kudeaketan zenbait funtzio espezifiko betetzen dituzten material guztiei esaten zaie.

Izakinen Kudeaketa

Enpresak bere izakinen plangintza, administrazioa eta kontrola egiteari deritzo. Kudeaketaren helburua da enpresak, une oro, bere ekoizpen-beharrak edo salmenta-beharrak asetzeko beharrezkoak dituen izakinak edukitzea, ahalik eta kostu txikienean.

Arrazoiak:

  • Stock haustura
  • Ekoizpen erritmoaren eta banaketa erritmoaren arteko alde handia
  • Deskontuak aprobetxatzea

Stock Haustura eta Mailak

Stock Haustura Egoera

Egoera bat non ez dagoen biltegian beharrezko izakinik, izakin hauek behar dituen sailaren beharrak asetzeko. Egoera hau oso txarra da, sail horrek ezin izango duelako behar den bezala funtzionatu.

Bukatutako Produktuen Stock Hausturaren Ondorioak

  • Enpresa horrek gutxiago salduko du eta ondorioz, diru-sarrera gutxiago izango ditu.
  • Arrisku handiak izango ditu behar den bezala hornitu ez duen bezeroa galtzeko.

Lehengaien Stock Haustura

  • Ekoizpen departamentuak ezin izango du egun horretako ekoizpena egin.
  • Baliabide batzuk ez ditu behar den bezala erabiliko, unitateko kostuak handituz.

Eskaera Puntua

Izakin maila produktu honen ... unitatera jaisten den unean, eskaera berria egin beharko da.

Batez Besteko Izakin Maila

Biltegi honetan, denbora honetan, produktuaren unitateak batez beste ... unitatekoak izan dira. Hau da, batzuetan gehiago, besteetan gutxiago, baina batez beste, denbora honetan, ... unitate egon dira biltegian.

Errotazio Indizea

Urtean zehar ... aldiz berritu dira izakinak biltegian. Hau da, suposatzen da, urtean zehar produktu hau ... aldiz hustu eta bete dela urte osoan zehar. Zenbat eta errotazio handiagoa, hobeto, produktu honek sortzen dituen kostuak txikiagoak izango direlako.

Segurtasun Stocka

Biltegian eduki daitekeen material baten gutxieneko kopurua, stock haustura ekiditeko asmoz.

Stock Optimoa

Izakin kopuru bat ahalbidetzen duena:

  1. Stock haustura arriskua minimizatzea.
  2. Izakinek sortutako kostuak txikiak izatea.

Izakinen Kostuen Sailkapena

  • Eskabide kostuak
  • Eroste kostuak
  • Stock hausturen kostuak
  • Inbentarioaren mantentze kostuak

Entradas relacionadas: