Giltzadura motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,29 KB

-Gihar eskeletikoa: Borondatezko mugimendua burutzen du,aparatu lokomotorearen elementu aktiboa da. Gihar eskeletikoak 3 funtzio ditu: 1-Mugimendua sortu.
2-Gorputzaren euskarria izan eta jarrera mantendu. 3-Beroa sortu,bere barnealdean sortzen diren erreakzio metaboliko desberdinen bitartez. Kontsumitutako energia kimiko guztia ez da energia mekaniko bihurtzen.  -Giharren sailkapena funtzioaren arabera: 1-Flexioa: tolesturaren ekintza,angelua itxiz. Gorputz atalak hurbiltzen dira,bezoko bizepsa. 2-Estensioa: flexioaren kontrakoa,besoko trizepsa. 3-Abdukzioa: gorputzetik aldentzearen ekintza,besoko deltoidea. 4-Adukzioa: gorputzera hurbiltzearen ekintza,hanketako aduktorea. 5-Errotazioa: biraketa. 6-Zirkundukzioa: biribil baten marraketa. 7-Supinazioa: esku ahurra gorantz edo aurrerantz begira jartzea besaurrearen mugimenduaren ondorioaz. 8-Pronazioa: esku ahurra beherantz edo atzerantz begira jartzea besaurrearen mugimenduaren ondorioz.  b. HEZURRAKGiza eskeletoaren atal nagusi dira eta gorputzari zutik eusteaz arduratzen dira. Gizaki helduaren sistema eskeletikoa 205 hezurrez osatuta dago. Hezurrek dituzten funtzio nagusiak honako hauek dira: 1-Bizi egituraren babesa 2-Gorputzaren euskarria 3-Mugimenduaren oinarri mekanikoa 4-Hematopoiesia,odoleko zelulen ekoizpena 5-Gatzen biltokia


Hauen luzera lodiera baino handiagoa da. Gorputz adarrak osatzen dituzte. Hezur hauek hiru atal nagusi: 1-Diafisia: erdiko atal zilindrikoari deritzo 2-Metafisia: diafisiaren eta hezur buruen artean kokatzen den egiturari deritzo 3-Epifisia: hezurren muturreko zatiak dira.

4-Hezurren osaera eta egitura 5-Gai organikoa: zelulen artean ondokoak ezberdindu behar dira: osteoblastoa(hezurra sortu), osteoklastoa(hezurra desegin) 6-Gai inorganikoa: hezurrei gogrtasuna ematen die. Gatz mineralez osaturik dago,kaltzioz eta fosfatoz nagusiki,baina beste gai batzuk ere badaude,esaterako:magnesioa,sodioa,hidroxiloa,karbonatoak eta fluoruroak. Bizirik dagoen hezur baten hezur ehuneko %25 da. 7-Bizkarrezurra

Orno izeneko hogeita hamahiru hezur txikiz osaturik dago,eta hauek elkarren artean ehun kartilaginosoz aldenduta daude. Orno zuloek orno muinarentzako hodi bat eratzen dute.

c. GILTZADURAK-
Giltzadura motak 1-Artikulazio finkoak(sinartrosia): Artikulazio hauek ez daukate barrunbe artikularik. Hezur baten irtengunea bestearen sargunean guztiz trinko tartekatzen da. Mugiezinak dira. 2-Artikulazio erdifinkoak(anfiartrosia): Higimen mugatua daukate. Ornoen arteko artikulazioak artikulazio peroneotibiala. 3-Artikulazio mugikorrak(diartrosia): Higidura maximoa dute. Hezurrak lotailuz eta inguratzen dituen artikulazio kapsula baten bidez lotzen dira. Artikulazio kapsula mintz sinobialaz inguratuta dago,eta honek azal artikulazioak etengabe labainarazteko likido sinobiala jariatzen du. Bi hezurren azalen artean,kartilago artikularra kokatzen da.



Entradas relacionadas: