Giza Adimenaren Gaitasunak eta Egiaren Teoriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Giza Adimenaren Gaitasunak

Pertzepzioa

Pertzepzioari, filosofian, esperientzia edo sentsibilitate ere esaten zaio. Sentsazioen bidez hautematen dugu. Sentsibilitateak kanpo munduko estimuluak eta erreakzioak hautematen ditu.

Irudimena

Pertzepziotik, irudi mentalak sortzeko gaitasuna dugu. Bi motatakoak izan daitezke:

  1. Irudimen erreproduzitzailea: Objektua aurrean eduki gabe irudia erreproduzitzea.
  2. Irudimen sortzailea: Irudiak libreki sortzeko ahalmena ematen diguna, hau da, fantasia.

Oroimena

Ikastearekin lotuta dago. Iraganeko ezagutzak, sentsazioak eta emozioak oroitzea da.

Oroitzapenak izateko beharrezko faktoreak

  1. Oroitzekoa gogoan gordeta izatea.
  2. Oroitzapena piztea eta gogora ekartzea.

Bi oroimen mota

  1. Epe motzeko oroimena: Zerbait gertatzea eta azkar ahaztea.
  2. Epe luzeko oroimena: Zerbait gertatzea eta oraindik oroitzen jarraitzea.

Arrazoimena

Arrazoitzeko gaitasuna izatea da, gizakiok bakarrik daukagun gaitasuna.

Aristotelesek animalia arrazionalak garela esan zuen.

Irrazionala

Arrazoimena erabiltzen ez dugunean.

Egiaren Teoriak

Egia koherentzia gisa

Teoria honen kontra: Hegel.

Esaldia edo proposizioak ez dira ez gezurrezkoak ez egiazkoak berez. Nola planteatzen den, egoeraren edo inguruaren araberakoa da.

Egia korrespondentzia gisa

Proposatzaileak: Aristoteles, Tomas Akino eta Wittgenstein.

Hizkuntzaren eta errealitatearen artean lotura dagoela dio. Esaten dudanaren eta ikusten dudanaren artean lotura bat dagoenean, egia da. Zenbat eta informazio gehiago, orduan eta egia sakonagoa.

  1. Gertaera: Munduan ikusi eta deskribatu dezakegun zerbait.
  2. Egiazko enuntziatua: Gertaera bat zuzenki, zehatz-mehatz, deskribatzen duena.
  3. Enuntziatu faltsua: Gertaera bat zuzenki deskribatzen ez duena.

Egia baliagarritasun gisa (Pragmatismoa)

Proposatzailea: William James.

Baieztapen bat egia da bizitzarako erabilgarria baldin bada. Egiak erabilgarritasun hori galtzen duenean, ez da egia. Funtzionatzen duen hori da egia.

Egia kontsentsu gisa

Teoria honen ustez, egia ekintza kooperatiboen bidez adostutako egia da.

Eztabaida guztiak arrazionalak ez direnez, elkarrizketarako baldintza idealak zehaztu zituzten:

  1. Tartean dauden pertsona guztiek parte hartu behar dute elkarrizketetan.
  2. Ezin da jarrerarik baztertu edo kritikatu gabe utzi.
  3. Parte-hartzaile guztiak argudioak ematera behartuta daude.
  4. Denek parte hartu behar dute askatasunez eta baldintza beretan.
  5. Nagusikeriazko eta hertsadurazko harreman oro baztertzekoa da.
  6. Elkar ulertzea eta argudioetan oinarriturik ados jartzea dira xedeak. Eztabaidak publikoa izan behar du.
  7. Esaten den guztia eztabaidagarria da: kontrako arrazoiei argudiotako zeinek egiten dien aurre ondoen, hura izango da arrazionalena, eta, beraz, onena.
  8. Edozein akordio jar daiteke zalantzan, kontrako argudioak aurkezten badira.

Entradas relacionadas: