Giltzurrun eta Digestio Aparatuaren Fisiologia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 25,95 KB
→NEFRONA
Giltzurrun korpuskuloa edo Malpighi korpuskuloa
Bi zati ditu:
- Glomerulua: Kapilar multzoz osatuta dago. Bere funtzioa odola iragaztea da.
- Bowman-en kapsula: Glomerulua biltzen duen geruza bikoitza da. Geruzen artean gernu-espazioa dago, iragazitako gernua biltzen den lekua.
Giltzurrun hodiak edo tubuluak
Bowmanen kapsulatik tubulu luze bat abiatzen da, non 4 eremu bereiz daitezkeen:
- Tubulu bihurgunetsu proximala
- Henle-ren lakioa edo asa: Beheranzko eta goranzko parte bat duena. U forma.
- Tubulu bihurgunetsu distala
- Tubulu biltzailea edo kolektorea. Hauek gernua jaso eta kaliz txiki eta handietara bideratzen dute, hortik giltzurrun pelbisera eta ureterrara.
Baskularizazioa
Giltzurruna ondo baskularizatutako organoa da, kontuan izan behar baita gernua plasma iragaztean sortzen dela.
• Giltzurrun bakoitzak giltzurrun-arteria bat jasotzen du, abdomeneko aortatik datorrena.
• Arteria hauek abdomeneko aortaren adarrak dira.
• Odola giltzurrun-zainaren bidez biltzen da, eta, ondoren, odola beheko kaba zainera isurtzen da.
GERNU BIDEAK
Gernu bideak, gernua giltzurrunetatik meato-raino garraiatzen duten hodiak dira.
Hiru atal nagusitan banatzen ditugu: Ureterrak, Gernu maskuria eta Uretra.
GERNU MASKURIA
•Trigonoa: Maskuriaren oinarria osatzen duen zati triangeluarra da, eta hiru zulo ditu: bi ureterren sarrera eta bat uretraren irteera.
• Maskuria zenbait muskulu-geruzaz osatua dago eta erdikoa muskulu leuna, muskulu detrusore da.
6.2. IRAITZ APARATUAREN FISIOLOGIA.
GERNUAREN ERAKETA
Giltzurrunak gernua osatzeko 3 mekanismo erabiltzen ditu:
→IRAGAZKETA GLOMERULARRA
• Gernu eraketaren lehen urratsa da.
• Glomeruluetan ematen da.
• Ura, elektrolitoak eta solutu txikiak (urea, amoniakoa, kreatinina) mugitzen dira kapilar glomerularretan, Bowman-en kapsularaino. Mugimendu horri Starling indarra deritzo.
→BIRXURGAPEN TUBULARRA
• Tubulu proximala: Gorputzarentzat beharrezkoak diren substantzia gehienak xurgatzen dira (Na+, K+, ura, glukosa).
• Henle-ren Asa: Ura, Na+, K+ eta Cl-.
• Tubulu distala eta tubulu kolektorea: Xurgatze prozesua bukatzen dute. Behin betiko iraitziko den solutu eta ur kantitatea doituz.
• Tubulu distala eta tubulu kolektorean ematen den prozesua erregulatzeko 2 hormona ditugu: ADH eta Aldosterona hormona.
-->TUBULUETAKO JARIATZEA/ SEKREZIOA
GERNUA = FILTRAZIOA - BIRXURGAPENA + JARIATZEA
DIGESTIO HODIA
→FARINGEA: 3 zati: Nasofaringea, Orofaringea eta Laringofaringea.
Faringearen paretak, digestio-hodi osoaren moduan, hiru geruzaz osatuak daude:
• Barnekoa: Mukosa: Mukia jariatzen du.
• Erdikoa: Muskulua.
• Kanpokoa: Ehun konektiboa.
→HESTEGORRIA edo Esofagoa
Hiru geruzaz osatua dago:
• Barnekoa: Mukosa: Mukia jariatzen du, elikagaiak erraz irristatzeko.
• Erdikoa: Muskulu-geruza: Olatu modura hedatzen diren mugimendu peristaltikoak egiten ditu, elikadura boloa aurrera joateko.
• Kanpoaldekoa: Ehun konektiboa.
→URDAILA
KARDIAS ESFINTERRA: Hestegorri eta urdailaren artean kokatzen da.
PILORO ESFINTERRA: Urdailaren eta heste meharraren artean dago.
→HESTE MEHEA
Hiru zati bereiziko ditugu:
- Duodenoa: Piloroan hasten da. Gibelletik eta behazun besikulatik datorren hodia, Koledokoa, eta hodi pankreatikoak txertatzen dira bertan.
- Jejunoa.
- Ileona: Heste meharraren azken atala. Balbula ileozekalean bukatzen da, eta ondoren, kolona hasten da.
Heste meharraren paretaren berezitasunak:
• Tolesdurak: Elikagaien eta hesteko hormako zelulen arteko kontaktu-azalera ahalik eta handiena izateko 1zm-ko tolesturak dauzka.
• Heste-biloak: 0,5 eta 1 mm arteko luzera dute. Bata bestearen ondoan daude, mukosa guztia estaltzen dutela.
• Mikrobiloak: Heste-bilo bakoitzaren horma enterozito izeneko zelulez osatua dago eta zelula hauek mikrobilo izeneko iletxo batzuk dituzte.
• Muskulu-geruzak: Luzerazko zuntzak eta zuntz zirkularrak ditu; zuntz horien uzkurduren bitartez, mugimendu peristaltikoak sortu eta elikagaiak aurrera joango dira.
→HESTE LODIA
Digestio hodiaren azken atala da. Bertako mukosak ez du bilo ezta mikrobilorik ere.
- Heste itsua: 6-8zm-ko luzapen txiki bat du azpian, APENDIZEA deritzona (Defentsa immunologikoa).
- Kolona.
- Ondestea: Azken zatian 2 esfinter daude.
DIGESTIO GURUINAK
→LISTU GURUINAK: Listu guruinak, listua sortzen duten guruinak dira. Listua funtsezkoa da elikadura-boloa sortzeko.
Listu guruinak hiru pare dira: Parotida guruinak, Sublingualak eta Submaxilarrak.
→GIBELA
Funtzioak:
• Gantzak edo lipidoak liseritzeko BEHAZUNA (bilisa) sortzen du.
• Gai desberdinak biltegiratzen ditu: glukosa (glukogen), bitaminak (B12, azido folikoa), mineralak (burdina, kobrea), hormonak…
• Proteinen, lipidoen eta gluzidoen metabolismoan parte hartzen du.
• Odoleko proteina gehienak sintetizatzen ditu.
• Organismoarentzat toxikoak diren substantziak detoxifikatzen ditu, adibidez medikamentuak eta bilirrubina (eritrozitoen degradazioaren sortua).
Behazun besikula:
Behazun-besikulan baraurik gaudenean, gibelean sortutako behazuna biltegiratzen da. Duodenora edukia (kimoa) iristen denean behazuna, behazun besikulatik, hodi zistikora hemendik hodi koledokora eta ondoren duodenora askatuko da.
Hodi zistikoa behazunatik irteten den hodia da.
Gibeleko hodiarekin bat egiten duenean, koledoko-hodia deritzo. Hodi hau duodenora sartzen da.
→PANKREA
Funtzio bi ditu: Duodenora digestio entzimak, urin pankreatikoa (GURUIN EXOKRINOA) eta bikarbonatoa konduktu pankreatikotik zehar duodenora jariatzen ditu. Intsulina eta glukagoia hormonak odolera jariatu, gluzemia, hau da, odoleko glukosa maila kontrolatzeko (GURUIN ENDOKRINOA).
8.2. DIGESTIO APARATUAREN FISIOLOGIA.
→Ahoko liseriketa eta irensketa
Bi:
1) Mekanikoa: Murtxikaketa, elikagaiak hortzen bidez birrundu egingo dira.
2) Kimikoa: Listuak egiten duen liseriketa.
Ahoan egiten den liseriketaren ondorioz→ELIKADURA-BOLOA.
→Urdaileko liseriketa
Urdailean ere bi liseriketa mota ematen dira:
1) Mekanikoa: Urdailaren muskulu uzkurduren eraginez ematen da: elikagaiak urdail-urinekin ondo nahastuko dira digestio-prozesuari laguntzeko.
2) Kimikoa: Urin gastrikoak egiten duena. Urdaileko mukosak urin gastrikoa osatuko duten jariakinak isurtzen dituzte.
Urdaileko liseriketaren ondorioz→KIMOA
→Hesteetako liseriketa eta xurgapena
duodenotik pasatzean--> KILOA
LADME prozesua:
- Liberazioa: Printzipio aktiboa askatzen da.
- Absorzioa (Xurgapena): Odolera igarotzen da.
- Banaketa: Odolean zehar gorputz osora.
- Metabolizazioa: Batez ere gibelean eraldatzen da.
- Iraizketa: Gernua, bilisa, izerdia, esnea, etab. bidez.